Artxiboa laburpen hitzeka: bidasoaldea

Giro aparta II. HONDARRIBIA-MARLAXKA GABONETAKO XAKE TXAPELKETAn

(leer en castellano)

Gaurko egunez, goizez, gure klubak antolatuta eta Hondarribiko Udaletxearen laguntzaz, II. HONDARRIBIA-MARLAXKA GABONETAKO (SUB 16 – GURASO) XAKE JAIALDIA burutu da, Bidasoaldeko xakezale gaztetxoentzat eta hauen guraso eta laguntzaileentzat prestatutako txapelketa berezia, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan.

Zuzendari lanetan Carlos Pascual aritu da eta arbitro lanetan Asier Cuesta, Ander Tafall, Patxi Moreno eta Ricardo Campos klubeko kideak. Laguntzaile moduan Oscar Díez izan dugu.

47 gaztetxok parte hartu dute, Bidasoaldekoak gehienak (Hondarribia, Irun, Hendaia), Donostia, Azpeitia, Bizkaitik etorriak. Madrilgo haur bat ere izan da. Hiru mailatan banaturik jokoan aritu dira, 10’ finish partidetako 6 txandetako Suitzarrean. Guraso eta laguntzaileentzako txapelketa antolatu dugu ere eta bertan 12 lagunek parte hartu dute

Txapelketaren erdian ariketen ebazpena lehiaketa egin da eta ondoren, bertaratutako guztiontzako Eroski Center Hondarribiak emandako hamaiketako animatua izan da. Txapelketak amaitu ondoren, sari banaketa izan da. Bertan, maila bakoitzeko lehenak eta bigarrenak garaikurra eraman dute eta zerrendetako ondorengo seiak domina, parte hartzaile guztiontzako klubeko opari bat jaso dute ere. Goiza oso polita izan da eta bertaratutako haur guztiek oso ondo pasa dute. Guztiak izan dira irabazle.

Bertaratutako guztioi Zorionak!

 

Jarraian maila ezberdinetan gertatutakoaren berri ematen dizuegu:

Gurasoak

Rk. H.Z. Izena Hiria/Eskola Ptk. D1 D2
1 1 URANGA ODRIOZOLA Inaki Azpeitia – Xaputarrak 5,0 21,0 14,0
2 9 PEREIRA Juanan Hondarribia – Marlaxka 5,0 19,5 13,0
3 11 TAFALL SOREASU Mikel Hondarribia – Marlaxka 4,0 21,5 14,0
4 7 GUERRERO Jose Antonio Hondarribia – Marlaxka 4,0 20,5 13,5
5 10 PRIETO Andres Hondarribia – Marlaxka 3,0 20,5 13,5
6 6 GRANADO Jon Hondarribia – Marlaxka 3,0 20,0 14,0
7 2 MOREIRO SANCHEZ Silvestre Hondarribia – Marlaxka 3,0 16,5 11,5
8 5 CONDE Pablo Hondarribia – Marlxka 2,5 15,5 10,5
9 3 AGUADO Angel Donostia – Saint – Patrick’s 2,0 16,0 10,0
10 4 CARVAJAL GALERA Fermin Amorebieta – Zornotza 2,0 15,5 9,5
11 8 HUARTE CASTRO Román Irun – Ventas 1,5 15,5 9,5
12 12 URANGA ODRIOZOLA Ruben Azpeitia – Xaputarrak 1,0 14,0 9,5
3. maila

