Artxiboa laburpen hitzeka: benjamin

Bidasoaldeko IV. Xake Errepublikazale Txapelketaren izen emate epea iriki da

(leer en castellano)

1.931. urteko apirilaren 14ean II. Errepublikaren aldarrikapena egin zeneko 83. urtemuga dela eta Nicolas Guerendiain irungo errepublikar elkarteak maiatzaren 17an  antolatzen duen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean “Ricardo Sánchez Urolategui oroigarria” haur eta gazteentzako xake txapelketa antolatzen laguntzen du gure klubak.

Cartel

Txapelketan izen emateko ondoren ematen dizuegun loturako formularioa bete: hemen.

Izen emateko azken eguna: maiatzaren 4an.

Egitaraua

Lekua: Erromes Plaza (Irun).

Eguna: Maiatzak 17.

Partaideak: Benjaminak, Alebinak eta Infantilak

Joku erritmoa: Denborarik gabe.

Sistema: Suitzarra.

ORDUTEGIA:

16:00 Hasiera.

20:00 Sari Banaketa.

________________________________

Elitxu auzoko gaztetxoen xake txapelketako emaitzak

(leer en castellano)

Elitxuko Auzolagun elkarteak (Irun) bere egoitzan gaztetxoei zuzendutako xake txapelketa bat antolatu du gure klubaren laguntzaz. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:30era bitartean bertaratutako 20 “promesak” beren mailetako txapela lortzen saiatu dira.

 

Mikel Tafall txapelketako zuzendaria izan da eta arbitro taldea Iker Arrik eta Oscar Holgadok osatu dute. Maila ezberdinetako sailkapena ondorengoa izan da:

BENJAMINAK:
1-IÑAKI MORENO
2-PABLO ZAPORTA
3-ANAIS MATE
4-HARITZ SEIN
5-JAVIER SUSPERREGI
6-OIER ARRIBAS
7-OIER RODRIGO
8-TELMO ARAKAMA
9-ENEKO BORDA
10-HODEI HERRERA
11-LORENA ALDAKO
12-IRAIA RODRIGO
13-GARAI ETXEBERRIA
14-ENEKO LEDESMA

ALEBINAK:
1-PATXI MORENO 4,5 PUNTU.
2-ANDER TAFALL 4,5 PUNTU.
3-MIKEL HERRERO
4-ODEI LETE
5-XABAT KARRERA

Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin mailako eta Landetxa Auzo Jaietako txapeldunak baditugu

(leer en castellano)

Igande honetan Landetxako auzo-lagunen elkartean elkarrekin bi xake txapelketa burutu dira, alde batetik Benjamin Mailako Bidasoaldeko zonaldeko Gipuzkoako Txapelketa eta bestetik Landetx Auzoko Jaietako haur txapelketa. Biak Landetxako Xake eskolak antolatu ditu, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren eta Landetxako Auzo-elkartearen laguntzaz. Lehenean eskola kirolan izena eman duten xakelariek parte hartu dute eta bestean bertaratu diren beste hamaika jokalariak

Gipuzkoako Benjamin mailako Bidasoaldeko txapelketan 12 gaztetxo lehian aritu dira, hauetako lau neskatoak izan direla. Suitzar sisteman, bosna partida jokatu eta gero, podiuma ondorengoa izan da: Pablo Zaporta (1), Haritz Sein (2) eta Martin Etxepare (3).

Bertaratutako beste jokalariek (11 jokalari, horietatik 3 neskatila) suitzar sisteman aritu dira ere eta bosna partida jokatu eta Landetxa Auzoko jaietako txapelketako podiuma ondorengoa izan da: Ander Uranga (1),  Patxi Moreno (2) eta Jon Irigaray (3).

Bi txapelketako zuzendari lanak Julio G. Caberok bete ditu, eta arbitro lanetan Oscar Holgado eta Iker Arri aritu dira, azken hau informatika lanetan jardun delarik. Intendentziaren eta askariaren ardura Landetxa elkartekoek eta bertaratutako jokalarien gurasoek izan dute eta bai ondo egin ere.

Hemendik gutxira argazki gehiago eta bi txapelketako emaitzak jarriko ditugu.

Xakea non-nahi asteburu honetan

(leer en castellano)

Xake zaleak zorionekoak gara, asteburu honetan guztientzako ekintzak baititugu.

