Artxiboa laburpen hitzeka: Asier Cuesta

Euskadiko Blitz Txapelketa 2015 Bergaran, gure ordezkariak bertan aspaldiko partez

(leer en castellano)

2015eko maiatzaren 17an, Bergaran, Euskadiko blitz txapelketa jokatu zen, Miguel Ángel Muela Euskadiko Xake Federazioko Presidentea denak zuzendutako txapelketa, Lukas Iruretagoiena arbitroaren zuzendaritzapean. Banakakoa goizean eta taldeka arratsaldean.

Gure klubak duela bi urte sailkatua bazegoen ere, txapelketara joateari utzi zion. Baina aurten, bi talde sailkatuta zituen 2014ko Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketan bigarren eta hirugarren postuak lortu baitzituen Ibarran eta, taldeko gazteak joateko zuten irrikagatik bertaratu ginen, arratsaldeko lautan hasi behar zuen txapelketara ondorengo bi taldeekin:

Marlaxka Taldea: Goio Uriarte, Manu Mayo, Ibai Dorronsoro eta Iker Arri.

Hondarribia Taldea: Asier Cuesta, Ander Tafall, Patxi Moreno eta Ander Uranga.

IMG-20150517-WA0073
Iker Arri, Asier Cuesta, Goio Uriarte, Manu Mayo Ander Uranga, Arder tafall, Patxi Moreno eta Ibai Dorronsoro

Txapelketa berandu hasi zen eta bestelako arazo batzuk izan zirela medio, gure kideei jokoan sartzea kostatu zitzaien eta bertaratutako hamabi talde indartsuen aurrean, ez zuten nahi bezalako xakea garatzerik izan eta helbururik lortu (taulako behe-erdialdean amaitzea) eta azkenean 11. eta 12. postuekin konformatu behar izan genuen. Hala ere, gure jokalari gazteentzat esperientzia oso positiboa izan zela ezin uka.

Txapelketa Sestao Naturgasek txukun irabazi zuen, podiumean Ansoain eta Altzaga taldeak lagun izan zituela. Jarraian amaierako sailkapena:

Euskadiko Blitz Txapelketa Taldeka:

Rk. Taldea Partidak   +   =   –  D 1  D 2  D 3
1 Sestao Naturgas 12 12 0 0 42.5 36 269.50
2 C.A. Ansoain/San Juan 12 9 2 1 34.0 29 209.50
3 Altzaga 12 8 3 1 33.5 27 193.75
4 San Viator 12 7 1 4 30.0 22 129.75
5 Conteneo 12 8 1 3 29.5 25 157.50
6 Abadiño 12 6 2 4 27.5 20 140.75
7 Leioa 12 5 1 6 23.0 16 85.75
8 Egidazu 12 4 3 5 23.0 15 88.25
9 Larrasoloeta 12 2 4 6 18.5 10 62.25
10 Mikel gurea 12 2 2 8 17.0 8 34.50
11 Marlaxka 12 0 5 7 16.5 5 37.75
12 Hondarribia 12 2 1 9 9.5 7 43.25
13 Martintxo 12 0 1 11 7.5 1 8.25

(Argazkiak: Jose Luis Uranga. Bideoa: Asier Cuesta)

Goizen banakakoa burutu zen, gure taldeko ordezkaririk gabe eta, bertaratutako 24 jokalariek 12 txandetan burututako lanen ondoren, Sestaoko jokalaria den Alejandro Ruiz FIDE Maisuak txapela lortu zuen. Podiuma ondorengo izan zen:

Euskadiko Blitz Txapelketa Banaka:

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Herrialdea Ptk.  D 1  D 2  D 3
1 5 FM Ruiz Gomez Alejandro ESP 2383 Biz 10.5 69.5 83.0 68.5
2 1 IM Huerga Leache Mikel ESP 2436 Naf 10.0 69.5 85.5 61.5
3 4 FM Iruzubieta Villaluenga Jesus ESP 2397 Biz 10.0 69.5 84.0 61.0

Txapelketaren antolatzailearen webguena (EXF-FVA): BanakaTaldeka

Banakako Txapelketaren informazioa (Chess-Results): hemen

Taldekako Txapelketaren informazioa (Chess-Results): hemen

Mendelu auzoko jaietan xake erakustaldia

(leer en castellano)

Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaiak burutu dira eta gure klubak xake erakustaldi batekin parte hartu du.

