Artxiboa laburpen hitzeka: Conteneo

2016ko Euskadiko Kluben SUB-18 Txapelketa, Hondarribia Marlaxka Txapeldun!

(leer en castellano)

img-20161002-wa00202016ko urriaren 2an, Barakaldon, kluben arteko Euskadiko SUB-18 txapelketa burutu zen eta bertan gure taldeak ordezkari bat izan zuen. Euskal Xake Federakuntzak antolatutako txapelketa hau, Benidormen jokatuko den FEDA-k antolatutako Espainiako SUB-18 txapelketara sailkatzeko baliagarri, Clara Campoamor Kultur Etxean jokatu zen, 4 txandetako sistema suitzarrean, lau tableroetara. Puntuazio sistema tablero guztien puntuen batura izan zen eta berdinketa desegiteko sistema taldeen arteko partidaren emaitza izan zen: garaipenari 2 puntu ematen zion, parrari bakarra eta porrotari 0 puntu. Txapelketa zuzendu eta arbitro lanak Miguel Ángel Almansak egin zituen.

Rankingeko hirugarrenak izanik, Patxi Moreno, Ibai Dorronsoro, Ander Tafall,eta Ander Uranga osatzen zuen taldeak, Mikel Tafall eta Goio uriarte “botileroen” laguntzaz, hasierako postua berdindu edota hobetzeko gogoarekin txapelketari hasiera eman zioten.

dsc_2417

3. Hondarribia-Marlaxka (RtgAvg:1652 / TB1: 12 / TB2: 6)
T. Izena FIDE FEDA Ptk. Partidak
1 Moreno Estebanez Patxi 1908 1883 3,5 4,0
2 Dorronsoro Larbide Ibai 1702 1639 3,5 4,0
3 Tafall Villanueva Ander 1639 1635 3,0 4,0
4 Uranga Odriozola Ander 1358 1282 2,0 4,0

Emozio betetako txapelketaren ondoren zorte pittin bat izan genuela, txapelketako lehen postua lortu genuen eta taldeak abenduan Benidormen burutuko den IX. Sub18 Espainiako Txapelketara joateko sailkatu zen.

Azken sailkapena:

Rk. H.Z Taldea Partidak   +   =   –  Des1 Des2
1 3 Hondarribia-Marlaxka 4 2 2 0 12,0 6
2 4 Martintxo 4 3 1 0 11,0 7
3 1 Gros 4 3 0 1 10,0 6
4 6 Abadiño 4 2 1 1 10,0 5
5 7 Conteneo 4 2 1 1 8,5 5
6 8 Altzaga Leioa 4 1 1 2 8,5 3
7 5 Mikel Gurea 4 2 0 2 8,0 4
8 9 San Viator 4 2 0 2 7,0 4
9 10 Endroke 4 2 0 2 7,0 4
10 2 Sestao 4 0 2 2 7,0 2
11 11 Santurtzi 4 1 0 3 4,5 2
12 12 Barakaldo 4 0 0 4 2,5 0

Azalpena:
Des1: points (game-points)
Des2: Matchpoints (2 for wins, 1 for Draws, 0 for Losses)

Lehen hiru sailkatuen argazkiak:

Gros XT (3. sailkatua)
Gros XT (3. sailkatua)
dsc_2463
Martintxo (2. sailkatua)
img-20161002-wa0035
Hondarribia-Marlaxka (Txapeldunak)

Txapelketako datuak Chessresults : hemen

Jarraian txapelketako erreortajea. Argazkiak: Goio Uriarte eta Mikel Tafall.

 

 

Advertisements

2015eko Euskadiko Kluben SUB-16 Txapelketa, Marlaxka Txapeldun!

(leer en castellano)

IMG-20150927-WA00202015eko irailaren 27an, Barakaldon, kluben arteko Euskadiko SUB-16 txapelketa (hamasei urte beherakoentzat) burutu zen eta bertan gure taldeak ordezkari bat izan zuen. Euskal Xake Federakuntzak antolatutako txapelketa hau, Benidormen jokatuko den FEDA-k antolatutako Espainiako SUB-16 txapelketara sailkatzeko baliagarri, Clara Campoamor Kultur Etxean jokatu zen, 4 txandetako sistema suitzarrean, lau tableroetara. Puntuazio sistemak taldeen arteko partiduaren garaipenari 2 puntu ematen zion, parrari bakarra eta porrotari 0 puntu. Berdinketa hausteko sistema moduan tablero guztien puntuen batura erabili zen. Arbitro lanak Miguel Ángel Almansak egin zituen.

