Valladoliden gaur Vendimia de Ajedrez Infantil txapelketaren XIV. edizioa jokatu da. Estatuko 281 gazte bildu dituen Jaialdi eder honetaz gozatzera Marlaxkako delegazio txiki bat bertaratu daTafall Villanueva anaiak (Ander, Iker eta Gorka) eta beren gurasoez osatua. Gros XTko Josu Manterola bidaia-lagun izan dutela. Pilar Fernández Valderrama Udal Kiroldegian Grosko Jose Luis Muñoz eta Cecilia Perez ere aurkitu dituzte. Txapelketan elkarrekin tarte onak pasa dituztelarik.
Ander Tafall, Josu Manterola, Gorka Tafall eta Iker Tafall
AtzoValladolidenVendimia de Ajedrez Infantil txapelketaren XIII. edizioa jokatu zen. Estatuko 300 gazte bildu zituen Jaialdi eder honetaz gozatzera Marlaxkako delegazio txiki bat bertaratu zen Tafall Villanueva anaiak (Ander, Iker eta Gorka) beren gurasoez eta Goio entrenatzaileaz osatua. Gros XTko Josu Manterola eta aita, bidaia-lagun izan zituztela. Pilar Fernández Valderrama Udal Kiroldegian Grosko Joseluis Muñoz eta Cecilia Perez ere aurkitu zituzten eta Ansoaingo Andres Malon. Txapelketan elkarrekin tarte onak pasa zituztelarik.
Irteera honen helburuak, Estatuko beste haurrekin jokatu eta oso ondo antolatutako txapelketa batez gozatzea zen. Gorka eta Ikerrek oso lan ona egin zuten eta beren mailetako 3. eta 6. postuak lortu zituzten. Sub16an Josu Manterolak 6. postua, Anderrek 11.a eta Maloenk podiuma lortu zuen (hirugarren postua). Sub 20an Joseluk 4. postua lortu zuen eta Ceciliak 10.a. Gure espedizioak Burgosen bi gau egin zituenez, turismoa egin eta fin de semana Cidiano jaialdiaz gozatzeko aukera ere izan zuen. Asteburu ederra.
Txapelketako bederatzi txandetan 7,5 puntu lortu ondoren, Lelys StanleyMartinez DuanyGM Kubatarrak Donostiako Hiria Nazioarteko 41. Txapelketan garaipena lortu du.
Irabazlea: GM Lelys Stanley Martinez Duany
8na punturekin berdinduta, desenpate okerragoa duelako, bigarren postuan ChristofSieleckiIM Alemaniarra eta hirugarrenen postua Sestaoko jokalaria denJesus Iruzubieta Villaluenga FMarentzako izan da.
Lehenengo hiru sailkatuen podiuma
Kutxa Saria. Gipuzkoako jokalari hoberenari saria Javier Corral Sierrak (9. Sailkapenean 6,5/9 punturekin) lortu du, IM Alejandro Franco Alonso(12. sailkapenean 6/9 punturekin) bigarren izan da eta gure taldekidea den Patxi Moreno Estebanez (13. sailkapenean 6/9 punturekin) hirugarren.
Kutxa sariko podiuma
2100tik azpiko onenei saria. LehenaJavierCinza Lopez izan da (14. sailkapenean 6/9 punturekin), Jose LuisMunoz Avila bigarren (19. sailkapenean 6/9 punturekin) eta Michael Gorny(23. sailkapenean 5,5/9 punturekin) hirugarren izan da.
Gure lagun Pedro Pastor Irundarrari sari bat eman diote 41 edizioetako 40etan parte hartu duelako. Zorionak Pedro, hori duk marka hori!
Pedro Pastor eta Fernando Markina
Txapelketako azken sailkapen osoa ikusteko (ChessResults) sakatu: hemen
Jarraian sailkapeneko lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin (Letra lodiz idatziak) eta Bidasoaldekoak diren jokalariekin osatua.
Jarraian txanda ezberdinetako argazkiak Goio Uriartek , Juan Cruz Iturrartek eta Pepelu Muñozek eginak:
Gipuzkoako Xake Federazioak antolatzen duen txapelketa honetako zuzendaria, federazioko presidentea den Fernando Markina izan da. Epaile nagusia Cesar Montonlio izan da, Iñigo Galarza eta Aitor Herrán epaile laguntzaileekin. Mikel Zubia txapelketako prentsa arduradun ibili da.
