Artxiboa laburpen hitzeka: diego del rey MI

XXIV. Nazioarteko Groseko Xake Irikian Arthur Kogan garaile. Gure jokalariek emaitza onak lortu dituzte

(leer en castellano)

Gaur 2014ko irailaren 27a, XXIV Nazioarteko Groseko Xake Irikia – XIV Javier Luengo Vazquez Oroigarria gure taldeko Andoni Oruberen, Iker Arriren, Sergio Sanmateu eta Ander Tafallen parte hartzearekin amaitu berri da. GM Arthur Kogan gure lagunak  garaipena lortu du, nahiz eta,  MI Diego del Reyrekin 8 partidatan 6’5na puntura berdindu duen, desenpate hobeagoa duelako. Podiumeko hirugarren postuan GM Cristhian Cruz, izan dugu, txapelketan 6 puntu lortu eta gero. Puntu berdinak lortu dituzte Aritz Abalia eta Jose Luis Guijarro txapelketako laugaren eta bosgarren izna direnak.

DSCN0059 (640x428)
Txapelketako irabazlea Arthur Kogan

 

AZKEN SAILKAPENA eta txapelketaren bestelako datuak (Chessresults)

Esan bezala, gure taldekideen emaitzak onak izan dira.Andoni Orubek, txapelketako 25 . postuan hasi bazuen ere, lau puntu lortu eta gero, 22. postua lortu du. Sergio Sanmateuk, txapelketa 39. hasi zuen eta 3,5 puntu egin ondoren 31 postua lortu du. Iker Arri, txapelketako 30.ak hiru puntu lortu ditu eta39. izan da. Ander Tafall gazteak txapelketa 35. postuan hasi zuenak, 3 puntu lortu ditu ere eta txapelketako 41. postua lortu du.

20140921_094710 (360x640)
Txapelketan parte hartu duten Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko kideak: Andoni Orube, Ander Tafall, Sergio Sanmateu eta Iker Arri

Jarraian Iker Arrik, Andoni Orubek, Mikel Tafallek, Sergio Sanmateuk eta Goio Uriartek ateratako argazkiak jartzen ditugu:

Txapeldunari zorionak, saridunei eta gure taldekoei egindako lan txukunagatik ere!

XXIII. Nazioarteko Groseko Xake Irikian Jose Luis Guijarro garaile. Gure jokalariek emaitza onak lortu dituzte

(leer en castellano)

Gaur 2013ko irailaren 27a, XXIII Nazioarteko Groseko Xake Irikia – XIII Javier Luengo Vazquez Oroigarria gure taldeko Andoni Oruberen, iker arriren, Sergio Sanmateu eta Javier Azcueren parte hartzearekin amaitu berri da. Jose Luis Guijarro Billabonako gure lagunak  garaipena lortu du, nahiz eta, Diego del Rey MI-rekin 9 partidatan 7na puntura berdindu duen, desenpate hobeagoa zuelako. Podiumeko hirugarren postuan gure beste lagun bat izan genuen, Juan Manuel Riesco, txapelketan 6,5 puntu lortu eta gero.

AZKEN SAILKAPENA eta txapelketaren bestelako datuak (Vesus)

Esan bezala, gure taldekideen emaitzak onak izan dira. Andoni Orube-k, txapelketako 23 . postuan hasi bazuen ere, bost puntu lortu eta gero, 14. postua lortu du. Sergio Sanmateu-k, txapelketa 34. hasi zuen eta 4,5 puntu egin ondoren 22 postua lortu du. Iker Arri, txapelketako 29.ak amaierako sailkapenean postu irabazi du eta 28. izan da, 4 puntu lortu eta gero. Javier Azcue-ren lana azpimarragarria izan da. Bere bizitzan jokatu duen lehen Nazioarteko Opena izan da eta partida guztiak irabazten adoretsu saiatu bada ere, azkenean 9 partidatan 2,5 puntu lortu ditu eta jokalarien zerrendako azken postuan txapelketa hasi bazuen ere, merituzko 42. postua lortu du amaieran.

Jarraian Iker Arrik, Andoni Orubek eta Sergio Sanmateuk ateratako argazkiak jartzen ditugu:

Txapeldunari zorionak, saridunei eta gure taldekoei egindako lan txukunagatik ere!