Larunbatean 17:00etatik aurrera Donostiara hurbiltzen denak gure taldekoak (Daniel Garmendia, Oscar Holgado eta Mariano Muriel) lehian ikusteko para izango du IX Udaberriko Groseko Openeko laugarren jardunaldian.

Igandean, 12:00etatik aurrera, Hondarribiko Mendelu auzoko Jaietan Iker Arri gure taldekideak aldibereko partida saioa eskainiko du bertaratzen den guztien aurka.

Bestalde, gaur amaitu da I. 14-AZP Udaberriko Txapelketan (Federakuntzak desagertutako KUTXA txapelketaren ordezko sortu duena) izena emateko epea eta gure klubak bi talde inskribatu ditu, Infantil mailan bata eta Alebinetan bestea. Txapelketa ondorengo igandeetan jokatuko da: maiatzaren 12an, 19an eta 26an, eta ekaineko 2an. Federakuntzaren baieztapenaren zain, dirudienez, errenterian jokatuko dute igande honetan 10:00etatik aurrera. Kutxako azken edizioetan sari mordoa lortu zutela gogoratzen dizuegu. Zorte hona opa diegu.

Azkenik, igandean, maiatzaren 12an, arratsaldeko 16:00etan, Landetxa Auzo-lagunen elkartearen egoitzan, Irungo Bentak auzoan,

Gipuzkoako Eskolarteko Bidasoaldeko Benjamin mailako Xake Txapelketa burutuko da.

Bide batez, izen emate epea, larunbata arte, maiatzaren 11 arte, luzatu egiten da ondorengo posta elektronikora idatziz: kabero53@hotmail.com

2003an eta 2004an jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketa absolutuan lehen gelditzen denak garaikurra izango du, 2.k eta 3.k domina jasoko dute. Bidasoaldeko lehenak garaikurra lortuko du eta ondorengo bostak domina bana.

Aldaketak egon badaitezke ere, txapelketa horrela antolatu dugu:

16:00etatik 16:15era bitarte izen emateen berrespena eta behin betiko parte hartzaile zerrendaren eraketa.

16:30ean lehenengo txanda

Ondorengo txandak (5 arte): 17:00etan, 17:30ean,<atsedena>, 18:30ean , 19:00etan

Zuen zain gaude!

Xake egun errepublikano polita ospatu dugu, parte hartze handi eta eguraldi aproposarekin

(leer en castellano)

Erreportaje azkarra: gaur burutu den txapelketaren berri ematen dizuegu, ondorengo egunetan gertatutakoaren informazio zabala eta argazkiak jarriko dizuegu.

Gaur, maiatzaren 4a, Bidasoaldeko Errepublikazaleen III. Xake Txapelketa burutu da 56 xakelari gaztetxoen parte hartzearekin. Gure elkarteak gogotsu darrai xakearen sustapenean eta Guerendiain irungo errepublikar elkarteak maiatzaren 4an  antolatu duen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean, gazteentzako xake txapelketa antolatu du. eta bide batez, pasa den urtean zendutako Ricardo Sánchez Urolategui xakezale porrokatuaren omenezko ekitaldia bilakatu da. Parte hartzea ugaria izan da eta eguraldiak lagundu duela ezin uka.

Txapelketaren antolatzaile nagusia Julio García Cabero izan da, epaile lanetan Oscar Holgado, Iker Arri eta Mikel Tafall aritu direlarik. Sari banaketan elkarteko presidentea izan dugu, Irungo Errepublikar Elkarteko ordezkariekin batera eta partaide guztiek etxera sari polita eman dute. Benjamin Txikietan Aitor Gallego izan dugu txapeldun, Benjaminetan  Josu Manterola, Alebinetan Patxi Moreno eta Infantiletan Ibai Dorronsoro.

Txapelketa burutzen lagundu duten guztiei eskerrak ematen dizkiegu eta parte hartu duten guztiei zorionak!

Jarraian hiru mailetan izan ditugun podiumak ematen dizkizuegu.