Rk. H.Z. Izena Hiria/Eskola Ptk. D1 D2
1 5 CARVAJAL VOEVODKIN Julen Amorebieta – Zornotza 6,0 22,5 15,0
2 16 URANGA GARATE Gorka Azpeitia – Xaputarrak 5,0 21,0 13,5
3 3 AUSTING GARATE Aritz Zarautz – Salbatore Mitxelena 4,0 21,5 14,0
4 13 MATEOS CARMONA Alain Azpeitia – Xaputarrak 4,0 20,0 12,5
5 10 HERREROS MIRAVET Ivan Madrid – Pueblo Nuevo 4,0 19,0 11,5
6 7 DUO IRURETAGOYENA Aitor Zarautz – Salbatore Mitxelena 3,0 21,5 14,0
7 6 DIAZ ETXAIDE Jurgi Hondarribia – Talaia 3,0 20,5 13,5
8 12 LAPORTE Danel Hondarribia – Talaia 3,0 16,0 11,0
9 15 TEBAR MARTÍN Alai Irun – Txingudi 3,0 14,5 9,5
10 4 BANDRES LIRIO Asier Irun – Toki Alai 3,0 11,0 7,0
11 9 GRANADO ZABALA Hugo Irun – Txingudi 2,5 16,0 10,5
12 1 PÉREZ ORTIZ Markel Hendaia – Saint Vicent 2,0 17,0 11,0
13 2 AUSIN RUBIO Julen Hendaia – Saint Vicent 2,0 12,5 7,5
14 8 GONZALEZ IRASTORZA Hegoi Irun – Toki Alai 1,5 14,5 9,5
15 14 PEREZ MARTIN Iker Irun – El Pilar 1,0 14,0 9,5
16 11 IRAOLA GONZALEZ Hugo Donostia – Orixe 0,0 14,0 9,0
2. maila
Rk. H.Z. Izena Jator. Elo Pts. D1 D2
1 3 OTEGUI DE LAS RIVAS Juan GIP 962 6,0 20,5 15,0
2 8 ELDUAIEN JIMENO Eneko BID 944 5,0 19,5 12,0
3 15 CONDE ESTEBAN Telmo BID 896 4,0 21,5 14,0
4 11 CALDERERO APEZTEGUIA Aaron BID 938 4,0 20,5 12,5
5 2 LÓPEZ-CARRASCO GOÑI David BID 966 4,0 18,5 11,5
6 14 GOIKOECHEA MENDIZABAL Eki BID 912 3,5 16,0 11,5
7 12 VELASCO ETXEBESTE Beñat BID 936 3,0 23,0 15,5
8 6 FRAILE GARCÍA Ekain BID 958 3,0 18,0 13,0
9 1 ESTOMBA GARCÍA Alba BID 975 3,0 17,0 11,5
10 4 PEREIRA JUANENEA Jon BID 962 2,5 16,0 11,0
11 9 ESTÉVEZ SEVILLANO Alvaro BID 941 2,5 12,0 8,0
12 17 IBARBURU GOMES Iker BID 883 2,0 19,0 13,5
13 16 PIÉDROLA URANGA Jon BID 894 2,0 16,0 11,0
14 7 CALDERERO APEZTEGUIA Shaila BID 956 1,5 19,0 12,0
15 13 HUARTE Edgar GIP 916 1,0 18,5 11,5
16 10 ARRETXE AMIANO Aimar BID 940 1,0 14,5 10,0
17 5 SALGADO OLGUIN David BID 962 0,0 13,5 9,0
1. maila

Rk. H.Z. Izena Jator. Elo Pts. D1 D2
1 2 ETXABE URIA Andoni GIP 1240 5,0 22,0 15,0
2 6 TAFALL VILLANUEVA Gorka BID 1111 5,0 19,0 13,0
3 1 ECHANIZ MENDIETA Jokin BID 1243 4,0 21,0 15,0
4 9 GRANADO ZABALA Danel BID 1064 4,0 20,0 14,0
5 14 AGUADO OLANO Marina GIP 975 4,0 19,0 13,0
6 3 HERRERA HERNÁNDEZ Hodei BID 1238 4,0 18,0 12,0
7 10 SOLANA SUTIL Kerman BID 1052 3,0 19,0 13,0
8 5 TAFALL VILLANUEVA Iker BID 1156 3,0 18,0 12,0
9 4 GUERRERO ESCUDERO Hodei BID 1184 3,0 14,0 9,0
10 11 QUEMADA ZABALETA Juan GIP 1017 2,0 21,0 15,0
11 7 APARICIO ECHANIZ Nicolás BID 1082 2,0 17,0 11,0
12 8 PRIETO CRIADO Marco BID 1065 1,0 17,0 12,0
13 13 QUIÑONES GONZÁLEZ Ander BID 977 1,0 15,0 9,0
14 12 AUSIN RUBIO Beñat BID 986 1,0 12,0 8,0

Jarraian taldekideek egindako argazki sorta:

Txapelketaren informazioa osatua ChessResulten.

 

 

Advertisements

2016ko Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin, Alebin eta Infantil txapeldunak baditugu

(leer en castellano)

Gaur, ostirala, Irungo Ventas Auzoko Landetxako auzo-lagunen elkartean hiru xake txapelketa elkarrekin burutu dira, hirurak Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketetarako sailkatzeko balio dutenak: Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin, Alebin eta infantil Txapelketak. Hiru txapelketa hauek Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak antolatu ditu Landetxako Auzo-elkartearen laguntzaz.

IMG-20160219-WA0054
Bertaratutako jokalari guztiak beren garaikurrekin

Txapelketako zuzendaria eta arbitro nagusia Carlos Pascual izan da eta Asier Cuesta, arbitro laguntzaile lanak burutu ditu. hauek intendentzian Ander Uranga taldekidea eta Landetzako kideak lagun izan dituzte.

IMG-20160219-WA0048

Txapelketan sari ezberdinak banatu dira, horien artean Silvestre Moreiro gure taldeko jokalari eta zurgina egindakoak azpimarratu nahi ditugu, politak benetan.

IMG-20160219-WA0046

Giroa ederra izan da eta oso animatua eta jokalariek gogor aritu dira lehian. Partidak amaitu ondoren, sari banaketa izan da eta bertan bertaratutako guztiek saria jaso dute. Zorionak guztiei burututako lan txukunagatik!

Benjamin Maila

Benjamin mailako Bidasoaldeko txapelketan 10 gaztetxo lehian aritu dira. 10 minutu partidako, Suitzar sisteman, launa partida jokatu eta gero, podiuma ondorengoa izan da: Hodei Herrera (1), Kerman Solana (2) eta David López-Carrasco (3).

IMG-20160219-WA0061
Benjamin mailako irabazlea Hodei Herrera, txapelketako zuzendariarekin Carlos Pascual

Sailkapena:

Rank H.Z. Izena Ptk BUC
1 6 HERRERA HERNANDEZ HODEI 4
2 9 SOLANA SUTIL KERMAN 3 8
3 8 LOPEZ-CARRASCO GOÑI DAVID
4 5 GOMEZ BRUNO 2 10½
5 4 ELDUAYEN ENEKO 2
6 10 ZABALO GARCIA ASIER 2 8
7 3 COUTO SANCHEZ KENNETH 2 6
8 7 IBARRA WHITTECAR NATHANIEL
9 1 BEHOBIDE GUERRERO MARKEL 1 8
10 2 CABELLO VIÑA SUHAR 0

Alebin Maila

Alebin mailako Bidasoaldeko txapelketan 6 gaztetxo lehian aritu dira. 10 minutu partidako, Suitzar sisteman, launa partida jokatu eta gero, podiuma ondorengoa izan da: Pablo Zaporta (1), Jon Gómez (2) eta Eduardo Fleta (3).

IMG-20160219-WA0055
Alebinetan garaile, Pablo Zaporta, Carlos Pascualen eskutik bere saria jasotzen.

Sailkapena:

Rank H.Z. Izena Ptk. BUC
1 6 ZAPORTA GOÑI PABLO 4
2 3 GOMEZ OYARZUN JON
3 2 FLETA RODRIGUEZ EDUARDO
4 4 GUERRERO ESCUDERO HODEI 9
5 OLLO USABARRENA JON 9
6 1 APARICIO ETXANIZ NICOLAS 0

Infantil Maila

Infantil mailako Bidasoaldeko txapelketan 5 gaztetxo lehian aritu dira. Buelta bakarreko liga jokatu dute, eta guztiek guztien kontra aritu eta gero, 10 minutu partidako erritmoan, podiuma ondorengoa izan da: Ander Tafall (1), Patxi Moreno (2) eta Jokin Etxaniz (3).

