Artxiboa laburpen hitzeka: Carlos Lakunza

Marc Narciso Nazioarteko XL Donostiako Hiria txapelketako Txapelduna izan da. Gure taldekideek lan txukuna burutu dute

(leer en castellano)

Txapelketako bederatzi txandetan 8 puntu lortu ondoren, Marc Narciso Dublan GM Katalanadarrak Donostiako Hiria Nazioarteko 40. Txapelketan garaipena lortu du. 8na punturekin berdinduta, desenpate okerragoa duelako, bigarren postuan beste GM katalandarra izan dugu: Josep Manuel Lopez Martinez eta hirugarrenen postua Venezuelako José Rafael Gascón del Nogal IMarentzako izan da.

Sailkapeneko hiru lehenengoen podiuma: IM José Rafael Gascón (3), GM Marc Narciso (1) eta GM Josep Manuel López (2)

Kutxa Saria. Gipuzkoako jokalari hoberenari saria José Luis Guijarrok (8. Sailkapenean 6,5/9 punturekin) lortu du, José Luis Muñoz (15. sailkapenean 6/9 punturekin) bigarren izan da eta Carlos Lakunza (20. sailkapenean 5,5/9 punturekin) hirugarren.

Kutxa saria: Carlos Lakunza (3), Jose Luis Guijarro (1) eta Joselu Muñoz (2)

2100tik azpiko onenei saria. Gure taldeko jokalri bi sailkapen honetako lehenengoak izan dira. FJ Torres (10. sailkapenean 6,5/9 punturekin) eta Patxi Moreno (17. sailkapenean 6/9 punturekin) lehenego eta bigarren hurrenez hurren. Madrilgo Nicolás López (18. sailkapenean 6/9 punturekin) hirugarren izan da.

2100 Elotik beherako onenak: Nicolças López (3), FJ Torres (1) eta Patxi Moreno (2)

Txapelketako azken sailkapen osoa ikusteko (ChessResults) sakatu: hemen

Jarraian sailkapeneko lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin (Letra lodiz idatziak) eta Bidasoaldekoak diren baina egun bertan bizi ez diren jokalariekin osatua.

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk.  Des1
1 2 GM Narciso Dublan Marc ESP 2508 8,0 53,0
2 1 GM Lopez Martinez Josep Manuel ESP 2583 8,0 52,0
3 4 IM Gascon Del Nogal Jose Rafael VEN 2489 7,0 51,0
4 3 IM Stella Andrea ITA 2500 7,0 50,5
5 5 IM Panelo Marcelo ARG 2373 7,0 50,5
6 9 Prieto Aranguren Alain ESP 2224 6,5 49,0
7 7 FM Becerra Juan David COL 2341 6,5 45,0
8 11 Guijarro Galan Jose Luis ESP 2218 6,5 44,5
9 13 WFM Garcia-Castany Musellas Gal.L ESP 2195 6,5 44,0
10 21 Torres Ganuza Francisco Javier ESP 2095 6,5 41,0
 
17 29 Moreno Estebanez Patxi ESP 2028 6,0 41,5
 
36 22 Pastor Pons Pedro Maria ESP 2077 5,0 41,0
 
60 103 Fernandez Checa Manuel ESP 1375 4,5 35,0
 
64 48 Fernandez Garcia Francisco José ESP 1871 4,0 40,0
 
79 39 Nogues Fernandez Ramon ESP 1922 3,5 41,5
 
100 104 Tellechea Castello Eduardo ESP 1351 3,0 31,0
 
103 95 Moreiro Sanchez Silvestre ESP 1499 3,0 29,0

Jarraian txanda ezberdinetako argazkiak Asier Cuestak, Goio Uriartek, Fernando Markinak, Santiago Juberiasek eta antolaketak eginak:

Gipuzkoako Xake Federazioak antolatzen duen txapelketa honetako zuzendaria, federazioko presidentea den Fernando Markina izan da. Epaile nagusia Cesar Montonlio izan da, Iñigo Galarza eta Santiago Juberias epaile laguntzaileekin. Mikel Zubia txapelketako prentsa arduradun ibili da.

