Artxiboa laburpen hitzeka: Carlos Lacunza

2015eko Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa: bigarren postua lortu dugu Easo Txapeldunaren atzetik

(leer en castellano)

Gaur arratsaldean, Ibarran, Iñigo Muxikaren zuzendaritzapean, Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu da. Bertan gure klubaren ordezkaritzarekin, FJ Torres, Ramon Nogues, Ander Tafall eta Patxi Moreno, jokalariekin batera, beste sei taldek parte hartu dute.20151128_192918 (420x252)

Hondarribia-Marlaxka: Ander Tafall, FJ Torres, Ramon Nogues eta Patxi Moreno

Blitz erritmoan (bosna minutu partidako), bira bikoitzako ligaren ondoren, Donostiako Easo Xake Taldeak, txapelketa lortu du, FM Elvis Hernández, Carlos Lacunza, Andoni Segovia eta Aritz Abalia jokalariekin.

12325309_1004241419638668_561938752_n
2015eko Gipuzkoako blitz Txapelduna Easo Xake Taldea: Elvis, Andoni, Carlos eta Aritz, Iñigo Muxika txapelketako zuzendariarekin (Argazkia: J.C. Iturralde)

Gure taldeak, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak, pasa den urtean lortutako postua berdindu du eta aurten ere bigarren postuan amaitu du txapelketa.

12319450_1004141519648658_968674235_n
Patxi Ander, Ramon eta FJ, Iñigoren eskutik saria jaso ondoren (Argazkia: J.C. Iturralde)

Hirugarren postua Donostiako Gros Xake Taldearentzako izan da, bertan Carlos Berdote, Joselu Muñoz, Ivan Iturralde, Josu Manterola eta Cecilia Pérez aritu direlarik.

12285613_1004241406305336_831531232_n
Gros Xake taldeko Carlos, Ivan, Cecilia eta Joselu Iñigorekin (Argazkia: J.C. Iturralde)

2014ko txapeldun izandako Beasaingo Alfil Xake Elkarteak laugarren postua lortu du.

Saikapena:

Rk. H.Z. Izena Partida   +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 Easo 12 11 1 0 44,5 881,5 23
2 2 Hondarribia-Marlaxka 12 8 2 2 33,0 536,3 18
3 3 Gros Xake Taldea (Sub16) 12 6 3 3 30,5 493,0 15
4 6 Alfil X.E. 12 6 3 3 29,0 467,0 15
5 5 Idiazabal 12 4 1 7 22,0 255,8 9
6 4 Chessberri X.K. 12 0 2 10 5,0 45,0 2
7 7 San Roke Xake Taldea 12 0 2 10 4,0 20,0 2

Jarraian J.M. Sierrak egindako sari banaketaren bideoa:

Argazki gehiago: Hondarribia-Marlaxka eta J.C. Iturralde

Iñigo Muxikak pasatako bi argazki eta dokumentazioarekin Post hau eguneratzen dugu:

_DSC0004 (420x283)
Hondarribia-Marlaxka (argazkia: Iñigo Muxika)

Txapelketako txostenera lotura (PDF): hemen

Txapelketako informazioa ChessResultsera lotura: hemen

_DSC0015 (420x283)
Joko aretoaren ikuspegia (argazkia: Iñigo Muxika)