IMG-20160219-WA0069
Ander Tafallek gaixorik egon arren, lan txukuna egin ondoren txapelketa lortu du. Argazkian Carlos Pascualekin.

Sailkapena:

Rank H.Z. Izena Ptk. SB
1 5 TAFALL VILLANUEVA ANDER 4 6,00
2 3 MORENO ESTEBANEZ PATXI 3 3,00
3 1 ETXANIZ MENDIETA JOKIN 1 1,00
2 SEIN SANCHEZ HARITZ 1 1,00
4 LOPEZ-CARRASCO GOÑI TELMO 1 1,00

Txapelketako maila ezberdinetan lehengo postua lortu dutenek, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatzeko sailkapen zuzena dute.

IMG-20160219-WA0068
Pablok, Anderrek eta Hodeik Gipuzkoako Eskolarteko Banakako txapelketa jokatzeko sailkapen zuzena lortu dute. Zorionak!

Maila ezberdinetako sailkapeneko bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu direnak Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketara joaterik izango duten Gipuzkoako Xake Federazioak esango digute, Gipuzkoako sailkatze txapelketa guztiak amaitzen direnean. Berria ematen digutenean jakinaraziko dizuegu.

Jarraian txapelketako argazki erreportaje zabala:

ChessResult loturak:

Benjamin maila: hemen

Alebin maila: hemen

Infantil maila: hemen

Txapelketa Errepublikazalerako izen emate epea iriki da

(leer en castellano)

“Ricardo Sanchez Urolategui” Bidasoako 5. Xake Txapelketa Errepublikarrerako izen emateko epea iriki da.

torneo-ajedrez-casBestetik gogoratzen dizuegu:

Txapelketa irungo Urdanibia plazan jokatuko da maiatzaren 16an, 16:00etatik aurrera,

Maiatzaren 16an Urdanibia plazan 16:00 ordutik aurrera, Nicolas guerendiain errepublikar elkartea antolatzen duen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean 1.931. urteko apirilaren 14ean II. Errepublikaren aldarrikapenaren urtemuga dela eta.

Izena emateko muga-eguna: maiatzak 4.
Txapelketan parte hartzeko, formularioa bete: hemen.

Jarraian, Bidasoako 4. Xake Txapelketa Errepublikarraren argazkiak (2014 – 05 – 17):

Bidasoaldeko Zonaldeko Alebin mailako txapelketa jokatu da eta Txapelketa Errepublikazalerako izen emate epea iriki da

(leer en castellano)

Larunbata honetan, martxoaren 28an, goizez, Irungo Elitxuko auzo-lagunen elkartean Alebin Mailako Bidasoaldeko zonaldeko Gipuzkoako Txapelketarako sailkapenerako txapelketa jokatu da Landetxako Xake eskolak antolatuta, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren eta Elitxuko Auzo-elkartearen laguntzaz. Bertaratu diren zortzi jokalariak gazteak:

Pablo Zaporta Goñi
Jokin Etxaniz Mendieta
Haritz Sein Sanchez
Eneko Garrote Sanchez
Oier Manzano De la Cuesta
Jon Gomez Oyarzun
Rafa Olaso Diaz

Suitzar sisteman, bosna partida jokatu eta gero, podiuma ondorengoa izan da: Pablo Zaporta (1), Jokin Etxaniz (2) y Haritz Sein (3) hiruna puntura berdindu zutelako. Zuzendari lanak Julio G. Caberok bete ditu, eta arbitro lanetan Oscar Holgado eta Iker Arri aritu dira, azken hau informatika lanetan jardun delarik.

