Artxiboa laburpen hitzeka: Batalla

XV. Gerardo Elcanoren omenezko XXVIII. “Errenteriako Hiria” partida azkarren txapelketa burutu da gaur etxeko FOMENTO A taldeko garaipenarekin. Gure taldeak 7. postua lortu du eta Patxi Morenok txapelketako jokalari onanaren saria

(leer en castellano)

Etxeko bi taldeak Fomento A eta Fomento B

Gaur goizean Errenteriako Madalenak jaietako usadiozko xake txapelketa burutu da. XV. Gerardo Elcanoren omenezko XXVIII. “Errenteriako Hiria” partida azkarren txapelketa gonbidatuta egon diren taldeak ondorengoak izan dira:

  1. Fomento A
  2. Luzaro
  3. Eguzki
  4. Gros
  5. Villabona
  6. Alfil
  7. Emakume Xakelariak
  8. Batalla
  9. Beraun Bera
  10. Marlaxka
  11. Zarautz
  12. Fomento B

Klubetik Patxi Moreno, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Asier Cuesta hurbildu dira. Gure taldeak lehen fasea 6. postuan amaitu du eta azken fasea jokatu ondoren, postu bat galdu du eta azkenean txapelketako 7. postua lortu du. Gure taldekideen artean Patxi Morenok egindako lan txukunak saria izan du eta txapelketako jokalari onanaren saria etxera ekarri du. Zorionak!

Goio, Patxi, Asier eta Ander

Errenteriako Kultur Sustapen Elkarteak (Fomento Cultural) antolatuta eta Iñigo Galarzak zuzenduta, goizeko 10:00etatik abiatuta, Koldo Mitxelena plazan  jokatu da txapelketa, bertan lahian 4 jokalariz osatutako taldeetako kide bakoitzak partidako 5 minutu izan dituela. Lehen fasean liga sisteman jokatu da eta taldeen emitza gurutzatuak ondorengoak izan dira:

Honek ondorengo puntuenbatiako sailkapena eman du:

Ondoren, Azken Fasea jokatu da, lau taldeez osatutako hiru taldetan banatuta beste ligazka bat jokatu da, eta bertatik azken sailkapena atera da:


Txapelketa amaitu eta gero sar banaketa egon da bertan Fomentokoekin batera Gerardo Elkanoren alaba izan dela. Jarraian gaurkoan saritutakoak:

Jokalari onenari saria: Patxi Moreno
5. postuan: Eguzki
4. postuan: Gros
3. postuan: Fomento B
2. postuan: Batalla
Txapelduna: Fomento A

Sari banaketa ondoren Reina Aretoan xake goiz ederrari amaiera ezin hobea eman diote lunch ederrarekin. Antolatzaileei zorionak!

Gaurko argazkiak:

Gutun honen bidez, , datorren uztailaren 15an, igandea, antolatuko duela jakinarazten da, eta bertara etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Lehiaketa Reina Aretoan (Xenpelar Kalea, 3) izango da eta goizeko 10:00etan
hasiera emango zaio.

Lehiaketa sistema, liga izango da. Amaieran, eta sari banaketaren ondoren,
partaide guztiei luntxa eskainiko zaie.

Advertisements

Eibarko Hiria 31. Xake Txapelketa: Abadiño Txapeldun

(leer en castellano)

Atzo Larunbatean arratsaldeko 16:00tatik aurrera jokatu zen, Mikel Larreategi arbitro internazionalaren zuzendaritzapean,  Eibarko Untzaga plazan Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 31. Xake Txapelketa Eibarko Klub Deportiboak antolatuta. Euskal Herri guztiko 22 talde ezberdinen parte hartzearekin, elkartetik 6 jokalari joan ziren eta azkenean gaztetxoek horrela erabakita, Ibai Dorronsoro, Asier Cuesta; Ander Tafall eta Ander Uranga,  Hondarribia-Marlaxka ordezkatu zuten eta Ramon Nogues eta Goio Uriarte Ermuko taldearekin aritu ziren, hauei bi jokalari falta baitzitzaien.

