Artxiboa laburpen hitzeka: Bacalaos Donosti

Hondarribiko Gaztelua 2015: Txapelketako txostena, argazki erreportajea eta bideoa

(leer en castellano)

052 (420x280)

Duela aste bat hitz eman bezala,Juanjo Escribano epaile nagusiak egindako Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketaren emaitza guztiak jasotzen dituen txostena eskuragarri jartzen dizuegu:

Hondarribiko Gaztelua 2015eko Txostena

Bestetik,  Markos Sodupek egin duen 5. edizio honetako laburpen bideoa erakusgarri jartzen dizuegu:

Eta berri hau amaitzeko Estitxu Ortolaiz argazkilariak egindako argazki erreportajea ikusgai duzue:

Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutu dela:

bacalao Donosti

Bacalaos Donosti (Oiartzun)

***

2015eko abuztuaren 30ean argitaratutako erreportaje azkarra: hemen

***

Babesleei, laguntzaileei, epaileei eta parte hartu zenuten guztioi, berriro ere,

Mila esker!

Advertisements

Jaietako txapelketako 5. edizioko irabazleak – erreportaje azkarra

(leer en castellano)

Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.

DSC_0014 (420x236)
Txapalketa hasi aurretik Paradoreko atarian parte hartu duten gehiengoarekin egindako argazkia (Juan Cruz Iturraldek egindakoa)

Gaur goizean, 2015eko abuztuaren 30a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua V. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan. Euskal Herriko paraje ezberdinetatik eta atzerritik etorritako 44 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituztela. Nazioarteko maisu (MF) bat eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako 12 jokalarik parte hartu dute.

Partidetan Iker Arrik ateratako argazkiak:

Sailkapeneko lehenengo hamarrak

Sei txandetan izandako lehia gogoraren ondoren, batalla taldeko Carlos Cruz-López irundarrak txapelketa irabazi du, puntuetara berdindutako beste lau jokaliek baino desenpate hobeagoa izan duelako . jarrain sailkapen naguiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu, ondorengo (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue: hemen

DSC_0310 (420x280)

Rk. H.Z. Abizenak, Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 Cruz-Lopez Claret, Carlos FM 2304 5.0 23.5 15.5 17.5
2 8 Torres Ganuza, Francisco Javier 2097 5.0 22.5 14.5 20.0
3 6 Jimenez Almeida, Luis David 2132 5.0 20.5 14.0 16.0
4 18 Carrascal Rosal, Alberto 1871 5.0 19.5 14.5 16.0
5 3 Mayo Martinez, Manuel 2195 4.5 22.0 14.5 17.5
6 7 Dominguez Ofretorio, Javier 2126 4.0 24.5 18.0 17.5
7 5 Olaizola Ortega, Luis 2134 4.0 23.5 16.0 17.0
8 12 Galarza Cenzano, Inigo 2025 4.0 20.5 14.5 14.5
9 2 Serras Uria, Antonio 2234 4.0 20.5 13.0 14.5
10 9 Tornay Gomez, Josu 2079 4.0 19.5 13.5 15.0

Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari den Goio Uriartek aritu dira sariak banatzen.

Jarraian V. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.

Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea), 150€, bi lagunentzako Hondarribiko paradorean gaua, Hiruzta txakolin botila eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Carlos Cruz-López Claret

DSC_0332 (420x280)

2. Sailkatua:  Garaikurra (Hondarribiko Udala), 75€, Hiruzta txakolin botilaeta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Francisco Javier Torres Ganuza

DSC_0329 (420x280)

3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia), 50€, Hiruzta txakolin botila eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Luis David Jiménez Almeida

DSC_0328 (420x280)

Bestelako Sariak:

16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Marina Zuñiga Arrarás

DSC_0324 (420x280)

Lehen sailkatutako emakumezkoari. Garaikurra eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Carlota Aramendia Ybarra

DSC_0325 (420x280)

1700 Elo azpiko lehen sailkatua. Garaikurra, Hiruzta txakolin botila eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Pablo Zuñiga Catalán

DSC_0326 (420x280)

60 urtetik gora lehen sailkatua. Garaikurra eta Hiruzta txakolin botila eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariakPedro Viñal Gutiérrez

DSC_0323 (420x280)

Bi lagunentzako Txantxangorri Jatetxean afariaren zozketa: Mikel Tafall Soreasu

IMG-20150830-WA0016
Saritutako guztien argazkia

Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Juanjo Escribano (Nazioart. FIDE Epailea) entzutetsuak, Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea), Javier Oyarzabal eta Juanjo Guerrero lagun izan baititu.

KartelaHondarribik jaiak 201eko egitarau osoa: hemen

Jaietarako Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak antolatu duen ekintza honek ondorengo entitateen laguntza estimagarria izan du.

Guztiei mila esker!

bacalao Donosti

Bacalaos Donosti (Oiartzun)

Fernando Garcia Tajadaren argazkiak:

V. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketako izen ematea hasi da

(leer en castellano)

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak datorren abuztuaren 30ean Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” V. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.

TORNEO-DE-AJEDREZ-2015

Klubak Txapelketa burutzeko Hondarribiko Udalaren, Carlos V. Hondarribiko Paradorearen, Gipuzkoako Xake Federakuntza,  Hiruzta Txakolindegia, Txantxangorri taberna jatetxea , Bacalaos Donosti   eta Totem Comunicacionesen babesa izango du .

Zure laguntza eskaini nahi duzu?

Gutuna babesle izan nahi dutenentzat

  • OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.

2015eko Txapelketako oinarriak-Bases del Torneo de 2015

Izena emateko oinarriak irakurri eta gero bakoitzaren datuekin posta elektroniko bat bidali beharko da ondorengo helbidera

xakehondarribiamarlaxka@gmail.com