Gaur amaitu da Salobreñan 18 urte beherakoen Espainiako txapelketa eta bertan Gaztela Leongo jokalaria den IM Miguel Santos Ruiz garaipena lortu du,9 partidetan 8 puntu egin ondoren. Podiumenan Andaluziako bi jokalari zian ditu, biek 7 puntu lortu dituztela, IM Alejandro Perez Garcia bigarrena izan da eta FM Alejandro Domingo Nuñez hirugarrena.

Gure taldeko Ibai Dorronsoro Larbide gogor aritu da lehian, eta baita emaitza politak lortu ere. 9 partidetan 5 puntu lortu ditu, 81. postutik abiatuta 42. postuan amaitu du txapelketa, 2155 puntuko performancea eginez eta 131,60 ELO puntu igotzea lortu du. Txapelketan parte hartu duten Euskadiko Federazioko beste ordezkariek (Ane Miren Diaz Herrero, Cecilia Perez Sodupe, Aritz Morante Rafael, Jon Lagos Lejarraga eta Jose Luis Muñoz Avila) lan polita egin dute txapelketa gogor honetan eta emaitza ezberdinak lortu dituzte.

Kirol emaitzak alde batera utzita, Euskadiko delegazioaren kideen artean giro aparta dagoela ezin uka eta txapelketan parte hartu duten taldeen artekoa ere polita izan da. Euskadiko jokalariek xakeaz gain Salobreñan beste gauza askorekin ondo pasa dute. Jarraian txapalketako lehen 10 jokalarien emaitzak eta Euskadiko Federazioko ordezkariena ematen dizuegu:
Pos. | Ran. | Tít. | Izena | Ptk. | APRO | FIDE | Feder. |
1 | 1 | IM | Santos Ruiz, Miguel | 8,0 | 2237.2 | 2469 | CTL |
2 | 4 | IM | Perez Garcia, Alejandro | 7,0 | 2279.2 | 2358 | AND |
3 | 11 | FM | Domingo Nunez, Alejandro | 7,0 | 2253.8 | 2287 | AND |
4 | 10 | FM | Bayo Milagro, Alvaro | 7,0 | 2138.9 | 2288 | NAV |
5 | 3 | FM | Portela Peleteiro, Alberto | 6,5 | 2230.7 | 2398 | GAL |
6 | 6 | FM | Povill Claros, Xavier | 6,5 | 2201.6 | 2337 | CAT |
7 | 7 | FM | Plazuelo Pascual, Juan | 6,5 | 2164.3 | 2334 | MAD |
8 | 15 | FM | Laiz Ibanez, Hector | 6,5 | 2148.4 | 2269 | GAL |
9 | 35 | Alfaya Marcelo, Roberto | 6,5 | 2128.5 | 2132 | MAD | |
10 | 12 | FM | Domingo Nunez, Ruben | 6,5 | 2066.9 | 2283 | AND |
42 | 81 | Dorronsoro Larbide, Ibai | 5,0 | 2013.2 | 1846 | EUS | |
57 | 27 | Munoz Avila, Jose Luis | 4,5 | 1994.8 | 2176 | EUS |
|
65 | 63 | Lagos Lejarraga, Jon | 4,0 | 2062.1 | 1987 | EUS |
|
87 | 86 | Morante Rafael, Aritz | 3,5 | 1909.1 | 1811 | EUS |
|
101 | 96 | Perez Sodupe, Cecilia | 2,5 | 1821.0 | 1743 | EUS |
|
107 | 107 | Diaz Herrero, Ane Miren | 1,5 | 1623.8 | 1350 | EUS |
|
108 jokalari arte.
Jarraian Euskal espedizioak, Juan Luis Morantek, Pepelu Muñozek eta Patricia Claros Aguilarrek egindako argazki sorta. Mila Esker guztioi:
Antolatzailearen webgunera lotura (FEDA): hemen
Emaitza eta sailkapenetara lotura (info64.org): hemen