Artxiboa laburpen hitzeka: argazkia

Amaitu berri da Donostia Hiria 36. Txapelketa eta Daniel Alsinak lortu du txapela

(leer en español)

Gaur goizean burutu da 36. Donostiako Openaren azken jardunaldia eta 9 partidetan 7,5 puntu lortu ondoren Daniel Alsina GMk garaipena lortu du. Edizio honetako sailkepenak eta sariak ondorengoak izan dira:

This slideshow requires JavaScript.

SAILKAPEN NAGUSIA ETA SARIAK
1. postua –  1.500 € + garaikurra eta Txapela:  Daniel Alsina (Cat)
2. postua – 1.000 € +  garaikurra: Renier Vázquez (Cub)
3. postua – 800 + Garaikurra: Daniele Vocaturo (Ita)
sariak 15. jokalaria arte.
__________
KUTXA SARI NAGUSIA
1.  Gipuzkoarra – 300 €+ Garaikurra: Elvis Hernández
2. Gipuzkoarra – 200 €:  Iñigo Argandoña
3. Gipuzkoarra – 150 €: Jose Luis Guijarro
__________
ELO 2100 BAINO GUTXIAGO
1. – 200 € + Garaikurra:  Vasily Gagarin
2. – 150 €: Asier González
3. – 100 €: Alejandro Picazo

__________

Gure taldeko ordezkariek gogotsu ibili diren arren ezin izan dute ligan burutako lan txukuna errepikatu. Taldeko jokalari bakoitzak Martxoaren 23an hasi eta 30ean amaitu den txapelketa honetan beren helburuak zituzten eta lan eskerga egin arren, gehientxuen emaitzak ez dira nahi bezalakoak izan nahiz eta oso ondo pasa. Hondarribia-Marlaxkako jokalariek ondorengo puntuak eta postuak lortu dituzte:

Bidasoladeko beste jokalarien emaitzak ondorengoak izan dira:

Txapelketako Arbitroei beren lan txukuna eskertzen diegu: Mikel Larreategi, Iñigo Galarza, Edu Olabe eta Dani Hernández, Mila Esker!

__________
Txapelketan zehar antolakuntzak egindako argazkiak deskargatzeko sakatu hemen. mila esker GXF-FGAari.
__________
Lotura interesgarriak:
Advertisements

Txapelketaren lan erdiko emaitzak eta argazki gehiago

(leer en castellano)

36. Donostia Hiria Openaren erdia pasa ondoren Bidasoako jokalariek lan txukuna burutzen ari dira. 5 partidetan 3 puntu lortu dituzte Ramon Noguesek eta Pedro Pastorrek. 2,5 puntu lortu ditu Iker Arrik. 2 puntu ditu Silvestre Moreirok. 1,5 puntu Andoni Orubek eta Ricardo Camposek. 1 puntuna dituzte Manolo Delgadok eta Sergio Sanmateuk. Oscar Holgadok  0,5 puntu lortu ditu.

Gogoan izan gure jokalari bakoitzak burututako lanaren nondik norakoak ezagutzeko bakoitzaren izenean klikatu behar duzula.

__________
Antolakuntzak egindako argazki berriak ikusteko sakatu hemen.
__________
Lotura interesgarriak:

36. Openeko lehen argazkiak eta gure jokalariaren emaitzetara loturak

(leer en castellano)

Abian da 36. Donostia Hiria Opena eta dagoeneko lehen argazkiak egin ditugu:

Antolakuntzak egindako argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Gure jokalarien emaitzak Chess-resultsen ezagutzeko sakatu bakoitzaren izenean:

Ramon Nogues, Andoni Orube, Iker Arri, Sergio Sanmateu, Ricardo Campos, Manolo Delgado eta Oscar Holgado.

Bidasoaldeko beste jokalariak: Pedro Pastor eta Silvestre Moreiro.

__________
Lotura interesgarriak: