2016ko urriaren 15etik azaroaren 26a arte Gipuzkoako banakako txapelketak burutuko dira: Absolutoa (Preferente eta 1. maila), 2. maila eta 3. maila, Gipuzkoako leku ezberdinetan.
* ABSOLUTOA
Absolutoa, Preferente (gorengo) eta lehenego mailako txapelketa biltzen dituena, Bergarako Xake Taldearen egoitzan jokatzen ari da. Lukas Iruretagoiena arbitro lanak egiten ari da bertan eta 15 jokalari parte hartzen ari dira. Klubak lau ordezkari ditu Bergaran: Patxi Moreno, Andoni Orube, Ramon Nogues eta Goio Uriarte. Atzo jokatutako lehenengo txandan gure ordezkari guztiek garaipena lortu zuten.




Absolutoaren informazio guztia: partidak, parekatzeak, txandak, sailkapena (Info64.org): Hemen
* 2. MAILA
Bigarren mailako zonal bakarra dago aurten Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan. 18 jokalariekin jokoan dagoen Bigarren Mailako txapelketan klubak bi ordezkari ditu: Ander Tafall eta Ricardo Campos. Atzo jokatutako txapelketan Anderrek garaipena lortu zuen eta RIcardo bere partida galdu zuen.


2. mailako txapelketaren informazio guztia: parekatzeak, txandak, sailkapena (ChessResult): Hemen
* 3. MAILA
Hirugarren mailako bi zonal jokatzen ari dira: Azpeitiko Xaputarrak Kirol Klubaren eta Gros Xake Taldearen egoitzetan. 47 jokalari dituen Donostiako txapelketan klubak lau ordezkari ditu: Mikel Tafall, Carlos Pascual, Asier Cuesta eta Ander Uranga. Lehen jardunaldian, guztiek garaipena lortu zuten.




Donostian jokatzen ari den 3. mailako txapelketa zonalaren informazio guztia: parekatzeak, txandak, sailkapena (ChessResult): Hemen
Azpeitian burutzen ari den 3. mailako txapelketa zonalaren informazio guztia: parekatzeak, txandak, sailkapena (ChessResult): Hemen
Jarraian atzoko jardunaldietako argazki batzuk:
Informazioa gehiago Gipuzkoako Xake Federazioaren webgunean: hemen