Artxiboa laburpen hitzeka: baiona

2019KO LIGA: HAMARGARREN JARDUNALDIKO EMAITZAK (+1 =0 -3)

(leer en castellano)

Gaur 2019ko Gipuzkoako ligaren hamargarren eta azken aurrek jardunaldia burutu da, maila guztietan ordezkariak ditugula. Lehian geratzen diren lau taldeetako batek, A taldeak, Preferenten edo gorengoenmailan jokatzen duenak, etxean jokatu du eta baita garaipen polita lortu. Horrela, bigarren postuan sendo darrai, partida bat jokatzeko geratzen dela, lehenengo sailkatua den Urinetako Eguzki taldetik puntu eta erdira. Beste talde guztiei kanpoan jokatzea tokatu zaie eta guztiek beren partidak galdu dituzte. B taldeak lehenengo mailan, Baionan. C taldea, jaitsiera Play Offa Beasainen Alfil taldearen aurka eta D tadlea, igoera Play Offa eliminatoria Getariako Elkano taldearen aurka. Ea azkeneko jarduladian zer gertatzen den. Taldekideei Zorte on eta Marlaxkako Espiritua!

10. JARDUNALDIA (2019/03/16)

Maila Gorena. txanda 10/11.Tokia: Hondarribia

HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” IRIONDO.COM”A”

Maila: Pref. Txanda: 10/11 Herria: Hondarribia

F. Javier TORRES             □ ½ – ½ ■ Erik JUEZ

Ibai DORRONSORO     ■ 1 -0 □ Miklel VICENTE

Ramon NOGUES              □ 1 -0 ■ Bingen URBIETA

Antonio CRUZ-LOPEZ ■ 1 -0 □ Aitor DUO

                                                     3½ – ½

Hurrengo Jardunaldia:

HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” AGUSTIN DE LEIZA

Eguna: 2019-03-23 Txanda: 11/11 Herria: Andoain

Lehengo maila. Txanda 10/11. Tokia: Baiona

BAIONA   HONDARRIBIA-MARLAXKA”B”

Maila: 1. Txanda: 10/11 Herria: Baiona

Laurent GATTEGNO □ 1 – 0 ■  Andoni ORUBE

Bernard DAUBAS        0 – 1 □ Alvaro MINONDO

Jean P. GALHAUD       □ 1 – 0 ■  Asier CESTA

Stephane DUPLECH ■ ½ – ½  □   Carlos PASCUAL

                                                   2½ – 1½

Hurrengo Jardunaldia:

HONDARRIBIA-MARLAXKA”B” IDIAZABAL”A”

Eguna: 2019-03-23 Txanda: 11/11 Herria: Hondarribia

2. Jaitsiera P.O. Txanda 3/4. Tokia: Beasain

ALFIL”B”    HONDARRIBIA-MARLAXKA”C”

Maila:2. PlayOffJ. Txanda: 04/04 Herria: Beasain

Jesus Mª RODRIGUEZ □ 1 – 0 ■ J.Senen BRUÑA

Sergio BELLOSILLO        ½ – ½ □ Ricardo CAMPOS

Josu ASTIGARRAGA      □ 0 – 1 ■ Jokin Etxaniz

Harri RODRIGUEZ          ■ 1 – 0 □ Pablo CONDE

                                                       2½ – 1½

Hurrengo Jardunaldia:

HONDARRIBIA-MARLAXKA”C” CREATECH MEDICAL

Eguna: 2019-03-23 Txanda: 04/04 Herria: Hondarribia

3. Igoera P.O. Txanda 1/1. Tokia: Getaria

EKANO GETARIA”A” HONDARRIBIA-MARLAXKA”D”

Maila: 2. I.P.0.      Txanda: 01/01     Herria: Getaria

Javier ARRANZ            □ 1 – 0 ■ Manu DELGADO

Xabier ARANZABAL ■ 1 – 0 □ Jesus Mari JAUREGUI

F. Julian PALENCIA    □ ½ – ½ ■ Gorka JAUREGUI

Victor ALVARO            1 – 0 □ Fernando HOYOS

                                                   3½ – ½

 HONDARRIBIA-MARLAXKA “D”

