Artxiboa laburpen hitzeka: arthur kogan

Asteburu honetan hasi dira 2021 Gipuzkoako Banakako Txapelketak marlaxkakoen parte hartzearekin. Eta Nora Lera eta Gontzal Lerak gaur Eureka! Zientzia Museoan Miguel Illescasek eta Olga Alexandrovak eman dituzten aldibereko partidetan parte hartu dute

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

GIPUZKOAKO 2021 BANAKAKO TXAPELKETA ABSOLUTUA (LEHENTASUNEZKOA ETA LEHENA), BIGARRENA, HIRUGARRENA ETA KADETEA HASI DIRA ASTEBURU HONETAN

Asteburu honetatik hasita ondorengo 7 asteetan, (kadeteak 5 igande) Gipuzkoako banakako txapelketak burutuko dira. Eta bertan klubeko ordezkaritza zabala izango dugu. Guztioi Disfrutau!

  • Eguna: urriaren 9, 16, 23 eta 30a eta azaroaren 6, 13 eta 20a. Kadetea, igandeetan 10, 17, 24, 31 azaroaren 7an
  • Hasiera ordua: 16:00etan. Kadetea goizeko 10:00etan.
  • Lekua: Gros Xake Taldea, Anoeta pasealekua 20, Donostia. Kadetea Fiantxeto 2019ko egoitzan jokatuko da, Irungo Lope de Irigoyen kaleko 19an.
  • Jokoaren erritmoa: 90 minutu gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.
M. Z. Izena Elo Emai. Izena Elo Z.
1 6 Tafall Villanueva Iker  1149 0 – 1 Odriozola Coscolin Alex  1923 1
3 9 Dominguez Lopez Markel  0 0 – 1 Tornay Aritz  1678 3
6 5 Lera Cunado Nora  1247 0 parekatu gabe    
7 8 Diaz Etxaide Jurgi  0 0 parekatu gabe    
8 10 Larra Martinez Ekhi  0 0 parekatu gabe    
 
ZORTE ON GUZTIOI
💪♟️👍

Zientzia eta xakea: Konexio infinituak

9783c46c-2a99-48b6-8a91-2f1ceac3c510

Zer lotura dago xakearen eta azken belaunaldiko roboten artean, alzheimerraren eta neutrinoen artean? Zer rol jokatzen dute emakumeek xakean? Zer irakats diezaguke literaturak edo argazkilaritzak milaka urteko joko horren inguruan? Islada al daiteke zientzia xake-taulako 64 laukietan? Gogoeta horiei eta beste hainbati helduko zaie urriaren 9ik 11ra bitarte Donostiako Eureka! Zientzia Museoan, Donostian, ospatu den “Zientzia eta Xakea: Konexio infinituak” topaketan…

Gure klubeko Nora Lera eta Gontzal Lera bertan izan dira gaur goizean GM Miguel Illescas eta GM Olga Alexandrova, emandako aldiberekoetan parte hartzen eta goiz bikaina pasa dutela esan digute. 

Zorionak antolatzaileei!

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan Ikasturte berriari hasiera eman diogu, hala ere, izen ematea irekita dago.

 
XAKE IKASTAROA 2021-2022
 
Iraupena: 2021Eko urritik 2022ko ekainaren 16ra.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

photo_2021-10-03_21-29-53

 

Asteburu honetan hasiko diren 2021 Gipuzkoako Banakako Txapelketetan marlaxkakoen parte hartzea. Asteburuan Eurkea! Zientzia Muesoan, Zientzia eta Xakea: Konexio infinituak, hitzaldi, mahai-inguru eta aldiberkeo partidak. Larunbaten La Palmaren aldeko ongintzazko hitzaldia online, GM Arthur Kogan-en eskutik. Animatu!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

GIPUZKOAKO 2021 BANAKAKO TXAPELKETA ABSOLUTUA (LEHENTASUNEZKOA ETA LEHENA), BIGARRENA, HIRUGARRENA ETA KADETEA

Datorren asteburutik hasita ondorengo 7 asteetan, (kadeteak 5 igande) Gipuzkoako banankako txapelektak burutuko dira. Eta bertan klubeko ordezkaritza zabala izango dugu. Disfrutau!

