Gaur 2019ko Gipuzkoako ligaren laugarren jardualdia burutu da, maila guztietan ordezkariak ditugula. Lehian ditugun sei taldeetako lauk etxean jokatu dute (hirugarren mailan berriz derbia izan dugu) eta beste biak bata Donostian eta bestea Hernanin. Gure taldekideek lan txukuna egin dute eta emaitza txukunak lortu ditugu (+3 =1 -2): hiru garaipen, parra bat eta bi porrot, horietako bat etxean izandako derbian. Emaitzak eta taula gainean ikusitako jokoarekin kontent agertu dira eta badirudi pasa den asteko beheraldia gaindututa jokalariek datorren jardunaldiei begira baikor jarraitzen dutela.
Gaur 2019ko Gipuzkoako ligaren hirugarren jardualdia burutu da. Arestian aipatu bezala, gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Maila bakoitzean talde bana ditugu eta hirugarren mailan hiru talde. Horietako bata batez ere beteranoekin osatu duguna eta bestea bereziki federatutako gaztetxoenekin osatua. Sei taldeetako lauk etxean jokatu dute (hirugarren mailan derbia izan dugu berriz) eta beste biak Donostian eta Zarautzen. Gure taldekideek lan txukuna egin duten arren sari txikia jaso dugu, bi garaipen eta lau porrot. Emaitzak eta taula gainean ikusitako jokoarekin kontent agertu dira ordea gure jokalariek eta datorren jardunaldiei begira baikor jarraitzen dute.
Atzo 2019ko Gipuzkoako ligaren bigarren jardualdia burutu zen. Arestian aipatu bezala, gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Maila bakoitzean talde bana ditugu eta hirugarren mailan hiru talde. Horietako bata batez ere beteranoekin osatu duguna eta bestea bereziki federatutako gaztetxoenekin osatua. Sei taldeetako lauk etxean jokatu zuten (hirugarren mailan derbia izan genuen) eta beste biak Donostian. Gure taldekideek lan txukuna egin zuten eta sari polita jaso genuen, hiru garaipen eta hiru porrot. Emaitzak eta taula gainean ikusitako jokoarekin kontent agertu dira gure jokalariek eta datorren jardunaldiei begira oso baikor.
Atzo 2018ko Gipuzkoako ligako bigarren jardunaldia jokatu zen. Dakizuen bezala gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Maila bakoitzean talde bana ditugu eta hirugarren mailan bi talde. Horietako lehena batez ere beteranoekin osatu duguna eta bestea bereziki federatutako gaztetxoenekin osatua. Bost taldeetako hiruk etxean jokatu zuten atzo eta beste biak Arrasaten eta Errenterian. Gure taldekideek lan txukuna egin zuten eta sari polita jaso genuen, bi garaipen eta hiru parra. Puntuak lortzea garrantzi handia du liga oso luzea baita. Baina garrantzitsuena eta marlaxkako espirituaz xakearekin ondo pasatzea da.
Jarraian bigarren jardunaldi honetan gertatutakoaren berri ematen dizuegu:
Atzo 2017ko Gipuzkoako ligaren bigarren jardunaldia jokatu zen . Arestian esan bezala, gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Bost taldeetako hiruk etxean jokatu zuten eta beste biak Donostian eta Villabonan aritu ziren. Denok ondo aritu ziren eta, egindako lan txukunaren ondorioz, lau garaipen eta porrot bat lortu genituen. Guztioi zorionak!
Gaur arratsaldean, Villabonako Txistulari Plazan, Santiago Jaien egitarauaren barnean, Villabona Xakejoku Elkarteak antolatuta, 16:30etik hasita, banakako I. Santio Sub-12 Txapelketaberria jokatu da, suitzar sisteman, jokalari bakoitzeko 5 minutuko partidako erritmoan. Bertan gure taldeko jokalari gazte batzuk izan ditugu, Carlos Pascualekin eta Óscar Díezekin klaseak ematen dituzten: Jon Ollo, Mikel Ollo, Hodei Guerrero, Markel Behobide eta Eneko Elduayen. Bertaratutako gure taldekideek oso ondo pasatzeaz gain, partida txukunak egin dituzte eta horren erakusgarri egindako lan txukuna dugu.
Txapelketa Inko Martinezek irabazi du Gorka Amigot (2.) eta Ainhoa Artola (3.) podiumean lagun izan dituela.
