Artxiboa laburpen hitzeka: auzoa

Xake arratsalde animatua Hondarribiko Madalenako Jaietan

(leer en castellano)

Gaur uztailaren 22a, Madalenako auzoko jaien egitarau oparoaren barnean gure klubak aldibereko partidak antolatu dutu 17:00etatik aurrera eta bertan, Carlos Pascual eta Iker Arri izan dira hurbildutako guztien aurka jokatzen, taldeko beste partaide batzuen laguntzaz.

Santiago kalea eta Madalena karrika lepo egondira, jaietako ekintza ezberdinetan parte hartu asmoz lagun asko hurbildu baitzen eta xake partidetan izan zen giroa mundiala izan zen.

Klubak bere jaietan parte hartzeko Madalenako Jai Batzordeak egindako gonbidapena eskertzen du eta aurreko urteetako jaietan laguntzeko konpromesuarekin jarraitu nahia dugula agertu diegu.

Advertisements

Xake egun ederra Santa Maria Madalenako 2016ko jaietan

(leer en castellano)

Gaur, ostirala, uztailaren 22, Madalenako auzoko jaien egitarau oparoaren barnean gure klubak aldibereko partidak antolatu dituzte 17:30etik aurrera eta bertan Carlos Pascual, Asier Cuesta eta Ramon Noges  izan dira hurbildutako guztien aurka jokatzen, taldeko beste partaide batzuen laguntzaz.

Santiago kalea eta Madalena karrika lepo egon dira, jaietako ekintza ezberdinetan parte hartu asmoz lagun asko hurbildu baita eta xake partidetan izan den giroa mundiala izan da.

Klubak bere jaietan parte hartzeko Madalenako Jai Batzordeak egindako gonbidapena eskertzen du eta duela urte batzuk hartuako konpromezuarekin jarraituz, ondorengo urteetako jaietan laguntzeko nahia agertu diegu.

Bertaratutako guztioi mila esker!

Bidasoako Hitza aldizkariak 2016ko Santa Maria Madalenako auzo Jaiari egindako argazki erreportaje zabalera lotura: hemen

Ostiralean xakearekin hitzordua Hondarribiko Madalena Auzoko Jaietan

(leer en castellano)

Datorren ostiralean, uztailaren 22an, Madalenako auzoko jaien egitarau oparoaren barnean gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu 17:30etik aurrera eta bertan, Carlos Pascualek hurbildutako guztien aurka jokatuko du, taldeko beste partaide batzuen laguntzaz.

Klubak bere jaietan berriro parte hartzeko Madalenako Jai Batzordeak egindako gonbidapena eskertzen diegu.

Egitaraua:

Uztailak 21 (osteguna)

16:00 – Auzo-apainketa eta “Santa. María Magdalena” koadroaren erakustaldia.

19:00 – Txupinazoa.

Uztailak 22 (ostirala)

08:30 – Irungo Uranzu Dultzaineroen diana.

11:00 – Portuko Elizan meza auzoko hildako guztien oroimenez.

17:00 – Buruhandiak Irungo Uranzu dultzaineroekin.

17:30 – Haur jokoak

20:00 – Txokolatada

20:30 – Buruhandiak Irungo Uranzu dultzaineroekin.

21:00 – Auzoko jubilatuen afaria Hondarribia Kirol Taldea Elkartean

22:00 – Disko Festa

00:30 – Zezensuzkoa

Xake saio ederra Hondarribiko Madalenako Jaietan

(leer en castellano)

Pasa den asteartean, uztailaren 22an, Madalenako auzoko jaien egitarau oparoaren barnean gure klubak aldibereko partidak antolatu zituen 17:30etik aurrera eta bertan, Iker Arri eta Andoni Orube izan ziren hurbildutako guztien aurka jokatzen, taldeko beste partaide batzuen laguntzaz.

Santiago kalea eta Madalena karrika lepo egon ziren, jaietako ekintza ezberdinetan parte hartu asmoz lagun asko hurbildu baitzen eta xake partidetan izan zen giroa mundiala izan zen.

Klubak bere jaietan parte hartzeko Madalenako Jai Batzordeak egindako gonbidapena eskertzen du eta ondorengo urteetako jaietan laguntzeko nahia agertu diegu.

Gaur jokatu da Landetxako Jaietako Txapelketa

(Leer en castellano)

Irungo Landetxa Auzoan, maiatzaren 15etik, ostegunetik, maiatzaren 25era, iganderarte, Landetxako Auzo Elkarteak antolatuta, ekintza anitzez osatutako Auzoko Jaiak izango dira.

CartelAurreko urteetan bezala, gure taldekidea den Julio García Caberok, Landetxako Xake Eskolako arduraduna ere denak, Auzoko Jaietako Xake Txapelketa antolatu du. Gaur goizean 11:00etatik aurrera auzkoko 18 gaztetxoek lehian aritu dira eta sesioa oso animatua izan da.

2014ko Landetxako Jaietako Xake Txapelketako irabazleak ondorengoak izan dira: Alebinetan Ander Tafall, Benjaminetan Iñaki Moreno eta Txikietan Jon Lujan.

Bihar irungo Landetxa-Ventaseko jaiak bukatuko dira eta norbaitek bertara joan behar badu, Jaietako egitaraua pasatzen diogu.

 

Mendelu auzoko jaietako aldibereko xake partiden argazkiak

(leer en castellano)

Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaieak burutu dira eta gure klubak aldibereko partidetako erakustaldi batekin parte hartu du.

Pasa den igandean, 2014ko maiatzaren 11n, goizean, gure elkarteko Patxi Moreno eta Ander Tafall gazteak, azken Gipuzkoako Alebin txapelketan 2. eta 3. postua lortu dutenak, bertaratu ziren guztien kontra xakean aritu ziren.

Antolatzaileen esanetan “dena oso ondo joan zen, etorritako jokalari gazteak makina batzuk dira eta jendearen parte hartzea handia izan da”.

Gogoan izan, datorren larunbatean, maiatzaren 17an, Irungo Santiago Pilotalekuan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Bidasoaldeko Xake Errepublikazale txapelketa –  “Ricardo Sánchez Urolategi” oroigarria – jokatuko dela.

Ajedrez

Informazioa eta Egitaraua

Maiatzaren 11n, igandean, aldibereko xake partidak Mendeluko jaietan

(leer en castellano)

20131219_190907 (385x640)Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaietako egitarau zabalean, gure elkarteak berriro ere lagunduko du, eta hurrengo igandean, 2014ko Maiatzaren 11an, 12:00etatik 13:00 bitarte gure elkarteko Ander Tafall gazteak, azken Gipuzkoako Alebin txapelketan 3. postua lortu duenak, gure taldeko jokalaria ere den Mikel Tafall bere aitaren laguntzaz, Eguzki eraikinaren inguruan jarritako mahaietan aldibereko xake partidak jokatuko dituzte, bertara hurbiltzen direnen aurka.  

Anima zaitez!