Pasa den igandean, 2015eko maiatzaren 17an, goizean, gure elkarteko Ander Tafall eta Patxi Moreno gazteak, azken Gipuzkoako Infantil txapelketan 1. eta 2. postua lortu dutenak, bertaratu ziren guztien kontra xakean aritu ziren.

(Argazkiak eta bideoa: asier Cuesta)

IMG-20150514-WA0004

Antolatzaileen esanetan “dena oso ondo joan da, etorritako jokalari gazteak makina batzuk dira eta egon den eguraldi kaxkarrerako jendearen parte hartzea txukuna izan da”.

G.P Koolton eta XI. Groseko Udaberriko txapelketak abian dira gure jokalarien parte hartzearekin

(leer en castellano)

Gure taldeko jokalari batzuk Gipuzkoako hiriburuan burutzen ari diren txapelketetan parte hartzen ari dira.

G.P. KOOLTON

Carlos Pascual apirilaren 22an hasi zen eta ekainaren 3an bukatuko den txapelketa jokatzen ari da. Asteazkenetan, Gros Xake Taldeak  Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan Koolton Sari Handia deiturikoa jokatzen da, 19:00etatik hasita, 7 jardunaldietako Suitzar sisteman, jokalari bakoitzak partidako 30 minutu + 30 segundo jokaldi bakoitzeko dituela.   Gipuzkoako 52 jokalarik izen eman dute eta Roberto Pinilla aitzindari duen listako 47. jokalaria da Carlos Pascual.

Carlos Pascualek (zuriekin) Gros taldeko Esteban Granero mendean hartu zuen G.P: Koolton txapelketako lehen jardunaldian

Txapelketako oinarriak: hemen

Txapelketako informazio osora lotura (ChessResults): hemen

XI. GROXEKO UDABERRI TXAPELKETA

Beste aldetik, Gros taldearen egoitzan ere, Feliz Izeta aretoan, apirilaren 25etik hasita, ekainaren 13ra arte, 17:00etatik hasita, Feliz Izeta gela8 jardunaldietan zehar, larunbatero, partidako 90 minutu + 30 segundu jokaldiko erritmo tradizionalean, Udaberriko txapalketa hau jokatzen ari da eta bertan 87 jokalarik parte hartzen ari dira, gure taldeko ondorengo ordezkaritzarekin: Jon Irigaray, Javier Azcue, Silvestre Moreiro, Asier Cuesta, Ander Tafall y Patxi Moreno.

Jarraian hasierako sailkapeneko lehen jokalariak emtaen dizkizuegu eta gure taldekideek duten postua:

XI. Groseko Udaberriko Txapelektako hasierko rankinga
Z. Izena FIDE FEDA Kluba
1 Guijarro Galan, Jose Luis 2199 0 Billabona
2 Prieto Aranguren, Alain 2181 0 Abadiño
3 Sanchez Ruesga, Hector 2099 0 Anaitasuna-Kakute
4 Segovia Sanchez, Antonio 2093 0 Gros
5 Lakunza Oyarbide, Juan Carlos 2092 0 Gros
6 Pinilla Santibanez, Roberto 2026 0 Gros
7 Galarza Cenzano, Inigo 2024 0 Fomento Cultural
8 Abalia Patino, Aritz 1998 0 Gros
9 Miguelez Garcia, Erlantz 1946 0 Altzaga
10 Cejudo Urdampilleta, Jose Manuel 1936 0 Gros
43 Irigaray Ferreira, Jon 0 1656 Hondarribia-Marlaxka
50 Moreno Estebanez, Patxi 1592 0 Hondarribia-Marlaxka
59 Moreiro Sanchez, Silvestre 1517 0 Hondarribia-Marlaxka
65 Tafall Villanueva, Ander 1458 0 Hondarribia-Marlaxka
73 Azcue Maillo, Javier 1291 0 Hondarribia-Marlaxka
80 Cuesta Senosiain, Asier 0 0 Hondarribia-Marlaxka

Argazkiak: Ander Tafall eta Patxi Moreno:

Txapelketako informazio ososa lotura (Info64.org): hemen

Donostiako Opena amaitu da. Bader Al Hajiri Kuwaitiarra ezusteko Txapeldun. F.J. Torres gure taldekidea Gipuzkoako 3.ari sariaren irabazle!

(leer en castellano)

Gaur amaitu da Donostia Hiria Nazioarteko Xake Txapelketaren 38 edizioa.

