Artxiboa laburpen hitzeka: andoni orube

Gipuzkoako txapelketako argazki eta datu gehiago!

Gipuzkoako Txapelketako argazki gehiago ditugu eta informazio osatua (Kategoria edo mailaren gainean sakatuz  chessresults-eko datuetara pasako zara).

 

(leer en castellano)

 

Gorengo maila edo Absolutua:  Txapelduna: Iñigo Argandoña.  Azpi-txapelduna:  Jose Luis Guijarro. 3.a: Iñigo Galarza.

Lehenengo maila:  Txapleduna:  Claudio Mendicute. Azpi-txapelduna: Héctor Sánchez. 3.a: Pablo Ezquerro .

Bigarren maila: Txapelduna: Aníbal Fernández. Azpi-txapelduna: Daniel Garmendia (Hondarribia-Marlaxka Kluba). 3.a: Carlos Sánchez.

Hirugarren maila (Groseko Zonala): Txapelduna: Iker Arri (Hondarribia-Marlaxka Xake Kluba). Azpi-txapelduna: Aritz Abalia. 3.a: Jon Lertxundi.

Gure klubeko jokalarien argazkiak, argazkilariak:  Oscar, Ramon eta Daniel:

Klubeko jokalari bakoitzaren lana ezagutu nahi duenak jokalari bakoitzaren gainean sakatuz lortuko ditu: Iker ArriRicardo Campos, Daniel Garmendia, Oscar Holgado, Mariano Muriel, Ramon Nogues, Andoni Orube eta Goio Uriarte.

Bide batez, taldeko ordezkarien lorpenei buruzko 2012/12/12an HITZA egunkarian agertutako berrira lotura jartzen dizuegu.

Argazki gehiago:  Gipuzkoako Xake Federakuntzaren Webgunean eta Gros X. T.ren Webgunean.

Gure jokalarien emaitza onak XXII. Nazioarteko Groseko Xake Irikian

(leer en español)

Gaur 2012ko irailaren 28an XXII Nazioarteko Groseko Xake Irikia – XII Javier Luengo Vazquez Oroigarria gure taldeko Andoni Oruberen eta Oscar Holgadoren parte hartzearekin amaitu berri da. Alejandro Franco MI-ak garaipena lortu du, nahiz eta, Iñigo Argandoña MI-arekin 8 partidatik 7na puntura berdindu duen,  desenpate hobeagoa zuelako.

AZKEN SAILKAPENA eta txapelketaren bestelako datuak (Chess-Results)

Esan bezala, gure taldekideen emaitzak oso onak izan dira. Oscar (Oscarren emaitza: +1=3-4) bere bizitzan jokatu duen bigarren Nazioarteko Opena izan da eta partida guztiak irabazten adoretsu saiatu bada ere, azkenean 8 partidatan 2,5 puntu lortu ditu, bera baino ELO handiagoa duten jokalarien aurka. Andonik sasoi onean dagoela ongi erakutsi du eta igandean Berlingo Maratoian lasterka egitera joan delako,  gaurko partidara jokatzerik izan ez badu ere, txapelketako 7 partidatan 4,5 puntu lortu ditu, irabazita zuen partida bat bakarra galdu duela (Andoniewn emaitza: +3=3-1).

Txapeldunari zorionak, saridunei eta gure taldekoei egindako lan txukunagatik ere!

This slideshow requires JavaScript.

Udaberriko Groseko VIII. Txapelketa amaitu da gure taldeko bi ordezkariak, Andoni Orube eta Daniel Garmendiak lan txukuna burutu dutela. Billabonako taldeko Jose Luis Guijarrok txapelketa irabazi du, 7 puntuetatik 6,5 puntu lortuz eta 2756 puntuko performancea lortuaz.

Txapelketa 7 txanda izan ditu, suitzar sisteman, apirilaren 21a eta ekainaren 2a bitarteko larunbatetan Gros talde donostiarraren egoitzan burutu da. Bertan 80 jokalari lehian aritu dira, hauetako gehienak gipuzkoarrak izan direlarik.

(leer en español)

Gure ordezkariek lan txukuna egin dute eta horren erakusgarri egin dituzten partida politak. Hala ere momentu batzuetan zoria alde ez dute izan eta partida batzuk galdu dituztelako ez ditugu taularen lehen postuetan ikusi. Andoni Orube txapelketa hasierako zerrendan 32a zen eta 7tik (2 bye eegin eta gero) 3 puntu lortu dituelako txapelketan 44. postua lortu du eta 4,5 ELO punto irabazi.

Daniel Garmendiak aldiz amaieran 6 ELO puntu galdu ditu, 7tik 3,5 puntu lortu dituelako, nahiz eta sailkapen nagusiko 37. postua lortu eta hasierako zerrendako 35. postu izan. Jarraian gure jokalarien datu guztiak jartzen dizkizuegu. Txapelketako emaitza guztiak chessresult-en.

Image

Irabazleen podiuma: Txapeldun Jose Luis Guijarro,  7 puntu posibletik 6’5 puntu lortu eta gero. Txapeldunorde, Iñigo Argandoña, 6 punturekin eta hirugarren Jose Ramón Ros, 5,5 punturekin. Irabazleei Zorionak!