Rankingeko hirugarrenak izanik, Patxi Moreno,Ander Tafall, Ibai Dorronsoro eta Ander Uranga osatzen zuen taldeak, Mikel Tafall eta Goio uriarte “botileroen” laguntzaz, hasierako postua berdindu edota hobetzeko gogoarekin txapelketari hasiera eman zioten. Eta baita lortu ere, txapelketako lehen postua lortu zelarik.

Sailkapen Nagsuia:

Rk. H.Z. Taldea Partidak   +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3
1 4 Marlaxka 4 3 1 0 7 10.5 0
2 5 Ansoain 4 3 0 1 6 11.5 0
3 7 Martintxo 4 2 2 0 6 10.5 0
4 1 Gros 4 2 1 1 5 10.0 0
5 2 Abadiño 4 2 1 1 5 9.0 0
6 6 Mikel Gurea 4 1 2 1 4 9.5 0
7 8 Conteneo Haitzak 4 2 0 2 4 7.0 0
8 10 Santurtzi 4 2 0 2 4 5.5 0
9 9 Altzaga Leioa 4 1 1 2 3 6.0 0
10 3 Sestao 4 1 0 3 2 5.0 0
11 11 Barakaldo 4 1 0 3 2 3.5 0

Lehen hiru sailkatuen argazkiak

DSC_0053
3. sailkatua: MARTINTXO
DSC_0054
2. Sailkatua: ANSOAIN
IMG-20150927-WA0013
Txapelduna: HONDARRIBIA-MARLAXKA

Chessresults Txapelketako datuak: hemen

Argazkiak: Mikel Tafall eta Goio Uriarte

 

2014ko Euskadiko Kluben SUB-16 Txapelketa, Gros XT Txapeldun

(leer en castellano)

2014ko irailaren 28an, Barakaldon, kluben arteko Euskadiko SUB-16 txapelketa (hamasei urte beherakoentzat) burutu zen eta bertan gure taldeak ordezkari bat izan zuen. Euskal Xake Federakuntzak antolatutako txapelketa hau, Benidormen jokatuko den FEDA-k antolatutako Espainiako SUB-16 txapelketara sailkatzeko baliagarri, Clara Campoamor Kultur Etxean jokatu zen, 4 txandetako sistema suitzarrean, lau tableroetara. Puntuazio sistemak taldeen arteko partiduaren garaipenari 2 puntu ematen zion, parrari bakarra eta porrotari 0 puntu. Berdinketa hausteko sistema moduan tablero guztien puntuen batura erabili zen. Arbitro lanak Miguel Ángel Almansak egin zituen.

Azkenean Euskadiko ondorengo 11 taldek parte hartu zuten:

Z. Taldea Bat.Eloa
1 Abadiño 1726
2 Gros XT 1673
3 H. Marlaxka 1637
4 Conteneo 1619
5 Oberena 1590
6 San Viator 1523
7 Sestao EDP 1519
8 Mikel Gurea 1518
9 Santurtzi 1513
10 Martintxo 1426
11 Altzaga 1338

Rankingeko hirugarrenak izanik, Patxi Moreno, Ibai Dorronsoro, Ander Uranga, Ander Tafall eta Pablo Basurko osatzen zuen taldeak, Mikel Tafall, Jose Luis Uranga eta Goio uriarte “botileroen” laguntzaz, hasierako postua berdindu edota hobetzeko gogoarekin txapelketari hasiera eman zioten. Hala ere, zoria ez genuen alde izan eta posizio txukunak lortu arren, partidak aurkarien alde joan ziren geienetan.   Lan txukuna burutu zutelako, nahiz eta emaitza txarra lortu, gure harrobiko jokalari gazte hauek eta beraien lanak ikustera bertaratutako guraso eta lagunek gustura bueltatu ziren.

Sailkapen Nagusia

Barakaldo Xake klubeko facebookeko argazkiak.

Rk. H. Z. Taldea Partidak   +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3
1 2 Gros XT 4 4 0 0 8 13.5 0
2 8 Mikel Gurea 4 3 0 1 6 8.5 2
3 7 Sestao EDP 4 3 0 1 6 8.5 0
4 10 Martintxo 4 2 1 1 5 7.5 0
5 5 Oberena 4 2 0 2 4 9.5 0
6 1 Abadiño 4 2 0 2 4 9.0 0
7 6 San Viator 4 2 0 2 4 5.5 0
8 11 Altzaga 4 1 1 2 3 7.0 2
9 9 Santurtzi 4 1 1 2 3 7.0 0
10 4 Conteneo 4 1 1 2 3 5.5 0
11 3 H. Marlaxka 4 0 2 2 2 6.5 0

Chessresults Txapelketako datuak

Irabazle eta parte hartu duten guziei zorionak!