170 xake jokalarik zortzi egunetan lehian aritu eta gero, bederatzi txanden ondoren, 7, 5 punturekin Bader Al Hajiri Maixu hautagai Kuwaitiarrak txapela lortu du. Podiumean Esloveniako  GM Marko Tratar eta GM Renier Vézquez Espainiarrak bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte, biak 7a puntu lortu eta gero.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Irabazlea txapelketara etorritako Kuwaitiarren besoetan jasoa

Lehen hamar sailkatuen emaitzak:

Rk. Ha.Z. Izena FED FIDE EloN Ptk.  Des 1  Des 2
1 31 CM AL-HAJIRI Bader KUW 2115 0 7.5 2146 2422
2 7 GM TRATAR Marko SLO 2475 0 7.0 2289 2502
3 1 GM VAZQUEZ IGARZA Renier ESP 2596 2603 7.0 2264 2468
4 9 GM PAP Misa SRB 2459 0 7.0 2191 2395
5 2 GM EPISHIN Vladimir RUS 2563 2572 6.5 2271 2415
6 4 GM LIBISZEWSKI Fabien FRA 2514 2470 6.5 2243 2405
7 6 GM ORATOVSKY Michael ISR 2486 2508 6.5 2243 2394
8 11 IM ESPINOSA ARANDA Angel ESP 2408 2406 6.5 2199 2335
9 5 GM CHABANON Jean-Luc FRA 2491 0 6.5 2190 2355
10 3 IM ANDRES GONZALEZ Alberto ESP 2515 2525 6.5 2169 2336

Txapelketako amaierako sailkapen osoa ikusteko sakatu hemen.

Ondoren zazpigarren jardunaldian Goio Uriartek ateratako argazkiak ikusgai.

Gure klubeko ordezkariek ondorengo emaitzak egin dituzte:

Rk. Ha.Z. Izena FED FIDE EloN Ptk.  Des 1
30 29 TORRES GANUZA Francisco Javier ESP 2147 2172 6.0 1919
84 89 ORUBE BONA Andoni ESP 1814 1814 4.5 1774
107 125 ARRI MARTINEZ Iker ESP 1662 1695 4.0 1648
138 131 SANMATEU JUAN Sergio ESP 1638 1641 3.0 1647
151 162 CUESTA SENOSIAIN Asier ESP 0 0 2.5 1503
159 156 AZCUE MAILLO Javier ESP 1291 1290 2.0 1500

Gure taldekideek burututako lanen artean Francisco Javier Torres-ek egindakoa azpimarratu nahi dugu, FJ-k 6 puntu lortu baititu eta txapelketako 30 postua lortzeaz gain, puntu berdinak lortu dituzten FM Elvis Hernándezen eta IM Iñigo Argandoñaren atzetik, 3. Gipuzkoar honenaren saria lortu duelako.  Zorionak FJ!

Azken jardunaldiko argazkiak: GXFko webgunea eta Iker Arri.

Cartel-XXXVIII-Open-212x300Gipuzkoako Federazioko presidentea, Alex Cantabrana txapelketako, zuzendaria izan da eta Mikel Zubia prentsa arduraduna. Arbitroen lana zoriondu nahi genuke (Enrique Oiarzabal zuzendutako taldea Luis Blasco eta Aritz Idiazabal arbitroekin) eta webgunearen bidez partidak zuzenean emateaz eta txapelketako webgune dotoreaz arduratu den Mikel Larreategi, beraien lana oso txukuna izan baita. Zorionak!

Txapelketaren informazio guzia txapelketaren web ofizialean: GXF: hemen.

Parte hartzaileen zerrenda, emaitzak, argazkiak, e.a. sailkapena txapelketako webgune ofizialean GXFren webgunean: hemen.

Donostiako Nazioarteko Opena hasi da

(leer en castellano)

Cartel-XXXVIII-Open-212x300Atzo hasi zen Donostia Hiria Nazioarteko Xake Txapelketaren 38 edizioa. 170 jokalarik parte hartuko dute Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatzen duen txapelketa honetan. Martxoaren 28tik apirilaren 4a bitartean  Gros Xake Taldearen egoitzan burutuko da, 9 txandetako suitzar sisteman eta gaur, martxoaren 29a, jardunaldi bikoitza izango da.

Argazkiak: Andoni Orube, Iker Arri eta Mikel Larreategi.Argazki gehiago txapelketaren webgunean: hemen.

