Artxiboa laburpen hitzeka: consejo superior de deportes

Udako Oihartzunak (2): Gazteentzako Espainiako Txapelketa Salobreñan

(leer en castellano)

carte-salol-03-junio-2014_350px (350x495)

Arestian esan genuen bezala, gure taldekide bik Gazteentzako Espainiako Xake Txapelketan parte hartu zuten, Salobreñan (Granada) Best Western Hotel Salobreñan: Ibai Dorronsoro eta Patxi Moreno.

Uztailaren 20tik 26ra , Ibai Dorronsoro Larbidek SUB-16an parte hartu zuen eta txapelketan merituzko garaipenak lortu zituen. Ibai rankingeko 113 postutik hasi bazen, 95ean bukatu zuen. txapelketan 9 partidetan 4 puntu lortu zituen, (+4 =0 -5 ), eta horrexegatik 56 ELO puntu irabazi zituen.

Jarraian Eihartze Buizak pasatako Euskadiko SUB-16 taldekideen argazkiak jartzen ditugu:

 

Patxi Moreno Estebanez gure taldekidea egungo mailako Euskadiko Txapelduna, uztailaren 20tik 26ra, SUB-12 Txapelketan parte hartu zuen, bere parte hartzea bukatu zuen eta merituzko 22. postua lortu zuen, 9 partidetan 6 puntu egin ondoren ( +4 =2 -2 ), 1657 ELO puntu performantzea lortuz.

Jarraian bere gurasoek ateratako argazkiak jartzen dizkizuegu:

Gure bi jokalariek oso kontent daude izandako esperientziarekin eta burututako lanarekin. Jarraian lotura interesgarri batzuk gogoratzen dizuegu:

Emaitzak eta sailkapenak (Chess-Results): hemen

Txapelketako informazio diptikoa: hemen

Federación Española de Ajedrez: hemen

Federación Andaluza de Ajedrez: hemen

BEST WESTERN Hotel Salobreña: hemen

Patxi Moreno Espainiako SUB 12 txapelketan 22.a, orain, SUB-16an Ibai Dorronsororen txanda da

(leer en castellano)

Premiosub12

Patxi Moreno Estebanez gure taldekidea egungo Euskadiko Txapelduna da SUB-12 mailan Salobreñan (Granada) jokatutako Espainiako SUB-12 Txapelketa bere parte hartzea bukatu du eta merituzko 22. postua lortu du 9 partidetan 6 puntu egin ondoren ( +4 =2 -2 ), 1657 ELO puntu performantzea lortuz.

img_1531-570x640

Beste aldetik, datorren uztailaren 20tik 26ra Espainiako SUB-16 txapelketa hasiko da eta bertan gure taldeko Ibai Dorronsoro Larbide bertan izango dugu Salobreña (Granada). Ibaik bere lana amaitzen duenean 2014ko Espainiako gazteen txapelketetan gure taldekideen parte hartzeari post bat eskainiko diogu.

carte-salol-03-junio-2014_350px (350x495)

Ibairen lanak jarraitu nahi dutenei lotura interesgarri batzuk gogoratzen dizuegu:

Partidak zuzenean ikusteko: hemen

Emaitzak eta sailkapenak (Chess-Results): hemen

Txapelketako informazio diptikoa: hemen

Federación Española de Ajedrez: hemen

Federación Andaluza de Ajedrez: hemen

BEST WESTERN Hotel Salobreña: hemen

_______________________________

madalenajaiak2014 (640x553)

 

Azkenik, Hondarribiko Madalen Auzoko jaien barnean, datorren asteartean, uztailaren 22an, gure taldekideek aldibereko xake partida sesio bat 17:30ean burutuko dutela gooratzen dizuegu.

Bertaratuko zaretelakoan!

 

 

 

Patxi Morenok bere parte hartzea hasi du SUB-12 Espainiako Txapelketan

(leer en castellano)

carte-salol-03-junio-2014_350px

Patxi Moreno Estebanez, gure taldekidea egungo Euskadiko Txapelduna da SUB-12 mailan eta dagoeneko Salobreñan (Granada) dago, Espainiako SUB-12 Txapelketa jokatzen, uztailaren 7tik 12ra arte iraungo duen txapelketan, bertaratu diren 133 jokalariekin lehian.

Bertaratutako jokalarien maila oso altua da. Honen erakusgarri da hasierako sailkapeneko lehen 10 jokalariek 1700 ELO puntuak gainditzen dituztela eta txapelketa irabazteko faboritoa den Marcos Lianes 1919 puntu dituela.

Jokalari indartsu hauen eta beste guztien aurka, Patxi gure taldekideak helburu argiekin joan da: ondo pasatzea, ikastea eta ahal duen hobekien lan txukuna egitea. Ziur oso ondo egingo duela.

Patxirekin batera, besti bi jokalarik osatzen dute txapelketa honetako rEuskal herriko ordezkaritza, Rodrigo de las Heras eta Sara Barandiaran osatzen dute.

Guztioi Zorte On!

 

Loturak:

Partidak zuzenean ikusteko: hemen

Emaitzak eta sailkapenak (Chess-Results): hemen

Txapelketako informazio diptikoa: hemen

Federación Española de Ajedrez: hemen

Federación Andaluza de Ajedrez: hemen

BEST WESTERN Hotel Salobreña: hemen