BENJAMIN TXIKIAK
Izena T-1 T-2 T-3 T-4 T-5 Guztira
1. Gallego Aitor 1 0 1 1 1 4
2. Gallego Xabier 0 0 1 1 1 3
3. Rodrigo Oier 1 1 0 0 1 3
 BENJAMINAK
Izena T-1 T-2 T-3 T-4 T-5 Guztira
 1. Manterola Josu 1 1 1 1 0,5 4,5
 2. Etxepare Martin 1 1 1 1 0,5 4,5
 3. Sein Aritz 1 1 1 0 1 4
 ALEBINAK
Izena T-1 T-2 T-3 T-4 T-5 Guztira
 1. Moreno Patxi 1 1 1 1 1 5
 2. Tafall Ander 1 1 1 0 1 4
 3. Catalan Ander
1 0 1 1 0 3

Maila hauetako parte hartzaile eta emaitzak ikusteko sakatu hemen:  2013_III. Txap._Errepublikarra

Ondoren infantiletan gertatutakoaren berri ematen dizuegu:

INFANTILAK

Postua Izena                         Puntuak     Buch.-M Buch. Progr.

  1    Dorronsoro, Ibai                5          7.5  13.5   15.0
  2    Uranga, Ander                   4          9.0  14.5   12.0
  3    Basurko, Pablo                  3.5        8.0  14.5   10.0
  4    Kerexeta, Markel                3          7.5  12.0    8.0
 5-7   Lizarralde, Jon                 2.5        9.5  15.0    8.0
       Azurmedi, Aitor                 2.5        8.0  15.0    9.5
       Irigaray, Jon                   2.5        8.0  13.5    8.5
 8-10  Arias, Gabriel                  2          7.5  14.5    7.0
       Estomba, Paul                   2          5.0   8.5    6.0
       Indo, Aitor                     2          5.0   8.0    4.0
11-12  Elgorriaga, Aimar               0.5        7.0  11.5    1.0
       Arias, Nikolas                  0.5        6.5   9.5    1.0



Bidasoaldeko III. Xake Errepublikazale Txapelketa

(leer en castellano)

1.931. urteko apirilaren 14ean II. Errepublikaren aldarrikapena egin zeneko 82. urtemuga dela eta Nicolas Guerendiain irungo errepublikar elkarteak maiatzaren 4an  antolatzen duen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean “Ricardo Sánchez Urolategui oroigarria” haur eta gazteentzako xake txapelketa antolatzen laguntzen du gure klubak.

cartel

EGUNA: Maiatzak 4.

IZEN EMATEKO EPEA:Apirilak 26

LEKUA:Frontoi Txikia eta Urdanibia Plaza (Mosku). IRUN.

PARTADIEAK: Benjaminak, Alebinak eta Infantilak

JOKU ARAUAK: Denborarik gabe. Suitzar SISTEMA.

Izen ematea: kabero53@hotmail.com helbidera mezua bidaliz.

ORDUTEGIA:

16:00 Hasiera.

20:00 Sari Banaketa.

2012ko edizioko informazioa gure webgunean

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako Bidasoaldea Zonaldekoa abian da

Gure klubak Gipuzkoako Xake Federakuntzaren laguntzarekin Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketara joateko sailkapen zonala abian jarri du.

(leer en castellano)

Adinak/Mailak: 

Alebin eta Infantil mailak.

Alebinak: 2001ean eta 2002an jaiotakoak

Infantilak: 1999 eta 2000an jaiotakoak

Jokalekua: Hondarribia-Marlaxka Xake Kluba,

Kasino Zaharra – Hondarribia

___________

Bi txapelketa: Banakakoa eta taldeka.

Banakako Txapelketa:

(*) Martxoaren 1ean, Ostirala, arratsaldeko 18:00etan.

(*) Sailkatze fasea, maila ezberdinetako parte hartzaileen kopuruaren baitan

Martxoaren 3an, Igandea, arratsaldeko 16:00etan.

___________

Taldekako Txapelketa:

Martxoaren 10ean, Igandea, arratsaldeko 16:00etan.

Taldeak mistoak izan daitezke, 4 jokalariz osatuak izango dira gehi ordezkoak.

___________

Txapelketa hauetaz gain, Klubak  Benjamin Mailako Banakako Txapalekta antolatuko du ere.

Benjaminak: 2003an eta 2004an jaiotakoak

Jokalekua: Landetxako Auzo Lagunen egoitza – Irun

Eguna: maiatzaren 12an, Igandea, arratsaldeko 16:00etan.

___________

txapelketetan parte hartu nahi duenak parte hartzea baieztatu, 2013ko otsailaren 28a baino lehen, 689 160 108 telefonoan edota kabero53@hotmail.com  posta elektronikoan.