Zerrendako lehen hamar jokalariak:

Z. Izena FED FIDE EloN Herrialdea
1 GM VAZQUEZ IGARZA Renier ESP 2596 2603 Mad
2 GM EPISHIN Vladimir RUS 2563 2572 Ctl
3 IM ANDRES GONZALEZ Alberto ESP 2515 2525 Eus
4 GM LIBISZEWSKI Fabien FRA 2514 2470 Eus
5 GM CHABANON Jean-Luc FRA 2491 0
6 GM ORATOVSKY Michael ISR 2486 2508 Ara
7 GM TRATAR Marko SLO 2475 0
8 GM GALEGO Luis POR 2461 2503 Bal
9 GM PAP Misa SRB 2459 0
10 IM ARGANDONA RIVEIRO Inigo ESP 2412 2384 Eus

Klubaren sei ordezkari jokatzen ari dira, beraien emaitzak ezagutzeko jokalari bakoitzaren gainean sakatu:

Z. Izena FED FIDE EloN Herrialdea
29 TORRES GANUZA Fco. Javier ESP 2147 2172 Eus
89 ORUBE BONA Andoni ESP 1814 1814 Eus
125 ARRI MARTINEZ Iker ESP 1662 1695 Eus
131 SANMATEU JUAN Sergio ESP 1638 1641 Eus
156 AZCUE MAILLO Javier ESP 1291 1290 Eus
162 CUESTA SENOSIAIN Asier ESP 0 0 Eus

Egutegia

Txanda Eguna Ordua
1 28/3 17:00 CET
2 29/3 10:00 CEST. OHARRA: kontuan izan 2:00tan udako ordutegia sartuko dela indarrean.
3 29/3 17:00 CEST
4 30/3 17:00 CEST
5 31/3 17:00 CEST
6 1/4 17:00 CEST
7 2/4 17:00 CEST
8 3/4 17:00 CEST
9 4/4 10:00 CEST

SARIAK

SAILKAPEN NAGUSIA

KUTXA SARI NAGUSIA

ELO 2100 BAINO GUTXIAGO

1.

1400 € Trofeoa eta Txapela

1. Gipuzkoarra 250 € + Trofeoa

1.º – 200 € eta Trofeoa

2.

900 € eta Trofeoa

2. Gipuzkoarra 200 €

2.º – 150 €

3.

700 € eta Trofeoa

3. Gipuzkoarra 150 €

3.º – 100 €

4.

500 €

Gipuzkoartzat hartuko da GXFren lizentzia izan eta Gipuzkoan bizi dena.

5.

400 €

6.

350 €

7.

375 €

8.

250 €

9.

200 €

10.

175 €

11.

150 €

12.

13.

14.

15.

125 €

100 €

75 €

50 €

Txapelketaren informazio guzia txapelketaren web ofizialean: GXF: hemen.

Lehen 12 tauletako partidak zuzenean ikusgai egongo dira GXFren webgunean: hemen.

Parte hartzaileen zerrenda, emaitzak, sailkapena GXFren webgunean: hemen.

Xake anitz 2014ko Hondaribiko Erdi Aroko Azokan

(leer en castellano)

Ekainaren 14 eta 15an burutu den Hondarribiko Erdi Aroko Azokan eta aldibereko xake partidek kokapen berria estreinatu zuten, Kasino Zaharreko lorategia. Taldeko jokalariek (Óscar Holgado, Iker Arri, Ramon Nogues, Patxi Moreno, Ander Tafall, Fernando García, Julio García, Fernando Hoyos eta Patxi López; laguntzaile moduan Carlos Pascual, Asier Cuesta, Jon Irigaray, Mikel Tafall, Ander Palavecino, Goio Uriarte eta Paulo Manterola) bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu zituzten.

Bertaratutako guztiei mila esker!

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailarekin adostutako ordutegia ondorengoa bazen ere, goizetan 12:00-14:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 bitartean, gure jokalariek ordutegia handiagotu zuten bertaratutako jendeari jokatzeko aukera emateko.

Asteburuan zehar eguraldi aparta izan genuen eta bertaratutako klubekoen aburura aurtengo kokapena oso ona izan da eta giroa aparta!

 

Aurtengo Erdi Aroko Azokako beste ekintzetako argazkiak ikusteko edota beste urteetako argazki gehiago ikusteko: Festak.com