Artxiboa laburpen hitzeka: calasanz

Atabaka Jatetxea I. txapelketa, bazter ikusgarrian lagunekin igarotako goiz atsegingarria

(leer en castellano)

d

Gaur goizean Martintxo Xake Klubeko laguenk oso txukun antoltautako  Atabaka Jatetxea I. Txapelketa burutu da Bitoriano eta Jugo herrien ondoko mendi batean kokatuta dagoen Oroko Andra Mariaren Santutegian, zein erakargarritasun hirukoitza duen:

  • XVI. mendeko gurtzarako leku garrantzitsu baten arte eta historia balioa.
  • itsas mailatik gorako altuera 850 metrokoa duen begiratoki pribilegiatua duen pasaia balioa. Bertan, alde batetik, Zuiako harana eta, bestetik, Arabako Lautada ikus daitezke.
  • Eta azkenik, eta baina horrexegatik garrantzia gutxiago ez duen, Atabaka Jatetxea, ekitaldiko babesle nagusiaren plater goxoak gozatzeko aukera.
Goio, Daniel, Hodei, Antonio eta Jokin Oroko Santutegira bidean

Klubetik delegazio txiki bat hurbildu da: Goio Uriarte, Daniel Garmendia, Jokin Etxaniz, Hodei Herrera eta botilero lanak egin duen Antonio Herrera. Oso ondo pasa dute goiza eta 6. postua lortu dute, Hodei Herrerak laugarren taulan egindako 12 puntuetatik, 9,5 puntuei eta Daniel Garmendiak bigarren taulan 12 partidatan lortutako 8,5 puntuei esker. Sari banaketaren ondoren, antolatzaileek luntx ederra oparitu digute.

Zorionak Eider Velasco eta antolaketako guztioi!!!

Azken Sailkapena

Rk. H.Z. Taldea Partidak + = D1 D2 D3
1 6 San Viator 12 10 2 0 41,5 24 0
2 9 Martintxo A 12 9 2 1 36,5 22 0
3 13 Bodegon 12 7 2 3 30,0 18 0
4 2 Calasanz 12 7 1 4 30,0 17 0
5 4 Santurtzi 12 7 2 3 29,0 18 0
6 8 Hondarribia-Marlaxka 12 4 4 4 24,0 14 0
7 1 Barakaldo 12 6 1 5 21,5 15 0
8 10 Buztinzuri 12 2 5 5 20,5 11 0
9 12 Elgoibar 12 4 0 8 18,0 10 0
10 3 Elkano-Getaria 12 1 4 7 17,0 8 0
11 11 Campillo 12 2 3 7 16,0 9 0
12 5 Martintxo B 12 2 3 7 14,5 9 0
13 7 Danubio 12 1 3 8 13,5 7 0

Taulakako sailkapena: hemen

Argazki erreportaje zabala: