1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Euskaraldia 2022an ARIGUNEA izan gara!
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Gaur martxoaren 6a, 18:00etatik aurrera, Kasino Zaharrean, Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Egunaren astean, berdintasunaren eta Emakumeen talentuaren aldeko apustuarekin jarraituz, Hondarribia Marlaxka xake klubak, Kasino Zaharrean, emakumearen astearengatik eta Emekirekin lankidetzan, Hondarribiko Udalaren laguntzaz, adin eta maila guztietako emakumeentzako ekimen irekia antolatu dugu. Emekiko presidentea den Tamara Sastrek zuzenduta eta gure xake eskolako zuzendaria den Goio Uriarte arbitro nagusi izan dela. Bertan 6 eta 78 urte bitarteko 14 neska parte hartu dute eta guztiek oso ondo pasa dute arratsaldea.
Txapeketan partidako jokalari bakoitzak 10 minutuko denbora izan du eta 3 txandetako suitzar sisteman burutu da txapelketa. Ekitaldiaren antzera txapelketako puntuazioa ere berezia izan da, bertan parte-hartzea saritua izan dela. Puntuazio ondorengo izan da, garaipena 3 puntu, parra 2 puntu eta porrota 1 puntu. Hiru txanden ondoren sailkapena ondorengo izan da:
Rk. | IZENA | Pts | D1 |
1 | NORA LERA | 9 | 5 |
2 | NEREA URANGA | 8 | 5½ |
3 | ANA MARI BLANCO | 8 | 4 |
4 | MIREN OLAIZOLA | 6 | 5½ |
5 | JOSETTE FONTAINE | 6 | 4½ |
6 | TZANE CARRILLO | 6 | 4 |
7 | MARIBEL BLANCO | 6 | 3½ |
8 | IRATI URANGA | 3 | 5 |
9 | MARIAJE BERROTARAN | 3 | 5 |
10 | ILSE GALLO | 3 | 4½ |
11 | ANADELA LANDA | 3 | 4 |
12 | ASCEN OSCOZ | 2 | 4½ |
13 | MARI CRUZ IMAZ | 2 | 4 |
14 | MARI CARMEN ELIZAZU | 1 | 4 |
Helburua xakeaz elkarrekin disfrutatzea izan da eta astean zehar klase talde ezberdinetan dauden neskek elkar ezagutzea eta bide batez, elkarrekin, martxoaren 8aren aldeko aldarria egitea eta egun berezia ospatzea. Txapelketaren ondoren sari banaketa izan da, bertan Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako (Gotzone Larrarte) eta Kirol Zinegotzien (Kalixa Silanes), Emekiko presidentearen (Tamara Sastre) eta Goio Uriarte klubeko ordezkariaren parte hartzea izan dugularik. Zorionak parte hartu duzen eta ekimena aurrera eramaten lagundu duzuen guztioi!