Igoera Play Offa amaitu du

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Klubeko jokalarientzat eta Kapitainentzat ligako informazio guztia pdfn (2019/02/9an eguneratua): hemen

Advertisements

2018ko Ligako seigarren jardunaldian bi parra eta hiru garaipen

(leer en castellano)

Gaur otsailak 17, larunbata, 2018ko Gipuzkoako ligako seigarren jardunaldia jokatu da. Dakizuen bezala gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Maila bakoitzean talde bana ditugu eta hirugarren mailan bi talde. Horietako lehena batez ere beteranoekin osatu duguna eta bestea bereziki federatutako gaztetxoenekin osatua. Bost taldeetako bik etxean jokatu dute eta beste hiruak Andoainen eta Donostian. Gure taldekideek lan txukuna egin dute eta sari polita jaso dugu: hiru garaipen, berdinketa bi eta porrotik ez. Ligaren erdikaldean gaude dagoeneko eta puntuak lortzea garrantzi handia du. Baina garrantzitsuena eta marlaxkako espirituaz xakearekin ondo pasatzea da.

Jarraian bosgarren jardunaldi honetan gertatutakoaren berri ematen dizuegu:

6. JARDUNALDIA (2018/02/17)

Maila Gorena. txanda 6/11.Tokia: Andoain

 

T. Agustin de Leiza 2 Emai. 2 Hondarribia-Marlaxka A
1 Eneko Martiarena 1 – 0 Patxi Moreno
2 Valentín Cueva ½ – ½ F. Javier Torres
3 Agustín Mazkiaran ½ – ½ Ramon Nogues
4 Juan Miguel Imaz 0 – 1 Antonio Cruz-Lopez

Lehengo maila. Txanda 6/11. Tokia:Hondarribia

 

T. Hondarribia-Marlaxka B 2 Emai. 2 Baiona
1 Andoni Orube 1 – 0 Laurent Gattegno
2 Ander Tafall ½ – ½ Jean Paul Tholey
3 Alvaro Minondo ½ – ½ Bernard Daubas
4 Carlos Pascual 0 – 1 Nicolas Duhau-Marmon

 Bigarren maila. Txanda 6/7. Tokia: Donostia

 

T. Gros G 1 Emai. 3 Hondarribia-Marlaxka C
1 Iñaki Aizpurua ½ – ½ Louis del Rio
2 Ruben Sebastiani 0 – 1 Fernando García
3 Xabier Yurramendi ½ – ½ Juan Antonio Pereira
4 Ricardo Lanz 0 – 1 Mikel Tafall

Hirugarren maila. Txanda 6/9. Tokia: Donostia

 

T. Gros L 1 Rtdo. 3
Hondarribia-Marlaxka D
1 Oier Eleta 0 – 1 Jesus Mª Jauregui
2 Markel Aranburu 1 – 0 Fernando Hoyos
3 Ander Eceizabarrena 0 – 1 Javier Larrea
4 Andoni Irastorza 0 – 1 Patxi Lopez

Hirugarren maila. Txanda 6/9. Tokia: Hondarribia

 

T.  Hondarribia-Marlaxka E 3 Emai. 1
Fortuna C
1 Jokin Etxaniz 1 – 0 Igor Navarra
2 Jon Irigaray 1 – 0 Víctor Taira
3 Hodei Guerrero 1 – 0 Asier Echeverria
4 Kerman Iguñiz 0 – 1 Marina Aguado
 Datorren jardunaldia 2018/02/24
Maila Txanda Etxekoa Kanpokoa Hiria
P 07/11 HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” ALFIL “A” Hondarribia
1. 07/11 EIBAR “A” HONDARRIBIA-MARLAXKA “B” Eibar
2. 07/07 HONDARRIBIA-MARLAXKA “C” GROS “F” Hondarribia
3. 07/09 BERAUN BERA “B” HONDARRIBIA-MARLAXKA “E” Errenteria
3. 07/09 HONDARRIBIA-MARLAXKA “D” Descanso Hondarribia
Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

 

2017ko Ligako seigarren txandan emaitza kaxkarrak

(leer en castellano)

Atzo 2017ko Gipuzkoako ligaren seigarren jardunaldia jokatu zen . Arestian esan bezala, gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Bost taldeetako bik etxean jokatu zuten eta beste hirurak Donostian, Hernanin eta Baionan aritu ziren. Denok ondo aritu ziren baina, Preferenteko taldeak bakarrik lortu zuen garaipena, beste taldeek parra eta hiru porrot lortu zituzten.

