(leer en castellano)
Gaur amaitu da Donostia Hiria Nazioarteko Xake Txapelketaren 38 edizioa.
170 xake jokalarik zortzi egunetan lehian aritu eta gero, bederatzi txanden ondoren, 7, 5 punturekin Bader Al Hajiri Maixu hautagai Kuwaitiarrak txapela lortu du. Podiumean Esloveniako GM Marko Tratar eta GM Renier Vézquez Espainiarrak bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte, biak 7a puntu lortu eta gero.

Irabazlea txapelketara etorritako Kuwaitiarren besoetan jasoa
Lehen hamar sailkatuen emaitzak:
Txapelketako amaierako sailkapen osoa ikusteko sakatu hemen.
Ondoren zazpigarren jardunaldian Goio Uriartek ateratako argazkiak ikusgai.
Gure klubeko ordezkariek ondorengo emaitzak egin dituzte:
Gure taldekideek burututako lanen artean Francisco Javier Torres-ek egindakoa azpimarratu nahi dugu, FJ-k 6 puntu lortu baititu eta txapelketako 30 postua lortzeaz gain, puntu berdinak lortu dituzten FM Elvis Hernándezen eta IM Iñigo Argandoñaren atzetik, 3. Gipuzkoar honenaren saria lortu duelako. Zorionak FJ!
Azken jardunaldiko argazkiak: GXFko webgunea eta Iker Arri.
Gipuzkoako Federazioko presidentea, Alex Cantabrana txapelketako, zuzendaria izan da eta Mikel Zubia prentsa arduraduna. Arbitroen lana zoriondu nahi genuke (Enrique Oiarzabal zuzendutako taldea Luis Blasco eta Aritz Idiazabal arbitroekin) eta webgunearen bidez partidak zuzenean emateaz eta txapelketako webgune dotoreaz arduratu den Mikel Larreategi, beraien lana oso txukuna izan baita. Zorionak!
Txapelketaren informazio guzia txapelketaren web ofizialean: GXF: hemen.
Parte hartzaileen zerrenda, emaitzak, argazkiak, e.a. sailkapena txapelketako webgune ofizialean GXFren webgunean: hemen.