Gaur Diario Vasco egunkariak gure klubaren 40 urtemugaren berri eman du Bidasoa Kirolak atalean “40 años de aperturas y jaque mates” (irekieren eta xake mateen 40 urte) izenburuko erreportaje politarekin. Eskerrik asko Edu Prieto.
Urte guzti hauetan ibilbide lagun izan ditugun pertsona eta entitate guztiei eskerrik asko!
Martxoaren 12tik HondarribiakoUdalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela. Baina, gure klubak online Bidasoako eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!
Hirugarren txandan Anderrek eta Patxik jokatutako derbyaren ondoren, non bigarrenak garaipena lortu zuen, gaur, maiatzaren 7a, txapelketa jokatzen ari diren gure hiru jokalariek laugarren jardunaldi gogorra zuten eta txukun aritu ondoren hirurek garaipena lortu dute. Silvestre Moreirok, zuriekin, Juan José Otegi mendean hartu du. Ander Tafallek, beltzak zituela, amaiera gogor batean Iñaki Aizpuruaren aurka garaipena lortu du eta Patxi Morenok, zuriekin, puntua lortu du Juan Maria Zurutuza arerio zuela.
Laugarren jardunaldiaren ondoren, txapelketan Aritz Abalia lider da, partida guztiak irabazi eta gero. Jarraian, txapelketako behin behineko sailkapeneko 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin osatua:
2016ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako oihartzuna
Denok ondo dakizuen bezala, Hondarribia Marlaxka xake klubak xakearen suztapenaren alde darrai Bidasoaldean eta ahal duen lekuetan. horrela, pasa den ostegunean, maiatzaren 5ean, Gipuzkoako Eskolarteko xake txapelketaren informazioa eta irudiak bidali ondoren , Donostian, apirilaren 23an eta 24an burutu zen Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketari buruzko, kontrazala bete zuen, orrialde osoko erreportajea argitaratu zuten paperezko Diario Vascon, oinarrizko Kirolari buruzko gehigarrian.
Gure taldekidea den Ibai Dorronsoso Gipuzkoako txalduna Jubeniletan, solasaldia izan zuen astelehenean Hondarribiko Kasino Zaharrean, DVKirolak Diario Vasco-ko oinarriko kirolaren gehigarriko kazetaria den Pablo Munillarekin. Gaurko Diario Vasco-n elkarrizketa argitaratu dute. Ibairen argazkia gehigarriko azalean agertu zaigu eta barnean bi orrialdeko elkarrizketa ageri da.
Zorionak Txapeldun!
Lotura interesgarriak:
Gure webgunean Txapelketa horretako berrira lotura: hemen
Teledonostik ostiralean emandako xakeari eta gure klubari buruzko erreportajea dagoeneko diariovasco.tv webgunean “on line” ikusgai duzue.
Andoni Borjarekin blagan
Arestian aipatu bezala, 2014ko otsailaren 07an, Borja Olazabalek gidatzen duen Bidasoa Kirolak saioko “En tu cancha o en la mía” atalean xakeari eta gure klubari buruzko erreportajea eman zuten.
Erreportajea egiteko, aste bete lehenago, Borja Olazabalekin batera, Ylenia Benito eta Ricardo Catalán etorri ziren eta grabaketa iraun zuen ordu luzean klubeko presidentea den Goio Uriarte eta Presidenteordea den Andoni Orube anfitroi izan zituzten.
Bihar 20:00etan eta gero 22:30ean, Teledonosti-ko Bisadoa Kirolak saioan gure taldeari egindako erreportajea ikusgai izango duzue.
Astero ematen duten saio hori, Borja Olazabal kazetariak aurkezten du eta bertan Bidasoaldeko kirol gaurkotasuna aztertzen da.
Ostegunean Borja Olazabal, Ylenia Benito eta Ricardo Catalán gurera etorri ziren eta bisitaldi atsegina eta alaia izan zela ezin uka eta erreportajean islatzea itxaroten dugu.