Artxiboa laburpen hitzeka: andres malon

Tafall anai txikien lan txukuna Iruñean gaur jokatu den I. San Juan de la Cadena txapelketan

(leer en castellano)

Iker Tafall eta Gorka Tafall txapelketa hasi aurretik

Iker eta Gorka Tafall anai gaztetxo bien la txukuna Iruñean gaur jokatu den I. San Juan de la Cadena txapelketan. Nafarroako Eskolarteko zirkuituko txapelketa berri hau CP San Juan de la Cadena eskolak antolatu du. Zuzendari lanak IM Mikel Huergak bete ditu. Aritz Idiazabal epaile nagusia izan da eta Andres Malon epaile laguntzailea. Bertaratutako 54 gazteek bi taldeetan (sub10-sub8 eta sub16-sun14-sub12 mailatan) banatuta, 6 txandetako suitzar sisteman, 15 minutuko partidak jokatu dituzte. Bertan gure ordezkari gaztetxoek burututako lana aipatzekoa da: Iker Tafall lehena izan da sub10ean eta Gorka Tafall bigarren izan da sub8an.  Bioi Zorionak!

Gorka Tafall eta Iker Tafall gaur lortutako garaikurrekin

I Torneo Escolar San Juan de la Cadena Sub12-14-16 I (sailkapena)

I Torneo Escolar San Juan de la Cadena Sub8-10 (sailkapena)

Mikel Tafallek gaur ateratako argazkiak:

Advertisements

XIII. Torneo de la vendimia de ajedrez infantil 2018 txapelketara espedizioa, esperientzia polita

(leer en castellano)

Atzo Valladoliden Vendimia de Ajedrez Infantil txapelketaren XIII. edizioa jokatu zen. Estatuko 300 gazte bildu zituen Jaialdi eder honetaz gozatzera Marlaxkako delegazio txiki bat bertaratu zen Tafall Villanueva anaiak (Ander, Iker eta Gorka) beren gurasoez eta Goio entrenatzaileaz osatua. Gros XTko Josu Manterola eta aita, bidaia-lagun izan zituztela. Pilar Fernández Valderrama Udal Kiroldegian Grosko Joseluis Muñoz eta Cecilia Perez ere aurkitu zituzten eta Ansoaingo Andres Malon. Txapelketan elkarrekin tarte onak pasa zituztelarik.

Irteera honen helburuak,  Estatuko beste haurrekin jokatu eta oso ondo antolatutako txapelketa batez gozatzea zen. Gorka eta Ikerrek oso lan ona egin zuten eta beren mailetako 3. eta 6. postuak lortu zituzten. Sub16an Josu Manterolak 6. postua, Anderrek 11.a eta Maloenk podiuma lortu zuen (hirugarren postua). Sub 20an Joseluk 4. postua lortu zuen eta Ceciliak 10.a. Gure espedizioak Burgosen bi gau egin zituenez, turismoa egin eta fin de semana Cidiano jaialdiaz gozatzeko aukera ere izan zuen. Asteburu ederra.

Txapelketako informaziora lotura (ChessResults)
Beste lotura interesgarriak:

Tafalldarren lan txukuna Nafarroako La Moreako Txapelketa Eskolarrean

(leer en castellano)

larunbata honetan, urriaren 1a, egunean zehar, La Morea merkatal gunean, Orvina xake klubak antolatuta, VI. eskola xake txapelketa burutu da, bertara joan diren gure taldekideen Tafall anaien  emaitza onekin: Ander, Iker eta Gorka .

Ander Tafall eta Andres Malon
Ander Tafall eta Andres Malon

Ander Tafall aSub-14ko bigarren postua lortu du 7,5 puntu egin ondoren. Txapeldun Andres Malon izan da 9 puntu egin ondoren.

img-20161001-wa0037
a Iker Tafall

Iker Tafall sei urte dituenak, 4,5 puntu egin ditu eta txapelketan 12. postua lortu du. txapelketa Iker Andresek irabazi du lortutako 8 puntuei esker.

Gorka Tafall
Gorka Tafall

Azkenik Gorka Tafall gaztetxoena, bost urte dituenak, 3,5 untu lortu ditu eta txapelektako 19. postua lortu du, 34 partaide izan dituen txapelketa honetan.

Hirurak oso kontent etxera itzuli dira eta hurregoan bueltatzeko gogoa agertu dute. jarraian beren gurasoek egindako argazki batzuk: