Artxiboa laburpen hitzeka: bidasoako xake

Heldu eta adinekoentzako xake ikastaroari hasiera emango zaio astelehenean

(leer en castellano)

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak eta Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak elkarrekin xakearen hastapen ikastaroa antolatu dute heldu eta adinekoentzat.

779447_g
Argazkia: El periodico de Extremadura. Jaque mate al deterioro cognitivo

 

Klubaren helburuetako bat xakearen zabaltzea da eta Ondorengo ikastaroarekin heldu eta  adinekoei gure kirola ezagutzeko aukera eman nahi diegu, dibertigarria ez ezik, adin guztietan bestelako onurak dituelako:

  • hobetze espiritu osasuntsua lantzen du.
  • buru-argitasuna eta memoria mantentzen laguntzen du.
  • Ikasteko gaitasuna lantzen du.
  • nagikeria mentala saihesten du.
  • ideia sortzaileak sustatzen ditu.

 

imag0120-800x451
Aurreko edizio batetako Hondarribia Marlaxkako adindunen ikastaroko argazkia

 

  • Ikastaroaren hasiera: urriaren 14an astelehena.
  • Iraupena: ordubeteko 7 sesio, astelehenetan.
  • Ordutegia: 19:00etatik-20:00etara.
  • Ikasle kopuru mugatua: 12 pertsona
  • Nori zuzendua: heldu eta adindunetzat.
  • Prezioa: Doan.
  • Lekua: Kasino Zaharreko tellatupean. Damarri,1. 20280 HONDARRIBIA
  • Izen ematea eta Informazio gehiago: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
Artikulu interesgarrira (Gaz) lotura: Ajedrez, Cerebro y Tercera Edad