Artxiboa laburpen hitzeka: “Arnasa” Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea

Eibarko Hiria 32. Xake Txapelketa: Gros XT Txapeldun

(leer en castellano)

Atzo Larunbatean arratsaldeko 16:00tatik aurrera jokatu zen, Mikel Larreategi arbitro internazionalaren zuzendaritzapean,  Eibarko Untzaga plazan Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 31. Xake Txapelketa Eibarko Klub Deportiboak antolatuta. Euskal Herri guztiko 14 talde ezberdinen parte hartzearekin, elkartetik 4 jokalari joan ziren Goio Uriarte, Patxi Moreno, Ramon Nogues eta Iker Arri.

IMG-20160702-WA0013
Patxi Moreno, Iker Arri, Goio Uriarte eta Ramon Nogues txapelketa jokatu zen Untzaga Plazan, Eibarko Udala atzean dutela

Gaueko 20:30 arte, arratsalde osoan zehar, 5 minutuko partidak jokatu zituzten bertaratutako jokalariek lau jokalariez osatutako taldekako partidatan eta Untzaga plazan lehia estuan aritu ziren azken edizioetako txapeldunak, Abadiño, Leioako Altzaga, Donostiako Gros Xake Taldea eta Errenteriako Fomento Cultural, bertaratutako beste taldeekin txapelketa irabazi nahian.

Azkenean txapela Donostiako Gros Xake taldeak etxera eraman zuen:

Gros XT-ko Iñigo Argandoñak talde irabazlearen garaikurra hartzen
Gros XT-ko Iñigo Argandoñak talde irabazlearen garaikurra hartzen

Leioa Altzaga bigarren postua lortu zuen:

Leioako Altzaga taldeko älvaro Díaz, bigarren talde onenaren saria jasotzen
Leioako Altzaga taldeko Álvaro Díaz, bigarren talde onenaren saria jasotzen

Eta hirugarren postua, Errenteriako Fomento Cultural  taldearentzat izan zen:

Fometo Culturaleko Aitor Gonzalez, txapelketako hirugarren talde onenari saria jasotzen
Fometo Culturaleko Aitor Gonzalez, txapelketako hirugarren talde onenari saria jasotzen

logoarnasa

Aurten gainera, berritasun gisa, “Xake Mate Fibrosi Kistikoari” izeneko sentsibilizazio kanpaina antolatuko dute ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren elkartearekin. ARNASAren standera hurbildu den orok, Fernando Markinaren eskutik, elkartearen informazioa jasotzeaz gain, elkarteari laguntzeko ekarritako kamisetak, txapak eta beste lortzeko aukera izan dute.

Irabazleen eta agintarien famili argazkia
Irabazleen eta agintarien famili argazkia

SAILKAPENA

Rk ID Taldea Partidak + = Ptk
1 7 GROS 13 12 1 0 45.5
2 2 ALTZAGA 13 10 1 2 37.5
3 6 FOMENTO 13 8 5 0 36
4 1 ABADIÑO 13 9 2 2 35
5 9 IZEAGA 13 5 4 4 26
6 4 EASO 13 5 3 5 25.5
7 13 SANTURTZI 13 4 4 5 24.5
8 11 ZARAUTZ 13 2 5 6 23.5
9 10 PORTUGALETE 13 3 3 7 22
10 5 EGIDAZU 13 2 4 7 21.5
11 8 HONDARRIBIA-MARLAXKA 13 4 2 7 20.5
12 12 ZORNOTZA 13 2 5 6 20
13 14 C.D. EIBAR A 13 3 2 8 16.5
14 3 ANAITASUNA-KAKUTE 13 0 3 10 10
20160702_175259-768x432
Hondarribia-Marlaxkako taldekideak (Argazkia: Joseba Izquierdok antolatzaieentzako egina)

Gure taldeak, ez zuen emaitza oso txukuna izan. Patxi Moreno, 7,5 puntu lortu zituen bigarren mahaian jokatuta. Iker Arrik, laugarren mahaian, 5 puntu lortu zituen. Ramon Nogues eta Goio Uriarte, biak 4na untu egin zituzten, hirugarren eta lehenengo mahaietan jokatuaz. Mahai bakoitzeko jokalari onenen zerrenda hauxe izan zen:

  • 1. mahaia: Xabier Beudaert (Easo) 13 partidetan 12 puntu.

20160702_202040

  • 2. mahaia: Erik Juez (Zarautz) 13 partidetan 10,5 puntu.

20160702_202007

  • 3. mahaia: Juan José Saenz (Fomento) 13 partidetan 13 puntu.

20160702_201937

  • 4. mahaia: Aitor González (Fomento) 13 partidetan 12 puntu.

20160702_201900

Arratsalde eder baten ondoren, xake egun zoragarriari amaiera emateko, sari banaketa eta ger,o talde antolatzailearen egoitzan anaitasun afari animatua izan genuen.

Eibarko Klub Deportiboko xakeko gure lagunei antolaketagatik, Zorionak!

Jarrain Eibarko Klub Deportiboko webgunetik hartutako Joseba Izquierdok antolaketarako egindako argazkiak. Argazki hauek eta gehiago: hemen

Txapelketaren informazioa antolatzailearen webgunean: hemen

Txapelketaren emaitza guztiak info64.org webgunean ikusi ditzakezue: hemen

Advertisements