
(leer en castellano)
Abenduaren 30ean Gros Xake Taldeak Donostian , Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, bukatu zen Gipuzkoako Bakarkako Jubenil Txapelketa eta egun batzuk lehenago Nagusien Banakako Txapelketak, urte amaieran burutuko direnak. Bertan gure Klubak ordezkari zerrenda zabala izan du.
Argazkiak: Mikel Tafall
Txapelketako zazpi jardunaldien ondoren José Luis Muñoz txapeldun suertatu zen azken jardunaldian Markel Zuloaga mendean hartu eta gero eta txapelketan 5,5 puntu lortu eta gero. Puntu berdinekin amaitu arren, Aritz Abaliak bigarren postua lortu du eta 5 puntu lortu eta gero, hirugarren postua Carlos Sanchezek, lortu du. Gure ordezkarien arten hobekien egiten ari zena Ibai Dorronsoro zen, baina gaixotu eta gero, azkeneko bi jardunaldiak jokatu ez zituenez, 3 puntu lortuz, 11. postuarekin konformatu behar izan du. Patxi Morenok 4 puntu egin eta gero 7. postua lortu zuen, gure ordezkariek lortutako onena. Ander Urangak 3 puntu lortu zituen eta 13. postuan txapelketa amaitzea. Ander Tafallek puntu berdinak lortu arren, 3 puntu, 14 postuan.
JUBENILEN Txapelketako sailkapena
Argazkiak: Pepelu Muñoz eta GrosXT
FM Juan José Saenzek Beteranoen txapelketa irabazi zuen 5 partidetan 4,5 puntu lortu eta gero. José Manuel Cejudok txapeldunordetza lortu zuen, 4 puntu egin eta gero. Podiumeko hirugarren postua Jean Paul Tholeyrentzako izan zen, txapelketan 3,5 puntu lortu baitzituen. Gure jokalarien emaitzak ez ziren onegiak izan eta horrela, Silvestre Moreirok 2 puntu lortu zituen, 7. postua lortuz eta Fernando Hoyosek, puntu bakarrarekin, 12. postua lortu zuen.
BETERANOEN Txapelketako sailkapena
Argazkia: GrosXT

Antolatzaileen webgunenak: GXF-FGA eta Gros Xake Taldea
Txapelketen jarraipena Chess-Results webgunean: Jubenilak eta Beteranoak
__________
2015eko lehena den Post honi amaiera emateko, non, 2014ko azken emaitzak jaso ditugun, gure taldeko lagun handiak diren Toth familiarekin gogoratu nahi dugu, gure klubeko familiaren parte izan dugu urte batez eta duela gutxi, Suitzara bueltatu zirelako, beraien falta sumatzen Baitugu.
Argazkiak: Peter Toth
Suitzan ere Manoush eta Anatol xakean aritzen dira eta emaitza politak lortu dituzte. Abenduan burututako Chess tournament of Wollishofen txapelketan 8 urte dituen Manoush Toth neskato gaztetxoak merituzko 3. postua lortu zuen 7 partidetan 6 puntu lortu eta gero. Egun berean, Anatol Tothek Weihnachtsblitzturnier 2014 Zürcher Weihnachtsopen Blitz Open gogorra jokatu zuen, non 9 partidetan 3 puntu lortu zituen, sailkapen orokorreko 86. postua lortuz eta SUB-13ko brontzezko domina.
Zorionak Familia!!