6. JARDUNALDIA (2017/02/18)

Maila Gorena. txanda 6/11.Tokia: Baiona

T. Baiona 0 Ema. 4 Hondarribia-Marlaxka A
1 Bernard Daubas 0 – 1 Patxi Moreno
2 Jean Paul Tholey 0 – 1 Goio Uriarte
3 Jean P. Galhaud 0 – 1 Ramon Nogues
4 Nicolas Duhau-Marmon 0 – 1 Antonio Cruz-López

Lehengo maila. Txanda 6/11. Tokia: Hernani

T. Hernani A 3 Ema. 1  Hondarribia-Marlaxka B
1 Fernando Esnaola ½ – ½ Andoni Orube
2 Rikardo  Osa ½ – ½ Daniel Garmendia
3 Breogan Estevez 1 – 0 Ander Tafall
4 Jesus Navascues 1 – 0 Asier Cuesta

Bigarren maila. Txanda 6/7. Tokia: Hondarribia

T. Hondarribia-Marlaxka C 1
Ema. 3 Gros F
1 Fernando García 0 – 1 Daniel Garcia
2 Juanan Pereira 1 – 0 Eduardo Estevez
3 Silvestre Moreiro 0 – 1 Javier Burgos
4 Manolo Delgado 0 – 1 Inko Martinez

Hirugarren maila. txanda 6/11. tokia: Donostia

img-20170218-wa0025

T. Gros J 3 Ema. 1 Hondarribia Marlaxka D
1 Iker Iturralde 1 – 0 Pablo Basurko
2 Oier Eleta 0 – 1 Fernando Hoyos
3 Markel Araburu 1 – 0 Patxi Lopez
4 aimar Aguirre 1 – 0 Iñigo Rodriguez

Hirugarren maila. txanda 6/11. tokia: Hondarribia

T. Hondarribia Marlaxka E 2 Res.  2 Fortuna C
1 Jon Irigaray 1 – 0 Asier Arzak
2 Jokin Etxaniz 0 – 1 Patrick Abascal
3 Nicolás Aparicio 0 – 1 Igor Navarro
4 Hodei Guerrero 1 – 0 Victor Taira

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

2016ko Liga: zazpigarren jardunaldian emaitza kaxkarrak

(leer en castellano)

Gaur, 2016ko Gipuzkoako ligako zazpigarren jardunaldia jokatu da. Gorengo mailako taldeak irabazi badu ere, jokoan ditugun beste hiru taldeek, beren lehiak galdu dituzte, horietako bitan 4-0 emaitzarekin. Hortaz gain, 2. mailako taldeak liga amaitu du eta maila mantentze Play Off-a jokatu beharko du, 8 taldeko ligan 6. postua lortu baitu.

7. JARDUNALDIA (2016/02/21)

Maila Gorena. txanda 7/11.Tokia: Baiona

T. Baiona
Ema. Hondarribia-Marlaxka A
1 Benard Daubas Z ½ – ½ B F.J: Torres
2 Jean Paul Tholey B 1 – 0 Z Antonio Cruz-López
3 Max Noel Z 0 – 1 B Ramon Nogues
4 Francis Jarrier B 0 – 1 Z Andoni Orube

Lehengo maila. Txanda 7/11. Tokia: Hondarribia

T. Hondarribia-Marlaxka B Ema. Gros F
1 Patxi Moreno Z 0 – 1 B Jose Manuel Cejudo
2 Ander Tafall B ½ – ½ Z Javier Sarasola
3 Ander Uranga Z ½ – ½ B Jose Antonio Veras
4 Ricardo Campos B ½ – ½ Z Fernando Markina

