Artxiboa laburpen hitzeka: Azeri elkartea

Eguraldiak errespetatu gaitu eta Fibrosi Kistikoaren Elkartearen aldeko egun polita izan dugu Hondarribian

(leer en castellano)

logoarnasa

Eguraldiaren iragarpena oso itsusia bazen ere, klubak eta Arnasa Elkarteak ekintza aurrera eramatea erabaki dute eta baita asmatu ere. Hondarribiko San Pedro kalean, Azeri Elkartearen aurrean, goizeko 11:00etatik 14:30 arte, xakez betetako goiz animatua izan dugu.

Aldibereko partidak ematen, klubeko Ander Tafall, Daniel Garmendia eta Goio Uriarte ibili dira. Gros Xake Taldeko Mikel Vicentek eguneko aldibereko azken sesioa eman du. Parte hartzen, besteak beste, Gros Xake Taldeko Aritz Abalia eta Josu Manterola izan ditugu eta elkarteko Mikel Tafallek, Silvestre Moreirok eta Oscar Holgadok ere ekitaldi solidario honetan parte hartu nahi izan dute.

IMG-20140706-WA0028 (640x355)Bertaratu diren guztiek xakean aritzeko parada izan dute eta “Arnasa” Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearen standera hurbildu den orok, Óscar Paduraren eta Mikel Amondarainen eskutik, elkartearen informazioa jasotzeaz gain, elkarteari laguntzeko ekarritako kamisetak, txapak eta beste lortzeko aukera izan dute.

Ekintza amaitu eta gero, autoetara gindoazela kriston txaparrada egin digu, baina, bapo buzti bagara ere, guztiok etxera konten joan gara, ARNASA elkarteko gure lagunen alde egindako lana txukun burutu dugulakoan!

Eskerrak bertaratu zareten guztioi eta eskerrak ekitaldia burutzen lagundu duzuen entitate eta pertsona guztioi.

Guztioi, MILA ESKER!

Email: fqgipuzkoa@gmail.com

Facebook: ARNASA

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

2014/07/05ean Diario Vasco aldizkariko Bidasoaldea atalean agertutako oharra: hemen

“Xake Mate” Fibrosi Kistikoari Hondarribian

(leer en castellano)  logoarnasa

“Arnasa” Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak datorren igandean, uztailaren 6an, Hondarribian bere burua agertzera emango du San Pedro kalean, Azeri parean, 11:00etatik 14:00etara jarrita izango duen stand informatiboan. “Arnasa” elkarteak Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren laguntza izango du dibulgaziozko ekintza honetan, eta bertan klubeko Ander Tafall eta Daniel Garmendia ariko dira bertaratzen direnen kontra aldibereko partidak jokatzen. Gipuzkoako etorkizun handiko xake jokalariak  ditugu, lehena alebina, eta jubenila bigarrena. Parte hartu nahi baduzu, baina xakean oso gutxi badakizu, lasai etorri, elkartekoak bertan izango baikaituzu, maisu gazte hauei aurre egiten laguntzen!

“Xake Mate” Fibrosi Kistikoari “Arnasa” Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak zenbait urte daramatza Gros Xake Taldearen lankidetzarekin Donostian xake jaialdi bat antolatzen (aldibereko partidak, txapelketak…), eta ekimena Gipuzkoako beste hainbat herritara era hedatu da, “Xake Mate Fibrosi Kistikoari” izenpean; helburua gaitzak eragindakoentzat arreta hobea aldarrikatzea da, eta aldi berean Gipuzkoako gizarteari gaixotasunaren berri ematea ere bai. Joan de ekainaren 22an izan da aurtengo jaialdia, Donostiako Boulevardean . Partida azkarren bi torneo egin ziren, bi kategoriatan banatuak, eta SUB-14an Ander Tafall gure kidea bigarren geratu zen, Josu Manterolaren atzetik.

ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea Gipuzkoan 26 pertsona dira Fibrosi Kistikoa gaitzak eraginda; gaixotasun genetikoa da, arrarotzat hartzen dena, eta oso zaintza zehatzak behar ditu. Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartetik Osakidetzari gaixo hauei begira «konpromiso handiagoa» eskatzen dio, erakundeak «behar duten arreta osoa eskain diezaien». Haien aldarrikapenetako bat Bilboko Gurutzetako Ospitaleko Fibrosi Kistikorako gaur egungo Erreferentziako Unitatea garatzea da. Elkartetik nabarmentzen dute «Fibrosi kistikorako Erreferentziako Unitatea izena ematen zaion unitatea berez ez dela hala, ez baitie pazienteei arreta osoa eskaintzen», eta zentzu horretan adierazi dute oso garrantzitsua dela Fibrosi Kistikoak eragindakoak era pertsonalizatuan tratatzea, haientzat egokitutako eremu batean, izan ere arreta bestelako pazienteekin ematen zaienean arazoak izaten dira. Pertsona hauen tratamendurako, medikazioaz gain fisioterapia ezinbestekoa da. Osakidetzak zerbitzu hori eskaintzen die, baina eragindakoen ustez ez da haiek behar dutena. Hori dela-eta Elkarteak fisioterapeuta sare bat sortu eta finantzatu du, eta honek arreta ematen die «tratamendu berriago eta pertsonalizatuagoekin, haien gaixotasunari begira». Behin eta berriz diote fisioterapia saioak «ez direla kapritxoa, izan ere haien bizitza tratamendu horien baitan dago». Informazio gehiago izateko:

Email: fqgipuzkoa@gmail.com

Facebook: ARNASA

looarnasa2 Zer da Fibrosi Kistikoa? Jarraitu “Xake Mate” Fibrosi Kistikoari Hondarribian irakurtzen