Artxiboa laburpen hitzeka: bidasoa kirolak

Gure 40 urteurrenaren berri eman du Diario Vasco aldizkariak. Eskerrik asko! eta gogoan izan #NiEtxeanGelditukoNaiz.

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

Gaur Diario Vasco egunkariak gure klubaren 40 urtemugaren berri eman du Bidasoa Kirolak atalean “40 años de aperturas y jaque mates” (irekieren eta xake mateen 40 urte)  izenburuko erreportaje politarekin. Eskerrik asko Edu Prieto.

Urte guzti hauetan ibilbide lagun izan ditugun pertsona eta entitate guztiei eskerrik asko!
Erreportajera lotura: hemen
GORORATU
Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela. Baina, gure klubak online Bidasoako eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!
Animatu!
-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

Teledonostik egindako erreportajea “on line” ikusteko diariovaco.tv-ko lotura

(leer en castellano)

Teledonostik ostiralean emandako xakeari eta gure klubari buruzko erreportajea dagoeneko diariovasco.tv webgunean “on line” ikusgai duzue.Andoni Borjarekin blagan

Andoni Borjarekin blagan

 Arestian aipatu bezala, 2014ko otsailaren 07an, Borja Olazabalek gidatzen duen Bidasoa Kirolak saioko “En tu cancha o en la mía” atalean xakeari eta gure klubari buruzko erreportajea eman zuten.

Erreportajea egiteko, aste bete lehenago, Borja Olazabalekin batera, Ylenia Benito eta Ricardo Catalán etorri ziren eta grabaketa iraun zuen ordu luzean klubeko presidentea den Goio Uriarte eta Presidenteordea den Andoni Orube anfitroi izan zituzten.

Ondorengo loturan:  diariovasco.tv erreportajea “on line” ikusi daiteke (37:18 – 46:44 minutuen artean).

¡Disfrutatu!