Bigarren maila. Txanda 3/7. Tokia: Donostia

T. Hondarribia-Marlaxka C 0 Ema. 4 Luzaro-Orereta B
1 Jesus Mari Jauregui Z 0 – 1 B Fernando Puga
2 Manolo Delgado B 0 – 1 Z Luis Aparicio
3 Mikel Tafall Z 0 – 1 B Abel Martin
4 Silvestre Moreiro B 0 – 1 Z Jose María Lizaso

Liga amaituta 2. mailako sailkapena

Pos.    Izena Ptk. Mold.Ptk. Am.Ptk.
1 LUZARO-ORERETA B 22,5 0 22,5
2 FORTUNA A 18,5 0 18,5
3 FOMENTO B 18 0 18
4 GROS G 14 0 14
5 HERNANI B 13 0 13
6 HONDARRIBIA-MARLAXKA C 12 0 12
7 AÑORGA 11,5 0 11,5
8 LUZARO-ORERETA C 2,5 0 2,5

GXFren dokumentua non2016ko ligetako igoerak eta jaitsierak agitzen dituen: hemen

3. mailako Play Offa. txanda 1/3. tokia: Donostia

T. Gros H 4 Ema. 0 Hondarribia-Marlaxka E
1 Ramon Garcia Z 1 – 0 B Juanan Pereira
2 Iñaki Aizpurua B 1 – 0 Z Fernando Hoyos
3 Ruben Sebastiani Z 1 – 0 B Pablo Basurko
4 Xabier Yurramendi B 1 – 0 Z Patxi López

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Hitza-ko webgunean Klubari buruzko erreportaje polita atera dute gaur

(leer en castellano)

Pasa den asteko ostegunean Hitza Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko informazioa euskaraz ematen duen hedabideko kazetaria den Asier Perez-Karkamo gurera bisitan etorri zen.

Asieerek klubean zegoen giroa argazkietan jasotzeaz gain, gure klubaren nondik norakoak ezagutu asmoz eta hasi berri den 2014ko kirol denboraldiko asmoen berri izan nahian, gure taldeko presidentearekin solasalditxo bat izan zuen.

Hitzak gure klubak egiten duen berri ematen du maiz paperezko nahiz edizio digitalean. Horren adibide ditugu ostiralean paperezko edizioan agertutako informazio-oharra eta gaur edizio digitalean atera dute erreportaje zabala.

_____________________________________

2014ko urtarrilaren 10ean paperezko edizioan agertutakoa:

_____________________________________

Marlaxkak Baionan hasiko du 2014ko Gipuzkoako Xake Liga

By on 2014/01/10 in
Marlaxkako jokalariak.
Marlaxkako jokalariak.

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteko lehen taldeak Baionan hasiko du Gipuzkoako Liga, bihar. Aurten bost talderekin ariko da lurraldeko txapelketan Marlaxka —iaz lau izan ziren—, bana Ohorezko, Lehen eta Bigarren mailetan, eta beste bi talde Hirugarren Mailan. Donostiako Gros taldeak ditu talde gehien, zortzi, eta ondoren Marlaxka eta Zarauzko C. Iriondo taldeak daude, bostekin.

Oarsoaldeko taldeei dagokienez, bi izango dira, biak Errenteria-Oreretakoak. Mundarro-Oreretak hiru ordezkari izango ditu herrialdeko ligan, Ohorezko, Lehen eta Bigarren mailetan. Errenteriako beste ordezkaria, Beraun Bera Xake Taldea, Lehen Mailan ariko da 2014ko denboraldian.