Horrela 2015eko Eskolarteko Txapelketara txapelketa honetatik sailkatu diren jokalari alebinez gain, infantilera aurkeztutako bi jokalarik ere parte hartuk dute (Ander Tafall eta Patxi Moreno) eta Bidasoladeko ondorengo bi taldeak:

Alebin Taldea: Txingudi Ikastola (Irun)

Pablo Zaporta Goñi, Haritz Sein Sanchez, Jokin Etxaniz Mendieta, Hugo Recio Villarejo, Eneko Garrote Sanchez, Eduardo Fleta Rodriguez, Jon Gomez Oyarzun

Infantil Taldea: Toki Alai (Irun)

Patxi Moreno Estevanez, Ander Tafall Villanueva,Aitor Regatos García, Raúl SIlva Alonso, Odei Lete Aguinaga

torneo-ajedrez-casBestetik gogoratzen dizuegu:

“Ricardo Sanchez Urolategui” Bidasoako 5. Xake Txapelketa Errepublikarrera izen emateko epea iriki da.

Txapelketa irungo Urdanibia plazan jokatuko da maiatzaren 16an, 16:00etatik aurrera,

Maiatzaren 16an Urdanibia plazan 16:00 ordutik aurrera, Nicolas guerendiain errepublikar elkartea antolatzen duen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean 1.931. urteko apirilaren 14ean II. Errepublikaren aldarrikapenaren urtemuga dela eta.

Izena emateko muga-eguna: maiatzak 4.
Txapelketan parte hartzeko, formularioa bete: hemen.

IV. Xake Txapelketa errepublikazalea. Parte hartze handia, eguraldi aproposa eta giro ederra

(leer en castellano)

Atzo, maiatzaren 17, Bidasoaldeko Errepublikazaleen IV. Xake Txapelketa burutu zen, 70 bat xake jokalari gaztetxoen parte hartzearekin. Gure elkarteak Bidasoaldean xakearen sustapena bultzatuz gogotsu burutzen dituen ekintzetako bat den hau, Nicolas Guerendiain irungo errepublikar elkarteak antolatu zuen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean burutu zen. Gazteentzako xake txapelketa hau, bide batez, zendutako Ricardo Sánchez Urolateguiren omenezko ekitaldia ere bada.

Txapelketaren zuzendaria Julio García Cabero izan genuen, Iñaki Dorronsoro, Gemma Larbide eta José Luis Uranga laguntzaile izan zituelarik. Epaile lanetan Oscar Holgado eta Mikel Tafall aritu ziren. Irungo Errepublikar Elkarteko ordezkariak sari banaketan aritu ziren eta txapelketa amaitu zuten 59 lagunek etxera sari politak eraman zituzten. Benjamin Txikietan Xabier Gallego izan genuen txapeldun, Benjaminetan Oier Eleta, Alebinetan Ander Tafall eta Infantiletan Cecilia Perez.

Txapelketa burutzen lagundu zuten guztiei eskerrak ematen dizkiegu eta parte hartu zuten guztiei zorionak!

Jarraian txapelketako datu guztiak ematen dizkizuegu

Txikien Sailkapena

Txikiak: emaitzen taula

Benjaminen Sailkapena

Benjaminak: emaitzen taula

Alebinen Sailkapena

Alebinak: emaitzen taula

Handien Sailkapena

Handiak: emaitzen taula

Txingudionline.com webgunean Klubari buruzko erreportajea

(leer en castellano)

2014ko urtarrilaren 9an Bidasoaldeko gaurkotasun-albisteak modu atsegin batez ematen dituen Txingudionline.com webguneko arduraduna den Joseba Arozena kazetariaren bisita izan genuen gurean.

Aste bat beranduago, urtarrilaren 16an, bere webguneko Kirolan atalean, 12 minutuko erreportajea zintzilikatu zuen. Bertan elkartean hartutako irudiak eta Ander Tafall gazteari, Silvestre Moreiro eskarmentu handiko jokalariari eta Klubeko presidenteari egindako elkarrizketen tarteak agertzen dira.

Copyright © 2013 – txingudionline.com – Vive la actualidad de la comarca del Bidasoa – Contacta con nosotros
_____________________________________
Gure lanaren berri ematen duzuen guztioi mila esker!

Hitza-ko webgunean Klubari buruzko erreportaje polita atera dute gaur

(leer en castellano)

Pasa den asteko ostegunean Hitza Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko informazioa euskaraz ematen duen hedabideko kazetaria den Asier Perez-Karkamo gurera bisitan etorri zen.

