Artxiboa laburpen hitzeka: BATZAR NAGUSIA

2020ko martxoaren 16an burutuko den OHIKO BATZAR NAGUSIARAKO DEIALDIA

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

Batzarkide hori:

Idatzi honen bidez Hondarribia-Marlaxkako Xake Klubeko bazkideei Kasino Zaharrean (Damarri, 1 – Hondarribia) burutuko den Ohiko Batzar Nagusira dei egiten zaizu. Batzarra 2020ko martxoaren 16an, astelehena, egingo da. Lehen Deialdia 18:30ean izango da eta Bigarren Deialdia19:00etan. Hona hemen jorratuko diren gaien zerrenda:

GAI  ZERRENDA:
  1. Aurreko batzarreko akta irakurri eta onartu, hala badagokio.
  2. 2019ko kontuak eta Kirol Memoria onartzea.
  3. Urterako jarduketa plana. Egungo kirol egoera eta 2020 programa.
  4. 2020an klubaren 40 urtemuga ospatzeko ekintzen aurkezpena.
  5. Galderak eta eskakizunak.

Hondarribia Marlaxaka Xake Kluba
Idazkaria: Daniel Garmendia Zubeldia
Presidentea: Alvaro Minondo Torres

EZ OHIKO BATZAR NAGUSIARAKO DEIALDIA

(leer en castellano)

Idatzi honen bidez Hondarribia-Marlaxkako xake elkartearen bazkideei Kasino Zaharrean (Damarri, 1 – Hondarribia) burutuko den ez ohiko Batzar Nagusira dei egiten zaie. Batzarra 2019ko martxoaren 21ean egingo da, 18:30 lehen deialdian, 19:00ean bigarren deialdian. Hona hemen jorratuko diren gaien zerrenda:

GAI ZERRENDA

LEHENGOA: Klubaren egoera.

BIGARRENA: Egungo Zuzendaritza-Batzordearen dimisioa.

HIRUGARRENA: Zuzendaritza-Batzorde berriaren aurkezpena eta hautaketa.

LAUGARRENA: Galderak eta eskaerak.

Batzarraren garrantzia dela eta, bazkide guztiei akreditatuak joatea (NANa) eskatzen zaie .

Hondarribian, 2019ko martxoaren 6an

 

Hondarribia Marlaxaka Xake Kluba   

  • Idazkaria: Ramon Nogues Fernandez 
  • Presidentea: Gregorio Uriarte Prieto