  • Eguna: urriaren 9, 16, 23 eta 30a eta azaroaren 6, 13 eta 20a. Kadetea, igandeetan 10, 17, 24, 31 azaroaren 7an
  • Hasiera ordua: 16:00etan. Kadetea goizeko 10:00etan.
  • Lekua: Gros Xake Taldea, Anoeta pasealekua 20, Donostia. Kadetea Fiantxeto 2019ko egoitzan jokatuko da, Irungo Lope de Irigoyen kaleko 19an.
  • Jokoaren erritmoa: 90 minutu gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.
KEDETEA. Guztira 12 jokalarik parte hartuko dute. Gure Klubekoak:
 
HIRUGARREN MAILA. guztira 49 jokalarik parte hartuko dute. Gure Klubekoak: 
 
BIGARREN MAILA. Guztira 21 jokalarik parte hartuko dute. Gure Klubekoak: 
Rk. Izena FIDE
4 Tornay Aritz 1678
12 Etxaniz Mendieta Jokin 1569
18 Tafall Soreasu Mikel 1438
 
LEHEHENGO/GORENGO MAILA. Guztira 23 jokalarik parte hartuko dute. Gure Klubekoak: 
Rk. Izena FIDE
3 Tafall Villanueva Ander 1989
6 Uriarte Prieto Goio 1932
 
ZORTE ON GUZTIOI
💪♟️👍

Zientzia eta xakea: Konexio infinituak

9783c46c-2a99-48b6-8a91-2f1ceac3c510

Zer lotura dago xakearen eta azken belaunaldiko roboten artean, alzheimerraren eta neutrinoen artean? Zer rol jokatzen dute emakumeek xakean? Zer irakats diezaguke literaturak edo argazkilaritzak milaka urteko joko horren inguruan? Islada al daiteke zientzia xake-taulako 64 laukietan? Gogoeta horiei eta beste hainbati helduko zaie urriaren 9ik 11ra bitarte Donostiako Eureka! Zientzia Museoan, Donostian, ospatuko den “Zientzia eta Xakea: Konexio infinituak” topaketan…

Eman izena, doan, hitzaldi eta mahai-inguruetan parte hartzeko ospe handiko gonbidatuekin batera: GM Miguel Illescas, GM Olga Alexandrova, Leontxo García, David Llada, Diego Rasskin, Paola Ferrario, Juan José Gómez-Cadenas. Maisu-maistra handiekin partidak jokatzeko, Blitz lehiaketa batean parte hartzeko eta David Llada xakean espezializatutako kazetari eta argazkilariaren “The Thinkers” argazki-erakusketarekin gozatzeko aukera izango duzu.

Antolatzaileak: DIPC Donostia International Physics Center eta Eureka! Zientzia Museoa, Gros Xake Taldearen laguntzarekin.

Jarraitu zuzenean: tiny.cc/CienciayAjedrez 

Eta datorren larunbatean, urriak 9, 19:00etan, gure lagun ona den GM Arthur Koganek La Palmaren aldeko ongintzazko hitzaldia online emango du, Animatu!

d0f731b3-e738-416a-9754-6c597d523641

a989a0cf-bac5-4c3b-80ff-c4eb69ca4dcd

 

Bihotza02_eus

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan Ikasturte berriari hasiera eman diogu, hala ere, izen ematea irekita dago.