FGAko presidentea eta txapelketako zuzendaria Fernando Markina eta txapelketako arbitro nagusia Cesar Montolio
Pasa den urriaren 11tik, gaur arte, urriaren 15a, Errioxako Alfaron VII Open Ciudad de Alfaro “Trofeo Cigüeña de Plata” txapelketa burutu da eta bertan, Gipuzkoako Sub-18 selekzioan parte hartzeko Ibai Dorronsorok eta Ander Tafallek gonbidapena bazuten ere, azkeneaan, klubetik Patxi Moreno bakarrik joan da.
Patxi eta Patrice partida bat analizatzen
Gure jokalariarekin batera Gros XTko Jose Luis Muñoz, Josu Manterola, Ivan Iturralde, Estibaliz Apellaniz, Cecilia Pérez eta Sara Barandiaran, izan ditugu Gipuzkoako espedizioan. Bertan entrenatzaile lanak MI Patrice Etchegarayk egin du.
Patxi, Joselu, Josu, Kandido (botileroa), Ivan, Patrice (entrenatzailea), Cecilia, Sara eta Estibaliz
Club Ajedrez Alfaro taldeak antolatuta, Rafael Lara Rivas txapelketako zuzendari zela eta IA Jesús García Valer epaile nagusi, 7 txandetako Suitzar sistemako txapelketa izan da, jokalariko 90 minutu partidako erritmoan jokaldiko 30 sugunduko gehiketarekin. Bertan 79jokalarik parte hartu dute. 7 txanden ondoren, garaipenaFM Alberto Quintin Navarrorentzat izan da, 7 partidatan 6 puntu egin eta puntu berdinak lortu dituenIM Amrkus Lammers Alemaniarra baino desenpate hobeagoa izan duelako. Jarraian txapelketako lehenego 10 sailkatuen zerrenda emango dizuegu, Gipuzkoako ordezkariek burututako lanarekin. Txapelketako informazio osatua izateko, sailkapena, parekatzeak, e.a. (ChessResults), sakatu: hemen.
Sailkapeneko lehen 10 jokalarien zerrenda eta Gipuzkoako espedizioaren ordezkariena:
Gaur amaitu da Salobreñan18 urte beherakoen Espainiako txapelketa eta bertan Gaztela Leongo jokalaria den IM Miguel Santos Ruiz garaipena lortu du,9 partidetan 8 puntu egin ondoren. Podiumenan Andaluziako bi jokalari zian ditu, biek 7 puntu lortu dituztela, IM Alejandro Perez Garcia bigarrena izan da eta FM Alejandro Domingo Nuñez hirugarrena.
Sub 18ko podiuma, (Argazkia: Patricia Claros Aguilar)
Gure taldeko Ibai Dorronsoro Larbide gogor aritu da lehian, eta baita emaitza politak lortu ere. 9 partidetan 5 puntu lortu ditu, 81. postutik abiatuta 42. postuan amaitu du txapelketa, 2155 puntuko performancea eginez eta 131,60 ELO puntu igotzea lortu du. Txapelketan parte hartu duten Euskadiko Federazioko beste ordezkariek (Ane MirenDiaz Herrero, CeciliaPerez Sodupe, AritzMorante Rafael, JonLagos Lejarraga eta Jose LuisMuñoz Avila) lan polita egin dute txapelketa gogor honetan eta emaitza ezberdinak lortu dituzte.
Ibai Dorronsoro, IM Rafa Alvarez (delegado), Ane Miren Diaz, Joselu Muñoz, Aritz Morante, Ceci Perez y Jon Lagos
Kirol emaitzak alde batera utzita, Euskadiko delegazioaren kideen artean giro aparta dagoela ezin uka eta txapelketan parte hartu duten taldeen artekoa ere polita izan da. Euskadiko jokalariek xakeaz gain Salobreñan beste gauza askorekin ondo pasa dute. Jarraian txapalketako lehen 10 jokalarien emaitzak eta Euskadiko Federazioko ordezkariena ematen dizuegu:
Ibai Dorronsoro eta Patxi Moreno gure klubeko jokalairak
Atzo Euskadiko Banakako txapelketak burutu ziren, Kadete eta Infantil mailetan. Euskadiko Xake federakuntzak antolatuta, txapelketa Eibarko Unibertsitate Zentroan burutu zen gure klubeko bi jokalari Ibai Dorronsoro Larbidek eta Patxi Moreno Estébanezek Gipuzkoa ordezkatu zutela.