[…]

_____________________________________

2014ko urtarrilaren 13an edizio digitalean agertu den erreportajea:

_____________________________________

Hondarribia-Marlaxkak ondo hasi du Lurraldeko Xake Liga

By on 2014/01/13 in Kirola
Kasino Zaharrean elkartzen dira Marlaxka elkarteko jokalariak
Kasino Zaharrean elkartzen dira Marlaxka elkarteko jokalariak

Baionan irabaziz hasi du Gipuzkoako Xake Liga Hondarribia-Marlaxkako lehen taldeak, Ohorezko Mailan lehiatuko denak (1,5-2,5). Bost talderekin lehiatuko da aurten ligan Marlaxka eta estraineko jardunaldian hiru garaipen eta bi porrot izan zituzten. Baionan lortutako garaipenari esker sailkapeneko hirugarren postuan jarri da Marlaxka A taldea. Eibar eta Anaitasuna ditu aurretik, 3 punturekin —biek 3-1 irabazi zuten—. Lehen Mailako taldeak ezin izan zuen emaitza bera lortu eta Elgoibarren galdu zuen, (1,5-2,5). Aldiz, Bigarren Mailan ariko den Marlaxka Ck Añorgari gailendu zitzaion etxean (3-1). Azkenik, Hirugarren Mailan derbia izan zen Hondarribiko bi laukoteen artean. E taldeak irabazi zuen larunbatean Kasino Zaharrean (3-1).

Bost talderekin lehiatuko da aurten Marlaxka Lurraldeko Ligan, bana Ohorezko, Lehen eta Bigarren Mailan eta bi talde Hirugarren Mailan. Garai batean Euskal Ligan aritzen ziren, baina taldeak profesionalizatzen hasi zirenean atzera egin zuen, elkarte txikia delako, aurrekontu txikikoa. Hala ere, iaz bigarren geratu zen Ohorezko Mailako taldea, ozta-ozta ez zen Euskal Ligara igo —bertan dira, esaterako, Irungo Batalla eta Errenteria-Oreretako Sustapen taldeak—.

Aste Santua bitarte lehian izango dira Marlaxkako bost taldeak, bakoitzak bere helburuarekin. Goio Uriarte elkarteko presidentea da eta Ohorezko Mailako taldean lehiatzen da. Azaltzen duenez, Hondarribiko taldearentzat liga aukera ona da jokalariak trebatzeko. “Ohorezko Mailako taldea iaz bigarren geratu zen, eta aurten nahiko genuke errepikatzea baina zaila ikusten dugu. Lanpetuta gabiltza eta xakean oso garrantzitsua da asko entrenatzea. Lehen eta Bigarren Mailan helburua da mailari eustea. Lehen Mailan gaztetxo bat sartu dugu bera baino eskarmentu handiagoa duen taldekideekin trebatzeko aukera izan dezan”.

Taldeko kide gazte bat
Taldeko kide gazte bat

Eta Lurraldeko Hirugarren Mailan bi talde ditu Hondarribia-Marlaxkak. “Maila horretan ahalik eta jokalari gehien jokatzea nahi dugu, aukera eman denei”, azaldu du Uriartek: “Bi talde horietako batean Kasino Zaharreko adinduak eta gaztetxo batzuk aritzen dira, eta bestean gogoarekin datozen batzuk daude. Finean helburua da lehiatzea eta talderen batek maila galtzen badu ez da ezer gertatzen, igoko da beste urte batean”, gehitu du presidenteak.

Guztira 41 jokalari ditu taldeak eta horiekin jokatuko du ligan, tartean kadete mailako bi jokalari, adinagatik baimen berezia behar dutenak Hirugarren Mailan jokatu ahal izateko. Partida bakoitzean lau tablero daude eta, hortaz, lau jokalari joan behar dira talde bakoitzarekin. Hortaz, 20 jokalari lehiatzen dira astebururo Marlaxkarekin baina, 41 direnez, ez dute arazorik izaten kopuru horretara iristeko. Halaber, talde gehien dituen Gipuzkoako xake taldea da Hondarribikoa, Donostiako Gros handiaren atzetik —talde profesionala da, Lurraldeko Ligaz gain, Euskal Ligan, Espainiakoan aritzen da Gros eta Europako Txapelketa irabazi izan du munduko txapeldun ohiak fitxatuta—.

Haurretatik hasita
Hondarribia-Marlaxkarekin xakean ikas eta aritu nahi duena Kasino Zaharreko ganbaratik pasa daiteke astelehen eta ostegun arratsaldetan, bertan elkartzen baitira elkarteko kideak. Teknifikaziorako elkartzen dira, baina hasi nahi duenari zer egin behar duen esango diote bertan. Hastapenak Irungo Kateako (Landetxa) auzo elkartean egiten dituzte, bertan baitu Marlaxkak Xake Eskola. Hogeita hamar haur baino gehiago daude izena emanda eskolan aurten, gehienak irundarrak.