 
XAKE IKASTAROA 2021-2022
 
Iraupena: 2021Eko urritik 2022ko ekainaren 16ra.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

photo_2021-10-03_21-29-53

 

III Salou Chess Festival itzela gure ordezkarien lan txukunarekin

(leer en castellano)

Gaur III Salou Chess Festivala amaitu da. Apirilaren 28tik maiatzaren 1a arte burutu dena.  GM Koganek jzuzendu du jailadia, luxusko taldearekin. Pablo Arranz arbitro nagusia izan da eta Alberto Olivera laguntzaile lanak egin ditu. Jaialdian partida klasikoetako txapelketa bat izan du, partida azkarretako beste bat, haurrentzako sub14 txapelketa bat, xakeari buruzko trivial jokoa eta aurtengo berritasuna, GM López eta Espainiako itxuen ONCE txapelduna den Manolo Palacios Maisu Katalanaren arteko 2 partidetako match interesgarria.

Patxi, Ander eta Goio txapelketako zuzendaria den GM Arthur Kogan, Tatjana Plachkinova (Escola Escacs Salou klubeko presidenta) eta txapelketako arbitro nagusia izan den Pablo Arranzekin

Klubetik ordezkaritza txiki bat hurbildu zen, Goio Uriarte (lehendakaria ata entrenatzailea) klubeko Patxi Moreno eta Ander Tafall talentudun gazteekin. Hiruak Salouz eta hoteleko instalazioez disfrutatzeaz gain, Erritmo klasikoko txapelketan eta blitz txapelketan parte hartu dute. guztiok oso maila txukuna emanez.

Antolatzaile eta babesleei zorionak eman jaialdi eder hau antolatzaeagatik!

III Blitz Salou Chess Festival 2018

Jordi de la Riva lagunak garaipena lortu zuen Blitz txapelketan

Gauena burutzen den ohiko blitz txapelketa apirilaren 28an egin zen 40 jokalarien parte hartzearekin. Zazpi partiden ondoren, Jordi de la Riva (Foment) 6 puntu lortu eta gero garaile izan zen. gure taldekideek lan txukuna egin zuten eta horrela, Goio Uriartek 7. postua eta Sub2000 onenaren saria jaso zuen eta Ander Tafallek Sub16 onenaren saria, 8. postuan amaitu eta gero. Patxi Morenok 11. postuan amitu zuen blitz txapelketa.

Rk. H.Z. Izena Adina FIDE Ptk. D1 D2 D3
1 3 De La Riva Aguado Jorge 2189 6 29 33 0
2 12 Dan Teodor U16 1997 5,5 30 33 0
3 1 Arias Boo Guillermo 2261 5,5 29,5 32,5 0
4 7 Romero Pallares Daniel 2118 5,5 28,5 31,5 0
5 4 Romero Calduch Sergio 2155 5,5 27,5 30,5 0
6 6 Plasencia Martinez Victor 2133 5 26 28 0
7 13 Uriarte Prieto Goio  1994 5 24,5 27,5 1
8 25 Tafall Villanueva Ander  U16 1667 5 24,5 27,5 0
9 14 Caba Torra Joan 1783 4,5 25 27 0
10 11 Madria Garriga Vidal 2012 4,5 23,5 25,5 0
11 5 Moreno Estebanez Patxi  U16 2141 4 29,5 33,5 0

40 jokalarik parte hartu dute.

III Salou Chess Festival 2018 Sub 2300

Zaragozako Palacio de Pioneros klubeko Teodor Dan garailearen saria jasotzen Pere Granados Carrillo Saluoko Alkatearekin, David González Cardeña Gazteria zinegotziarenkin, beste babesle ata antolatzaileekin

