Artxiboa laburpen hitzeka: C.A. Ansoain/San Juan

Euskadiko Blitz Txapelketa 2015 Bergaran, gure ordezkariak bertan aspaldiko partez

(leer en castellano)

2015eko maiatzaren 17an, Bergaran, Euskadiko blitz txapelketa jokatu zen, Miguel Ángel Muela Euskadiko Xake Federazioko Presidentea denak zuzendutako txapelketa, Lukas Iruretagoiena arbitroaren zuzendaritzapean. Banakakoa goizean eta taldeka arratsaldean.

Gure klubak duela bi urte sailkatua bazegoen ere, txapelketara joateari utzi zion. Baina aurten, bi talde sailkatuta zituen 2014ko Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketan bigarren eta hirugarren postuak lortu baitzituen Ibarran eta, taldeko gazteak joateko zuten irrikagatik bertaratu ginen, arratsaldeko lautan hasi behar zuen txapelketara ondorengo bi taldeekin:

Marlaxka Taldea: Goio Uriarte, Manu Mayo, Ibai Dorronsoro eta Iker Arri.

Hondarribia Taldea: Asier Cuesta, Ander Tafall, Patxi Moreno eta Ander Uranga.

IMG-20150517-WA0073
Iker Arri, Asier Cuesta, Goio Uriarte, Manu Mayo Ander Uranga, Arder tafall, Patxi Moreno eta Ibai Dorronsoro

Txapelketa berandu hasi zen eta bestelako arazo batzuk izan zirela medio, gure kideei jokoan sartzea kostatu zitzaien eta bertaratutako hamabi talde indartsuen aurrean, ez zuten nahi bezalako xakea garatzerik izan eta helbururik lortu (taulako behe-erdialdean amaitzea) eta azkenean 11. eta 12. postuekin konformatu behar izan genuen. Hala ere, gure jokalari gazteentzat esperientzia oso positiboa izan zela ezin uka.

Txapelketa Sestao Naturgasek txukun irabazi zuen, podiumean Ansoain eta Altzaga taldeak lagun izan zituela. Jarraian amaierako sailkapena:

Euskadiko Blitz Txapelketa Taldeka:

Rk. Taldea Partidak   +   =   –  D 1  D 2  D 3
1 Sestao Naturgas 12 12 0 0 42.5 36 269.50
2 C.A. Ansoain/San Juan 12 9 2 1 34.0 29 209.50
3 Altzaga 12 8 3 1 33.5 27 193.75
4 San Viator 12 7 1 4 30.0 22 129.75
5 Conteneo 12 8 1 3 29.5 25 157.50
6 Abadiño 12 6 2 4 27.5 20 140.75
7 Leioa 12 5 1 6 23.0 16 85.75
8 Egidazu 12 4 3 5 23.0 15 88.25
9 Larrasoloeta 12 2 4 6 18.5 10 62.25
10 Mikel gurea 12 2 2 8 17.0 8 34.50
11 Marlaxka 12 0 5 7 16.5 5 37.75
12 Hondarribia 12 2 1 9 9.5 7 43.25
13 Martintxo 12 0 1 11 7.5 1 8.25

(Argazkiak: Jose Luis Uranga. Bideoa: Asier Cuesta)

Goizen banakakoa burutu zen, gure taldeko ordezkaririk gabe eta, bertaratutako 24 jokalariek 12 txandetan burututako lanen ondoren, Sestaoko jokalaria den Alejandro Ruiz FIDE Maisuak txapela lortu zuen. Podiuma ondorengo izan zen:

Euskadiko Blitz Txapelketa Banaka:

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Herrialdea Ptk.  D 1  D 2  D 3
1 5 FM Ruiz Gomez Alejandro ESP 2383 Biz 10.5 69.5 83.0 68.5
2 1 IM Huerga Leache Mikel ESP 2436 Naf 10.0 69.5 85.5 61.5
3 4 FM Iruzubieta Villaluenga Jesus ESP 2397 Biz 10.0 69.5 84.0 61.0

Txapelketaren antolatzailearen webguena (EXF-FVA): BanakaTaldeka

Banakako Txapelketaren informazioa (Chess-Results): hemen

Taldekako Txapelketaren informazioa (Chess-Results): hemen

Advertisements