Asieerek klubean zegoen giroa argazkietan jasotzeaz gain, gure klubaren nondik norakoak ezagutu asmoz eta hasi berri den 2014ko kirol denboraldiko asmoen berri izan nahian, gure taldeko presidentearekin solasalditxo bat izan zuen.

Hitzak gure klubak egiten duen berri ematen du maiz paperezko nahiz edizio digitalean. Horren adibide ditugu ostiralean paperezko edizioan agertutako informazio-oharra eta gaur edizio digitalean atera dute erreportaje zabala.

_____________________________________

2014ko urtarrilaren 10ean paperezko edizioan agertutakoa:

_____________________________________

Marlaxkak Baionan hasiko du 2014ko Gipuzkoako Xake Liga

By on 2014/01/10 in
Marlaxkako jokalariak.
Marlaxkako jokalariak.

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteko lehen taldeak Baionan hasiko du Gipuzkoako Liga, bihar. Aurten bost talderekin ariko da lurraldeko txapelketan Marlaxka —iaz lau izan ziren—, bana Ohorezko, Lehen eta Bigarren mailetan, eta beste bi talde Hirugarren Mailan. Donostiako Gros taldeak ditu talde gehien, zortzi, eta ondoren Marlaxka eta Zarauzko C. Iriondo taldeak daude, bostekin.

Oarsoaldeko taldeei dagokienez, bi izango dira, biak Errenteria-Oreretakoak. Mundarro-Oreretak hiru ordezkari izango ditu herrialdeko ligan, Ohorezko, Lehen eta Bigarren mailetan. Errenteriako beste ordezkaria, Beraun Bera Xake Taldea, Lehen Mailan ariko da 2014ko denboraldian.

[…]

_____________________________________

2014ko urtarrilaren 13an edizio digitalean agertu den erreportajea:

_____________________________________

Hondarribia-Marlaxkak ondo hasi du Lurraldeko Xake Liga

By on 2014/01/13 in Kirola
Kasino Zaharrean elkartzen dira Marlaxka elkarteko jokalariak
Kasino Zaharrean elkartzen dira Marlaxka elkarteko jokalariak

Baionan irabaziz hasi du Gipuzkoako Xake Liga Hondarribia-Marlaxkako lehen taldeak, Ohorezko Mailan lehiatuko denak (1,5-2,5). Bost talderekin lehiatuko da aurten ligan Marlaxka eta estraineko jardunaldian hiru garaipen eta bi porrot izan zituzten. Baionan lortutako garaipenari esker sailkapeneko hirugarren postuan jarri da Marlaxka A taldea. Eibar eta Anaitasuna ditu aurretik, 3 punturekin —biek 3-1 irabazi zuten—. Lehen Mailako taldeak ezin izan zuen emaitza bera lortu eta Elgoibarren galdu zuen, (1,5-2,5). Aldiz, Bigarren Mailan ariko den Marlaxka Ck Añorgari gailendu zitzaion etxean (3-1). Azkenik, Hirugarren Mailan derbia izan zen Hondarribiko bi laukoteen artean. E taldeak irabazi zuen larunbatean Kasino Zaharrean (3-1).

Bost talderekin lehiatuko da aurten Marlaxka Lurraldeko Ligan, bana Ohorezko, Lehen eta Bigarren Mailan eta bi talde Hirugarren Mailan. Garai batean Euskal Ligan aritzen ziren, baina taldeak profesionalizatzen hasi zirenean atzera egin zuen, elkarte txikia delako, aurrekontu txikikoa. Hala ere, iaz bigarren geratu zen Ohorezko Mailako taldea, ozta-ozta ez zen Euskal Ligara igo —bertan dira, esaterako, Irungo Batalla eta Errenteria-Oreretako Sustapen taldeak—.