Gipuzkoako espedizio kideak: Ceci Perez, Esti Apellaniz, Jon Ander Almagro, Joselu Muñoz, Ibai Doronsoro, Markel Zuloaga, Mikel Vicente (Delegatua) eta Patxi Moreno
Jubenila
Jubenila martxoaren 29an hasi zen eta apirilaren 2an amaitu. Jubenilean 10 jokalarik parte hartu zuten eta liga sisteman 9 txanden ondoren, lehen postua Jon Lagosek lortu zuen 9 partidatan 9 garaipen lortuz. Bigarren postua Markel Zuloagak lortu du, 7/9 puntu egin eta gero. Hirugarren postua Ander Canok lortu zuen, 9 partidatan 6 puntu egin eta gero. Gure taldekidea den Ibai Dorronsorok puntu berak egin bazituen ere, desenpateagatik 4. postua lortu zuen.
Jon Lagos 2016ko Euskadiko Jubenil Txapelduna
9 txanden ondoren Euskadiko Jubenileko sailkapena:
Euskadiko banakako Jubenilen txapelketaren informaziora (Chess-results) lotura: hemen
Kadetea
Kadetea Jubenila baino eguna bat beranduago hasi zen, martxoaren 30ean, eta apirilaren 2an amaitu. Bertan 30 jokalarik parte hartu zuten, sei txandetako suitzar sisteman lehian. Amaieran, 6 partidatan 5 puntu egin ondoren, txapelketa Adrian Martinezek irabazi zuen. Bigarren postua Jose Luis Muñozek lortu zuen, 6 partidatan 4,5 puntu egin ondoren. Puntu berdinak egin eta desberdintze okerragoa zuelako, gure taldekidea den Patxi Morenok, hirugarren postua lortu zuen, eta sub-14koen artean lehen postua lortu, Euskadiko Infantil Txapelketa irabaziz. Gipuzkoako taldeko neskek lan txukuna egin zuten. Cecilia Perezek (3 punturekin kadetean 12.) eta Estibaliz Apellanizek (2 punturekin kadetean 23.) Euskadiko txapelketak irabazi zuten nesketan, Kadetean lehenak eta Infantilean bigarrenak. Gipuzkoako jokalarien parte hartzeari dagokionez, Jon Ander Almagrok kadetean 2,5 puntu egin ondoren sailkapeneko 22. postua lortu zuela aipatuko dugu.
Euskadiko banakako Cadeteen txapelketaren informaziora (Chess-results) lotura: hemen
Jarraina txpaleketan Mikel Vicentek, Goio Uriartek, Jose Luis Muñozek, Maru Estébanezek eta EXF-FVA webguneko argazkiak:
Absolutoa
Gaur hasi da Zornotzako Zelaieta Zentroa Euskadiko Txapelketa Absolutoa 24 jokalarien parte hartzearekin eta gure taldeko ordezkaririk gabe. Burutzeke dauden partida batzuen faltan lehen mahaietan parra adostu eta gero, Santiago González de la Torre Euskadiko Txapeldun Absoluta da, 6. aldiz.
Santi Gzlez. de la Torre 2016ko Euskadiko Txapeldun absolutoa
Haritz, Jokin, Ander, Patxi eta Niko klubeko presidentearekin
Gaur goizean, Donostiako Tabakalerako Kutxa Kulturren gazteentzako xake bi txapelketa jokatu dira, Kutxa Fundazioak antolatuta, Gros Xake Taldearen laguntzaz eta bertan, zuzendari lanak Iñigo Argandoñak egin ditu, Andoni Segovia eta Christian Sánchez laguntzaile izan dituela. Alde batetik Gipuzkoako xake promesa 8 gaztetxoez osatutako itxia jokatu da, eta bestetik, 8-16 urte bitarteko 62 gaztetxo bildu dituen txapelketa irekia. Bi txapelketak, irekia, Suitzar sisteman, eta Itxia liga sisteman, zazpina txanda izan dituzte eta bi txapelketako joko erritmoa 5 minutukoa izan da, jokaldiko 3 segundoko gehitzearekin. Klubetik ordezkariak izan ditu txapelketa bakoitzean, Itxian Ander Tafall eta Patxi Moreno parte hartu dute. Irekian Haritz Sein, Jokin Etxaniz eta Nicolás Aparicio. Bertaratutako guztiek gogor lehian aritu badira ere, bakan batzuek lehenengo postuak lortu dituzte. Hala ere, bertaratutako guztiek etxera, Kutxako Garbiñe Etxezarretak eta Eli Argandoña Gros Xake Taldeko presidentearen eskutik, sari politak eraman dituzte.