Artxiboa laburpen hitzeka: blitz

Gran Prix d’Andorra 2013 Blitz Txapelketa

(leer en castellano)

Daniel Garmendia eta Goio Uriarte uztailaren 20tik 28ra bitarte XXXI Andorrako Opena Hotel St Gothard txapelketa jokatzera joan dira (Andorrako Erts – Arinsal La Massanan) eta txapelketa amaitzerakoan erreportai zabala emango digute. Igandean giroagatik animatuta Andorra La Vellara joan ziren bertan blitz partidetako Gran Prix de Andorra jokatzeara (FIDEko Blitz ranking-erako baliagarri dena).

1r Classificat - Jose Carlos Ibarra (ESP)

8 partiden ondoren GM José Carlos Ibarrak garaipena lortu zuen eta gure taldeko ordezkariek lan txukuna egin zuten. Goio Uriarte rankineko 39a bazen, lau puntu lortu ondoren, 35. postuan amaitu zuen txapelketa. Daniel Garmendiak 3,5 puntu lortu zituen eta txapelketako rankingean 58. bazen, txapelketako 51. postua lortu zuen, bigarren txandan Goio Uriarte taldekidea garaitu zuela.

Txapelketaren webgunea

Antolatzailearen argazkietara lotura

Chessresults-era lotura

Añorgako jaietako gazteentzako txapelketa Mikel Vicente-k irabazi du

(leer en castellano)

Atzoko taldekako txapelketaren ondoren, Añorgako jaietan, gazteentzako partida azkarretako banakako txapelketa burutu da gaur. Añorgako jaietako xake txapelketetako zuzendari eta antolatzailea izan den Asier Urretabizkaiak esan digu 14 gazte parte hartu duela eta Ibai Dorronsoro eta Ronja, Anatol eta Manoush, Toth anai-arrebak, Hondarribia-Marlaxkaren ordezkariak bertan izan ditugu.

Lehenengo fasean Ibai Dorronsorok (14 urte) Mikel Vicente garaitu badu ere (Gros Xake Taldeko 17 urtetako jokalari indartsuak amaieran torneoaren txapelduna izan da), azkenean ez da bigarren fasean lehiaketaren lehen postuengatik borrokatzeko multzoan sailkatu. Toth familiako kideek (13 eta 7 urtetako bi neskatila eta 9 urteko mutila) lehen aldiz xake txapelketa batean parte hartu dute eta ondo pasatzearen helburua guztiz bete dute.

Txapelketako podiuma Gros Xake Taldeko Mikel Vicente (1), Jon Jauregi (2) eta Aritz Abalia (3) osatu dute.

Zorionak antolatzaileei, garaileei eta parte hartu duten guziei.