Aste Santua bitarte lehian izango dira Marlaxkako bost taldeak, bakoitzak bere helburuarekin. Goio Uriarte elkarteko presidentea da eta Ohorezko Mailako taldean lehiatzen da. Azaltzen duenez, Hondarribiko taldearentzat liga aukera ona da jokalariak trebatzeko. “Ohorezko Mailako taldea iaz bigarren geratu zen, eta aurten nahiko genuke errepikatzea baina zaila ikusten dugu. Lanpetuta gabiltza eta xakean oso garrantzitsua da asko entrenatzea. Lehen eta Bigarren Mailan helburua da mailari eustea. Lehen Mailan gaztetxo bat sartu dugu bera baino eskarmentu handiagoa duen taldekideekin trebatzeko aukera izan dezan”.

Taldeko kide gazte bat
Taldeko kide gazte bat

Eta Lurraldeko Hirugarren Mailan bi talde ditu Hondarribia-Marlaxkak. “Maila horretan ahalik eta jokalari gehien jokatzea nahi dugu, aukera eman denei”, azaldu du Uriartek: “Bi talde horietako batean Kasino Zaharreko adinduak eta gaztetxo batzuk aritzen dira, eta bestean gogoarekin datozen batzuk daude. Finean helburua da lehiatzea eta talderen batek maila galtzen badu ez da ezer gertatzen, igoko da beste urte batean”, gehitu du presidenteak.

Guztira 41 jokalari ditu taldeak eta horiekin jokatuko du ligan, tartean kadete mailako bi jokalari, adinagatik baimen berezia behar dutenak Hirugarren Mailan jokatu ahal izateko. Partida bakoitzean lau tablero daude eta, hortaz, lau jokalari joan behar dira talde bakoitzarekin. Hortaz, 20 jokalari lehiatzen dira astebururo Marlaxkarekin baina, 41 direnez, ez dute arazorik izaten kopuru horretara iristeko. Halaber, talde gehien dituen Gipuzkoako xake taldea da Hondarribikoa, Donostiako Gros handiaren atzetik —talde profesionala da, Lurraldeko Ligaz gain, Euskal Ligan, Espainiakoan aritzen da Gros eta Europako Txapelketa irabazi izan du munduko txapeldun ohiak fitxatuta—.

Haurretatik hasita
Hondarribia-Marlaxkarekin xakean ikas eta aritu nahi duena Kasino Zaharreko ganbaratik pasa daiteke astelehen eta ostegun arratsaldetan, bertan elkartzen baitira elkarteko kideak. Teknifikaziorako elkartzen dira, baina hasi nahi duenari zer egin behar duen esango diote bertan. Hastapenak Irungo Kateako (Landetxa) auzo elkartean egiten dituzte, bertan baitu Marlaxkak Xake Eskola. Hogeita hamar haur baino gehiago daude izena emanda eskolan aurten, gehienak irundarrak.

Kasino Zaharrean, esan bezala, teknifikazioa lantzen dute eta ligan aritzen diren jokalariak izaten dira bertan. Elkarteko ordenagailuan bost milioi partidako datu-basea dute eta, nahi duenak, jokalari zehatz baten kontrako partida prestatu dezake. “Baina elkartearen asmoa ez da hori” —dio Uriartek—, “jokalari bakoitzaren maila hobetzea baizik. Horregatik hasberriei teoria irakasten diegu, liburu batzuk ditugu ikasteko eta gure artean jokatzen dugu, maila hobetzeko. Elkarrekin entrenatzen gara eta, horrela, partidak denen artean komentatzen ditugu. Hori da helburua. Agian ez gara hain lehiakorrak, baina haurrak asko janzten ditugu, haurrak, gazteak eta gu”. Gainera, adin desberdinetako jokalariak elkarrekin aritzen dira “eta hori inportantea da xake jokalari bezala, baina baita pertsona bezala”.

© Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.Santa klara 22, 20100 – Errenteria-Orereta – Tel.: 943 34 03 30 – Faxa 943 34 11 02 – E-posta: oarsobidasoa@hitza.info
_____________________________________
Gure lanaren berri ematen duzuen guztioi mila esker!

Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin mailako eta Landetxa Auzo Jaietako txapeldunak baditugu

(leer en castellano)

Igande honetan Landetxako auzo-lagunen elkartean elkarrekin bi xake txapelketa burutu dira, alde batetik Benjamin Mailako Bidasoaldeko zonaldeko Gipuzkoako Txapelketa eta bestetik Landetx Auzoko Jaietako haur txapelketa. Biak Landetxako Xake eskolak antolatu ditu, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren eta Landetxako Auzo-elkartearen laguntzaz. Lehenean eskola kirolan izena eman duten xakelariek parte hartu dute eta bestean bertaratu diren beste hamaika jokalariak

Gipuzkoako Benjamin mailako Bidasoaldeko txapelketan 12 gaztetxo lehian aritu dira, hauetako lau neskatoak izan direla. Suitzar sisteman, bosna partida jokatu eta gero, podiuma ondorengoa izan da: Pablo Zaporta (1), Haritz Sein (2) eta Martin Etxepare (3).

Bertaratutako beste jokalariek (11 jokalari, horietatik 3 neskatila) suitzar sisteman aritu dira ere eta bosna partida jokatu eta Landetxa Auzoko jaietako txapelketako podiuma ondorengoa izan da: Ander Uranga (1),  Patxi Moreno (2) eta Jon Irigaray (3).

Bi txapelketako zuzendari lanak Julio G. Caberok bete ditu, eta arbitro lanetan Oscar Holgado eta Iker Arri aritu dira, azken hau informatika lanetan jardun delarik. Intendentziaren eta askariaren ardura Landetxa elkartekoek eta bertaratutako jokalarien gurasoek izan dute eta bai ondo egin ere.

Hemendik gutxira argazki gehiago eta bi txapelketako emaitzak jarriko ditugu.

Xakea non-nahi asteburu honetan

(leer en castellano)

Xake zaleak zorionekoak gara, asteburu honetan guztientzako ekintzak baititugu.

Larunbatean 17:00etatik aurrera Donostiara hurbiltzen denak gure taldekoak (Daniel Garmendia, Oscar Holgado eta Mariano Muriel) lehian ikusteko para izango du IX Udaberriko Groseko Openeko laugarren jardunaldian.

Igandean, 12:00etatik aurrera, Hondarribiko Mendelu auzoko Jaietan Iker Arri gure taldekideak aldibereko partida saioa eskainiko du bertaratzen den guztien aurka.

Bestalde, gaur amaitu da I. 14-AZP Udaberriko Txapelketan (Federakuntzak desagertutako KUTXA txapelketaren ordezko sortu duena) izena emateko epea eta gure klubak bi talde inskribatu ditu, Infantil mailan bata eta Alebinetan bestea. Txapelketa ondorengo igandeetan jokatuko da: maiatzaren 12an, 19an eta 26an, eta ekaineko 2an. Federakuntzaren baieztapenaren zain, dirudienez, errenterian jokatuko dute igande honetan 10:00etatik aurrera. Kutxako azken edizioetan sari mordoa lortu zutela gogoratzen dizuegu. Zorte hona opa diegu.

Azkenik, igandean, maiatzaren 12an, arratsaldeko 16:00etan, Landetxa Auzo-lagunen elkartearen egoitzan, Irungo Bentak auzoan,

Gipuzkoako Eskolarteko Bidasoaldeko Benjamin mailako Xake Txapelketa burutuko da.

Bide batez, izen emate epea, larunbata arte, maiatzaren 11 arte, luzatu egiten da ondorengo posta elektronikora idatziz: kabero53@hotmail.com

2003an eta 2004an jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketa absolutuan lehen gelditzen denak garaikurra izango du, 2.k eta 3.k domina jasoko dute. Bidasoaldeko lehenak garaikurra lortuko du eta ondorengo bostak domina bana.

Aldaketak egon badaitezke ere, txapelketa horrela antolatu dugu:

16:00etatik 16:15era bitarte izen emateen berrespena eta behin betiko parte hartzaile zerrendaren eraketa.

16:30ean lehenengo txanda

Ondorengo txandak (5 arte): 17:00etan, 17:30ean,<atsedena>, 18:30ean , 19:00etan

Zuen zain gaude!