Artxiboa laburpen hitzeka: dumboa

Eskola kirolaren jaialdia atzeratzen da

(leer en castellano)

Eguraldi iragarpena txarra dela eta, larunbata honetarako, maiatzak 25erako aurreikusia zegoen Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatzen duen Eskola Kirolaren Jaialdia, data berri bat bilatu arte atzeratuko da.

Urtero bezala, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa saiatzen da Hondarribiko, Hendaiako eta Irungo ahalik eta ikastetxe gehien biltzen Bidasoa-Txingudiko Eskola Kirolaren Jaialdian. Urtero txandaka antolatzen da partzuergo osatzen duten hiri batean maiatzaren azken larunbatean edo ekainaren lehen larunbatean goizez. Hala ere, aurten Hendaian antolatzea tokatzen bazen ere, Irunen errepikatzea erabaki zuten.

Sortu zenetik gure elkarteak jaialdia Hondarribian burutzen zenean laguntzen ibili da eta azkeneko urteetan Irunen eta Hendaian egin denean ere xake ekintza antolatzeaz arduratu gara.

Pasa den urteko argazkiak ikusteko sakatu hemen.