Partida klasikoetako txapelketa oso bizia eta intentsitate handiako izan da, gazte talentudun indartsuek eta hain gazteak ez ziren beste jokalari eskarmentu handikoek gogor aritu baitira lehian, partida oso erakargarri eta interesgarriak ikusi direla. Beti ere fair Play handiarekin. Lau egunetan jokatutako zazpi txanden ondoren,  Dan Teodor (Palacio de Pioneros) txapelketa irabazi du, podiumean Daniel Romero (Palacio de Pioneros-bigarren) eta gure taldekide Patxi Moreno (Hondarribia-Marlaxka) lagun izan dituela. Patxik txapelketa irabazteko aukera zituen eta baita abantaila lortu ere, baina azkenean ez du azkeneko partida txapeldunaren aurka irabazi. Ander Tafallk Goio Uriarte gaurko derbia mendean hartu eta gero, txapelketako 9. postua lortu du eta baita 1700-1900 ataleko saria ere. Goio Uriartek, azkeneko txandan galdu arren, txapelketako 16. postua lortu du eta oso kontent agertu da.

Rk. H.Z. Izena FIDE Ptk. Des 1 Des 2 elo+/-
1 6 Dan Teodor 2164 6 26 28,5 30,8
2 4 Romero Pallares Daniel 2203 5,5 29,5 33 12,2
3 8 Moreno Estebanez Patxi  2126 5 29,5 32,5 24,8
4 5 Birjukov Sergey 2169 5 27,5 31 5
5 1 Castillo Dalmau Albert 2224 5 27 30,5 -13
6 2 Villar Reymundo Juan Antonio 2223 5 27 30 -4,6
7 3 Campos Olaya Israel 2206 5 25,5 28,5 -13,8
8 9 Saldana Caballe Enric 2098 5 25 28 -7
9 17 Tafall Villanueva Ander  1857 5 25 27,5 53,6
10 19 Angles Roca Joel 1846 5 24 26 69,6
16 13 Uriarte Prieto Goio  1917 4 26,5 29 5

60 jokalarik parte hartu dute

Gure taldekideek egindako argazkiak:

Enlaces de interés

 

XXIV. Nazioarteko Groseko Xake Irikian Arthur Kogan garaile. Gure jokalariek emaitza onak lortu dituzte

(leer en castellano)

Gaur 2014ko irailaren 27a, XXIV Nazioarteko Groseko Xake Irikia – XIV Javier Luengo Vazquez Oroigarria gure taldeko Andoni Oruberen, Iker Arriren, Sergio Sanmateu eta Ander Tafallen parte hartzearekin amaitu berri da. GM Arthur Kogan gure lagunak  garaipena lortu du, nahiz eta,  MI Diego del Reyrekin 8 partidatan 6’5na puntura berdindu duen, desenpate hobeagoa duelako. Podiumeko hirugarren postuan GM Cristhian Cruz, izan dugu, txapelketan 6 puntu lortu eta gero. Puntu berdinak lortu dituzte Aritz Abalia eta Jose Luis Guijarro txapelketako laugaren eta bosgarren izna direnak.

DSCN0059 (640x428)
Txapelketako irabazlea Arthur Kogan

 

AZKEN SAILKAPENA eta txapelketaren bestelako datuak (Chessresults)

Esan bezala, gure taldekideen emaitzak onak izan dira.Andoni Orubek, txapelketako 25 . postuan hasi bazuen ere, lau puntu lortu eta gero, 22. postua lortu du. Sergio Sanmateuk, txapelketa 39. hasi zuen eta 3,5 puntu egin ondoren 31 postua lortu du. Iker Arri, txapelketako 30.ak hiru puntu lortu ditu eta39. izan da. Ander Tafall gazteak txapelketa 35. postuan hasi zuenak, 3 puntu lortu ditu ere eta txapelketako 41. postua lortu du.

20140921_094710 (360x640)
Txapelketan parte hartu duten Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko kideak: Andoni Orube, Ander Tafall, Sergio Sanmateu eta Iker Arri

Jarraian Iker Arrik, Andoni Orubek, Mikel Tafallek, Sergio Sanmateuk eta Goio Uriartek ateratako argazkiak jartzen ditugu:

Txapeldunari zorionak, saridunei eta gure taldekoei egindako lan txukunagatik ere!