Artxiboa laburpen hitzeka: Ane Miguel

2016 Sestaoko III. Promozio Txapelketan egun ederra, gure taldekideen parte hartzearekin

(leer en castellano)

Igande goizean Sestaoko La Benedicta kiroldegian, Sergio Trigok zuzenduta eta Miguel Ángel Almansak arbitratuta, Sestaoko III. Promozio Txapelketa burutu zen. Sestaoko Xake Klubak antolatutako txapelketa honetan beste urte batez gure taldeak ordezkariza izan zuen, bertara Jokin Etxaniz (Sub-14) eta Nicolás Aparicio (Sub-12) joan baitziren eta ondo pasatzeaz gain, lan txukuna egin.

Jokin eta Nicolas
Jokin eta Nicolas

Torneoa lau adinetako mailatan banatutako txapelketak izan zituen: Sub 10 (2006 eta ondorengoetan jaiotakoak), sub 12 (2005-2004), sub 14 (2003-2002), sub 16 (2001-2000) eta sub 20 (1999-1996) eta 7 txandetako suitzar sisteman jokatu ziren,  joko erritmoa partidako 15 minutokoa izan zela. Jarraian maila bakoitzeko podiuma ematen dizuegu. Maila bakoitzean sakatuta maila hooretako informazira helduko zarete (Chessresult):

Rk. H.Z. Izena Ptk. Des1 Des2 Des3
1 25 Larrañaga Juaristi Alex 6,5 27 26,0 … 28,5
2 24 Larrakoetxea Gorostidi Jugatx Jiasmang 6 21 21,0 … 23
3 5 Arguelles Gonzalez Victor 5,5 19 19,0 … 28,5

sub-10

Rk. H.Z. Izena FIDE Ptk. Des1 Des2 Des3
1 1 Reguillaga Elias Manex 1773 6,5 27,5 26,5 … 28
2 7 Tabuenca Mendataurigoitia Ped 1428 5,5 23,5 22,5 … 28,5
3 9 Eguaras Marquinez Unai 1247 5,5 22,5 21,5 … 26,5

sub-12

Rk. H.Z. Izena FIDE Ptk. Des1 Des2 Des3
1 1 Toledo Sanz Imanol 1790 7 28 27,0 … 24
2 4 Calleja Gonzalez Unai 1374 5 22,5 21,5 … 23,5
3 7 Garcia Bolanos Irene 1212 4,5 18 17,0 … 26

14732257_10208688393901147_5510889506247952725_n

Rk. H.Z. izena FIDE Des1 Des2 Des3
1 2 Carazo Fernandez Costantin 1464 5,5 0,5 12,75
2 1 Estefano Rilova Fernando 1863 5,5 0,5 12,75
3 4 Valgañon Setien Irati 606 4 0 6

14721461_10208688379940798_8849070490825251216_n

Amaitzeko txapelketaren argazkiak. Mila esker Sergio Trigo eta Rosa Etxaniz:

Landetxako Jaietako Txapelketa eta Emakumeen Gipuzkoako Txapelketako oihartzunak

Irungo Landetxa Auzoan, maiatzaren 15etik, maiatzaren 24ra, gaur arte, Landetxako Auzo Elkarteak antolatuta, ekintza anitzez osatutako San Isidroren omenezko Auzoko Jaiak dituzte.
11351128_618129538323711_5820544947007361082_n

Aurreko urteetan bezala, gure taldekidea den Julio García Caberok, Landetxako Xake Eskolako arduraduna ere denak, Auzoko Jaietako Xake Txapelketa antolatu zuen. Atzo goizean 11:00etatik aurrera auzkoko 18 gaztetxoek lehian aritu ziren eta sesioa oso animatua izan zen.

Sailkapena ondorengoa izan da:

Alebin maila: Egoitz Miguel -Jon Gómez -Jokin Etxaniz-Julen Etxeberria-Niki Aparicio eta Xabi Garmendia
Benjamin maila: Hodei Herrera-Markel Behobide-Kenneth Couto-Suhar Cabello-Ekain Madejón eta Eneko Eduayen
Txikiak: Haitz Salaberria-Aimar Herrera eta Ane Miguel
Infantil eta Handiak: Aitor Jimenez-David Carrizo-Joseba Garmendia-Antonio Herrera-Alvaro Behobide eta Aritz Gómez.

Bestalde, Julia Gallego, gure elkarteko jokalari ohiak, Gipuzkoako Federakuntzak zorionez berreskuratu duen,  eta azkeneko asteetan Donostiako Gros XTaren egoitzan burutu berri den, Gipuzkoako Emakumezkoen Xake Txapelketaren informazioa eta argazkiak pasa dizkigu.

Gipuzkoako Emakumeen Xake Txapelketa 2015
Txapelduna: Carmen Vicente, 5 puntu 5 partidetan
Txapeldunordea: Estibaliz Apellaniz
Hirugarrena: Marisa Sarria

ZORIONAK!!!

Julia Gallegok esan digu txapelduna eta hirugarrena “Casa de las Mujeres de Donostia” elkaartekoak direla non berak klaseak ematen ditu. Bestetik, Estibaliz Apellaniz, Gros XTko jokalari gaztea, etorkizun handikoa jugadora dugu eta duela hilabete, Josu Manterola, Ander Tafall eta Patxi Morenorekin lantxukuna egin zuen San Viator Gasteizko txapelketan. Azkenik esan nahi dugu gure taldeko Julia Urrozek eta Andrea Mahaleanek parte hartzeko interesa agertu zutela, baina, datekin arazoak zituztelako ezin izan zuten parte hartzerik izan. Hurrengoan beharko!

Emaitzak, parekatzeak, e.a. (ChessResults): hemen