Artxiboa laburpen hitzeka: beterano

Gipuzkoako banakako Beteranoen eta Jubenilen Txapelketetan 2 brontze lortu ditugu

Gaur, abenduaren 30, jokoan zeuden azken bi txapelketa ofizialekin, Gipuzkoako banakako Juenil eta beteranoen txapelketekin,  2013ko denboraldiari bukaera eman zaio. Abenduaren 23tik aurrera, Gros Xake Talde Donostiarraren egoitzan, bost egunetan zehar, Andoni Orube , duela bi urteko txapelduna eta aurtengo 6. zerrenda-buru zela,  beteranoen txapelketan lehian izan dugu eta Jubeniletan bi ordezkari izan ditugu:  txapeketako 13. zerrendaburu zen Ibai Dorronsoro, eta rankingeko lehena eta txapela defendatzen zuen Daniel Garmendia.

Txapelketako bost jardunaldien ondoren lan txukuna egin arren, Andoni eta Danielek beren txapelketetako podiumeko hirugarren postua lortu dute. Ibaik aldiz, jubenileko 10.postuan amaitu du eta hobeagoa dena, 31,2 ELO puntu irabaztea lortu du. Juveniletan laugarren zerrenda-buru zen Carlos Sánchez Ruesgak txapela lortu du eta beteranoetan faboritoa zen rankingeko lehenak irabazi du txapelketa: Juan José Saenz Martínez. (leer en castellano)

Jubenileko Sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 4 Sanchez Ruesga Carlos ESP 1661 4.5 13.0 8.0 11.25
2 6 Sanchez Merino Christian ESP 1656 3.5 15.5 9.0 9.75
3 1 Garmendia Zubeldia Daniel ESP 1795 3.5 15.0 8.5 9.25

Beteranoen Sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 FM Saenz Martinez Juan Jose ESP 2271 4.0 12.5 7.5 9.00
2 2 Cejudo Urdampilleta Jose Manu ESP 1922 4.0 11.5 7.0 8.50
3 6 Orube Bona Andoni ESP 1743 3.5 15.0 9.0 10.00

Txapeldunei, antolatzaileei eta bertaratutako jokalari guziei Zorionak!

Bide batez Xakezaleen familia osatzen duzen guztioi opa dizuegu:

URTEBERRI ON!

Bi txapelketetako emaitza eta sailkapen guztiak Chess-Resultseko ondorengo  loturetan dituzue:

Advertisements