Kasino Zaharrean, esan bezala, teknifikazioa lantzen dute eta ligan aritzen diren jokalariak izaten dira bertan. Elkarteko ordenagailuan bost milioi partidako datu-basea dute eta, nahi duenak, jokalari zehatz baten kontrako partida prestatu dezake. “Baina elkartearen asmoa ez da hori” —dio Uriartek—, “jokalari bakoitzaren maila hobetzea baizik. Horregatik hasberriei teoria irakasten diegu, liburu batzuk ditugu ikasteko eta gure artean jokatzen dugu, maila hobetzeko. Elkarrekin entrenatzen gara eta, horrela, partidak denen artean komentatzen ditugu. Hori da helburua. Agian ez gara hain lehiakorrak, baina haurrak asko janzten ditugu, haurrak, gazteak eta gu”. Gainera, adin desberdinetako jokalariak elkarrekin aritzen dira “eta hori inportantea da xake jokalari bezala, baina baita pertsona bezala”.

© Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.Santa klara 22, 20100 – Errenteria-Orereta – Tel.: 943 34 03 30 – Faxa 943 34 11 02 – E-posta: oarsobidasoa@hitza.info
_____________________________________
Gure lanaren berri ematen duzuen guztioi mila esker!

2014ko ligako lehen jardunaldiko emaitzak

(leer en castellano)

2014ko denboraldia sentzaio onekin hasi dugu. baionan gorengoen mailako taldeak, sorte pittin batekin, garaipena lortu du; Elgoibarren aldiz, lehen mailakoek gutxitik galdu egin dute. Bigarren mailako taldeak Añorgari 3-1 irabazi dio etxean, eta Hondarribian jokatutako hirugarren mailako derbyan ‘E’ taldeak, etxeko talde moduan, ‘D’ taldea garaitu du.

1. JARDUNALDIA (2014/01/11)

Maila: Gorengoena. 1/11 Txanda. Tokia: Baiona

Taula Baiona  ‘A’ Emai. Hondarribia-Marlaxka ‘A’
1 C. Gacogne Z ½ – ½ B Fco. Javier Torres
2 J.P.  Tholey B 0 – 1 Z Nabar Tejedor
3 B. Daubas Z 0 – 1 B Antonio Cruz-López
4 A. Darrigues B 1 – 0 Z Ramon Nogues

Maila: Lehenengoa. 1/11 Txanda. Tokia: Elgoibar

Taula Elgoibar  ‘A’ Emai. Hondarribia-Marlaxka ‘B’
1 J.M. Navarro Z 1 – 0 B Andoni Orube
2 Tomas Conde B 0 – 1 Z Iker Arri
3 David García Z ½ – ½ B Ibai Dorronsoro
4 Mikel León B 1 – 0 Z Jesus Mari Jauregui

Maila: Bigarrena. 1/7 Txanda. Tokia: Hondarribia

Taula Hondarribia-Marlaxka ‘C’ 3 Emai. 1 Añorga  ‘A’
1 Manolo Delgado Z ½ – ½ B Mikel Zubia
2 Fernando García B 1 – 0 Z Jokin Manrique
3 Mariano Muriel Z 1 – 0 B  Iñaki Jauregi
4 Carlos Pascual B ½ – ½ Z  Iñaki Arceluz

Maila: Hirugarrena. Ronda 1/7. Tokia: Hondarribia

Taula Hond. Marlaxka ‘E’ 3 emai. 1 Hond. Marlaxka ‘D’
1 Ander Uranga Z 1 – 0 B Julio García
2 Mikel Tafall B 1 – 0 Z Javi Azcue
3  Ander Tafall Z 0 – 1 B Ander Palavecino
4  Patxi Moreno B 1 – 0 Z Pablo Basurko

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako eta bestelako emaitzak: Chess-Results