1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Zorionak gure neska nagusiei, beste behin ere erakutsi digute zein bikainak diren, xakearekin Bidasoaldeko emakumeekin eta adinekoekin zein inplikatuta dauden, zoragarriak zarete!
Udako oporretan egon arren, astelehenetako klaseetako neska “nagusi” batzuk uztailean eta abuztuan, ikasturtean ikasitako xakea ez ahazteko Emekin Elkartean astelehenetan geratzen ari dira.
Bikainak zarete!!! 💪💜👍
Gogoratu, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak, Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak eta Emeki Emakume Ekarteak elkarrekin heldu eta adinekoentzat xakearen hastapen ikastaroa antolatu dugula azkeneko urteetan. Eta urrian berriro abian jarriko dugula.
Klubaren helburuetako bat xakearen zabaltzea da eta ikasturtean zehar astelehenero burututako ikastaroarekin heldu eta adinekoei gure kirola ezagutzeko aukera eman diegu, dibertigarria ez ezik, adin guztietan bestelako onurak dituelako:
- hobetze espiritu osasuntsua lantzen du.
- buru-argitasuna eta memoria mantentzen laguntzen du.
- Ikasteko gaitasuna lantzen du.
- nagikeria mentala saihesten du.
- ideia sortzaileak sustatzen ditu.