IMG-20150621-WA0015

Gaueko 21:30 arte, arratsalde osoan zehar, 5 minutuko partidak jokatu zituzten bertaratutako jokalariek lau jokalariez osatutako taldekako partidatan eta Untzaga plazan lehia estuan aritu ziren azken edizioetako txapeldunak, Leioako Altzaga, Donostiako Gros Xake Taldea eta Errenteriako Fomento Cultural, bertaratutako beste taldeekin txapelketa irabazi nahian. Hala ere, azkenean txapela Abadiñok etxera eraman zuen, Irungo Batallak bigarren postua lortu zuen eta hirugarren postua, Leioako Altzaga taldearentzat izan zen. Gure taldeak, arestian esan bezala gazteez osatuta zegoena, merituzko 18. postua lortu zuen eta Ermuak 7. postua lortu zuen, David Pérez, Asier Ibaibarriaga eta gure taldekidek osatuta.

DSCN0199 (420x281)
Abadiñoko jokalariak saria jasotzen

Mahai bakoitzeko jokalari onenen zerrenda hauxe izan zen:

  • 1. mahaia: Rodrigo Sarralde FIDE Maisua (Abadiño)
  • 2. mahaia: Ricardo Bastida (C.D. Eibar)
  • 3. mahaia: Diego Sarralde (Abadiño)
  • 4. mahaia: Erlantz Miguelez (Altzaga)

Arratsalde eder baten ondoren, xake egun zoragarriari amaiera emateko, sari banaketa eta ger,o talde antolatzailearen egoitzan anaitasun afari animatua izan genuen.

Eibarko Klub Deportiboko xakeko gure lagunei antolaketagatik Zorionak!

(Argazkiak: Goio Uriarte; Ramon Nogues, Asier Cuesta eta Ander Uranga)

Txapelketaren informazioa antolatzailearen webgunean: hemen

Txapelketaren emaitza guztiak info64.org webgunean ikusi ditzakezue: hemen

Hondarribia-Marlaxkak 2012ko Gipuzkoako Taldekako Partida Azkarren Txapelketan 3. postua lortu du

(leer en castellano)

Gaur Ibarran jokatu den Gipuzkoako Taldekako Partida Azkarren Txapelketan gure taldeak merituzko 3. tokia lortu du.  Taldea Goio Uriarte, F.J. Tores, Daniel Garmendia, Iker Arri eta Ricardo Campos osatu dute.

Beste urte batez Ibarrako Xake Elkarteak Gipuzkoako Partida Azkarretakotxapelketak antolatu ditu eta burutu duten lana bikaina izan da. Guztiak zoriontzen ditugu eta eskerrak ematen diogu, bereziki, Iñigo Muxikarei (taldeko presidente, txapelketako zuzendari eta epaile) burutu duen lan txukunagatik eta eman digun tratu beroarengatik, berriro ere, Mila esker!

DSCN0023
Lortutako garaikurraren testua

Errenteriako Fomento Cultural talde sendoak (Juan Benito, Daniel Dominguez, Ramon Ros eta Mikel Alvarado osatu dutena) ederki irabazi du txapelketa, Irungo Batalla (Carlos Cruz-Lopez, Juan Igancio Alonso, Luis Olaizona eta Antxon Serras osatu dute) faboritoa zen taldearen aurretik.

This slideshow requires JavaScript.

Taldekako txapelketaren PDF txostena argazkiekin: Txostena (taldeka)

Banakako txapelketaren datu guztiak: Chessresults

Bestalde, atzo banakako txapelketa burutu zen eta bertan gure taldeak ez zuen ordezkaritzarik izan. Gipuzkoako partida azkarren banakako txapelketako podiumean Mikel Alvarado (Txapelduna), Josu Agirre (2. sailkatua) eta Ramon Ros (3. sailkatua) izan ditugu.

Bnakako podiuma: Ramon (3), Mikel (1) eta Josu(2)
Banakako txapelketako podiuma: Ramon (3), Mikel (1) eta Josu(2)

Banakako txapelketaren datu guztiak: Chessresults

Zorionak txapeldunei, sarituei eta partehartzaile guztiei!