Larunbata honetan, uztailaren 30a, goizez, Txistulari Plazan, Villabonan Santiago Jaietako ohitura handia taldekako Blitz partidetako txapelketa jokatu da. XXXI. SANTIO XAKE TXAPELKETA- J.M. Ezkai Memoriala. Bertan 13 talde lehian izan ditugu, gurea tartean genuela Ander Tafall, Patxi Moreno, Asier Cuesta, Iker Arri eta Ricardo Campos jokalariez osatua.
Iker Arri, Patxi Moreno, Ricardo Campos, Asier Cuesta eta Ander Tafall
Txapelketan ondorengo taldeak parte hartu dute: Villabona A, Villabona B, Villabona C, Beraun, Luzaro, Kakute, Emakume xakelariak, Fomento, Easo, Gros, Zarautz, Elgoibar eta gure taldea, Hondarriba-Marlaxka. Gure taldeak amaieran 24 puntu egin eta gero 8. postuan amaitu du txapelketa. Fomento txapeldun izan da 43,5 puntu egin eta gero. Bigarren postua Easorentzat izan da, 38,5 punturekin eta hirugarren tokia Villabona A taldeak lortu du egindako 32, 5 puntuei esker.
Amaiera sailkapena
Gure jokalariek goiza oso animatua izan dela esan digute eta sari banaketen ondoren Lunch ederra izango dutela jakinarazi digute.
On egin!
Jarraian gure taldekideek egindako argazki sorta:
I. SANTIO TXAPELKETA SUB-12
Gaur arratsaldeena, Txistulari Plazan, 16:30etik hasita, banakako sub-12 txapelketa berria jokatuko da, suitzar sisteman, jokalari bakoitzeko 5 minutuko partidako erritmoan. Bertan gure taldeko jokalari gazte batzuk izango ditugu: Jon Ollo, Mikel Ollo, Hodei Guerrero, Markel Behobide eta Eneko Elduayen.
Atzo 2015eko Gipuzkoako ligaren hirugarren jardunaldia jokatu zen. Bost taldeetako hiruk etxean jokatu zuten, bi porrota eta berdinketa bat lortuz. Gure beste bi tealdeek kanpoan jokatu zuten, Donostian, eta biek garaipena lortu zuten.
Bosgarren jardunaldian maila guztietan emaitza harrigarriak izan dira, maila guztietako taldeen artean dagoen berdintasunaren erakusgarri., Gure taldeei dagokionez, Gorengo mailako taldeak Errenterian 2.5-1.5 galdu du Mundarro Orereta ‘A’ren kontra eta sailkapen nagusiko bosgarren postura jaitsi bada ere, liderra 2 puntura du. Lehenengo mailako taldeak emaitza perfektua lortu du Idiazabalen lehen taldeari 0-4 irabazi eta gero, sailkapen nagusiko hirugarren postuara igo delarik. Bigarren mailako taldeak etxean bina berdindu du Zarautzko Iriondo, Z.K.E. ‘C’ren kontra eta bosgarren postuan jarraitzen du, laugarrenarekin berdinduta. Hirugarren mailako bi taldeek ere etxean jokatu dute eta ‘D’ taldeak 1-3 galdu badu, ‘E’ taldeak 3-1 irabazi du. Horrela, txapelketa amaitzeko bi txanda geratzen zaizkienean, Hondarribia-Marlaxka ‘E’ taldea bigarren postura igo da eta Hondarribia-Marlaxka ‘D’ taldeak seigarren postura jaitsi da.
4. jardunaldian bi garaipen, bi porrot eta berdinketa bat lortu ditugu jokatutako partidetan. Etxean jokatutako partidetan, Gorengoen mailakoak parra lortu dute liderra den Anaitasuna Kakute A-ren aurka eta y Lehenengo mailako taldeak gutxienetik galdu dute Idiazabal b-ren aurka 1,5-2,5. Kanpoan jokatutako partidetan antzeko emaitzak izan ditugu. Donostian bigarren mailako taldeak, gutxiengotik garaipena lortu du Gros F-ren aurkako partidan 1,5-2,5. Hirugarren mailako d taldeak 1-3 garaitu du Fortuna C eta maila bereko E taldeak Easo C-ren kontra galdu du 3-1.