Epaileak: Iñigo, Cesar eta Santiago

LOTURA INTERESGARRIAK:

Advertisements

Carlos Pascualek 6. postua lortu du 2016 “G.P. Iretza Sagardotegia” bigarren Txapelketan

(euskaraz irakurri)

Atzo asteazkena, Gros XTren egoitzan “G.P. Iretza Sagardotegia” Elkarte Txapelketa bikoitzaren  bigarren txapelketaren bigarren eta azken jardunaldia burutu zen gure taldeko jokalari den Carlos Pascualen parte hartzearekin.

Carlos Pascual
Carlos Pascual

31 jokalarik Gros Xake taldeak antolatzen duen bigarren txapelketa honetan parte hartu zuten, 6 txandetako Suitzar sisteman, partidako 10 minutu + jokaldiko 5 segundoko gehitzearekin. Atzoko txapelketako azken jardunaldia zen eta jokatutako 3 txandak eta gero, Juan Carlos Lakunzak txapelketa irabazi zuen, bigarren postua Pablo Arrondok lortu zuen eta  hirugarren postua Josu Manterolarentzat izan zen.  Gure taldekidea merituzko 6. postua lortu zuen.

Zorionak Carlos!

(Atzo Carlos Pascualek egindako argazkiak)

 

6 txanda eta gero amaierako sailkapenekko 10 lehenak:

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 Lakunza Oyarbide Juan Carlos 2083 5,5 22,0 15,0 20,00
2 13 Arrondo Carbonell Pablo 1688 5,0 23,0 14,5 17,50
3 8 Manterola Ubillos Josu 1761 4,5 19,5 13,0 17,25
4 4 Cejudo Urdampilleta Jose Manu 1860 4,0 24,0 16,0 13,50
5 16 Benaito Villagarcia Mikel 1607 4,0 20,0 13,0 10,50
6 34 Pascual Cuadrado Carlos 0 4,0 18,5 13,0 9,50
7 7 Guerrero Itarte Alfredo 1776 3,5 20,5 14,0 11,00
8 9 Cantabrana Garona Alejandro 1739 3,5 19,0 12,0 10,75
9 12 Iturralde Echeverria Ivan 1695 3,5 18,5 12,0 10,25
10 3 Tung Siu Hung 1865 3,5 18,5 11,5 8,50

31 jokalari arte.

Antolatzailearen Webgunea: hemen
Emaitzak eta sailkapenak “Chess-Results”: hemen

Ander Tafallek bosgarren postua lortu du Iñigo Argandoñak irabazi duen IV. “Cervezas Ambar” Sari Nagusian, Mikel tafallek 14. postua lortu du

(leer en castellano)

Gaur burutu da, gure taldeko Mikel Tafall eta Ander Tafall jokalarien parte hartzearekin,  Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan, IV. Cervezas Ambar Sari Nagusia. 55 jokalari bildu duen txapelketa hau, urriaren 21etik abenduaren 2ra bitarte, asteakenetan burutu da,  7 txandetako Suitzar siteman, partidako 30 minutu + jokaldi bakoitzeko 30 segunduko gahiketa erritmoan. Txapela MI Iñigo Argandoñak lortu du, podiumean Mikel Benaito eta Carlos Lakunza. lagun izan diutela. Gure jokalariek lan txukuna burutu dute eta hasierako zerrendan 22. postutik abiatuta, Anderrek bosgarren postua lortu du eta Mikelek, 55. postutik hasita, 14an amaitu du txapelketa.

Zorionak!

IV. “Cervezas Ambar” Txapelketako Sailkapena

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 IM Argandona Riveiro Inigo 2435 6,5 34,0 25,0 31,25
2 17 Benaito Villagarcia Mikel 1671 6,0 27,5 19,0 21,00
3 3 Lakunza Oyarbide Juan Carlos 2062 5,5 32,0 22,5 22,75
5 22 Tafall Ander 1612 5,0 29,5 21,5 20,50
14 55 Tafall Mikel 0 4,5 23,5 17,0 14,50

Lotura interesgarriak:

Gros Xake Taldea

Chess-Results