Artxiboa laburpen hitzeka: Club de Judo Ama Guadalupekoa

OLAZABAL KIROL SARIAK 2018an giro ederra

(leer en castellano)

Hondarribiko Udalak gaur, martxoaren 16a, Itsas Etxea Auditoriumean  banatuko ditu III. Olazabal Kirol Sarien irabazleak. Oihan Vegak aurkeztu du, eta Txema Olazabal, Txomin Sagarzazu Alkateak eta Iñaki de Mujika kazetariak parte hartu dute saioan.

Lau sari banatu dira :

  • Emakumezko Kirolaria: Mariasun Quiñones.
  • Gizonezko Kirolaria: Ion Areitio.
  • Kirol elkartea /Kirolari taldea: Hondarribia Arraun Elkartea.
  • Kirolarekin zerikusia duen pertsona: Jose Javier Aristizabal (Aristi) eta Miguel Angel Izquierdo.

Gure klubak aurten Jesus Maria Jauregui Klubeko sortzailea, klubeko presidente ohia eta egun aktibo jarraitzen duen jokalari beteranoa aurkeztu dugu Kirolarekin zerikusia duen pertsona sarirako eta izendapenarekin kontent agertzeaz gain sari banaketan oso ondo pasa duela gaineratu digu.

Informazio gehiago: Hondarribiko Udaleko webgunean

OLAZABAL KIROL SARIAK gaur Itsas Etxea Auditoriumean, Jesus Mari Jauregui gure ohorezko presidentea izendatua dagoela

(leer en castellano)

Hondarribiko Udalak gaur, martxoaren 16a, Itsas Etxea Auditoriumean  banatuko ditu III. Olazabal Kirol Sarien irabazleak.

Lau sari banatuko dira :

  • Emakumezko Kirolaria: Olatz Arrieta, Beti Prest Belaontzia, Cyara Palenzuela eta Mariasun Quiñones.
  • Gizonezko Kirolaria: Iker Amandoz, Ion Areitio eta Ander Vilariño.
  • Kirol elkartea /Kirolari taldea: BAT (Bidasoa Atletiko Taldea ), Club Balomano Hondarribia, Club de Judo Ama Guadalupekoa, Hondarribia Arraun Elkartea eta Hondarribiko Itsaskari Baita.
  • Kirolarekin zerikusia duen pertsona: Jose Javier Aristizabal (Aristi), Miguel Angel Izquierdo, Jesus Maria Jauregui, Pello Olazabal eta Jose Ignacio Sodupe.

Botua ematea internetez egin da, Udal webgunean, eta baita BAZ-en eta Hondartza Kiroldegian ere.

Gure klubak aurten Jesus Maria Jauregui aurkeztu dugu Kirolarekin zerikusia duen pertsona sarirako:

Klubeko sortzailea, klubeko presidente ohia eta egun aktibo jarraitzen duen jokalari beteranoa.

2016an burututako bigarren edizioko irabazleak

Informazio gehiago: Hondarribiko Udaleko webgunean