Artxiboa laburpen hitzeka: eguzki eraikina

Oso eguraldi txarra egin arren, aldibereko xake partida ekitaldi animatua Hondarribiko Mendeluko auzo jaietan gaur

(leer en español)

Xake partidak Mendeluko Jaietan

Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaieak burutu dira eta gure klubak aldibereko partidetako erakustaldi batekin parte hartu du. Gaur, igandea, San Isidro jaien barnean, klubeko presidentea den Iker Arrik, bertaratutako guztien aurka, adina guztietako mutil eta neska, gizon eta emakume, Xake aldibereko partidak burutu ditu, Asier Cuestaren eta Ibon Muñozen languntzarekin. Eguraldia oso txarra zegoenez ekintza eguzki udal eraikinera pasa da eta giroa aparta izan da. Datorren urtean berriro ere!

Bertaratuakoei mila esker!

Igande honetan aldibereko xake partidak Hondarribiko Mendeluko auzoko 2019 jaietan

(leer en español)

Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaietako egitarau zabalean, gure elkarteak berriro ere lagunduko du, eta hurrengo igandean, 2019ko Maiatzaren 19an, 11:00etik 12:00ak bitarte gure elkarteko kideek, Eguzki eraikinaren inguruan jarritako mahaietan aldibereko xake partidak jokatuko dituzte, bertara hurbiltzen direnen aurka.

Anima zaitez!

Aldibereko xake partida ekitaldi animatua Hondarribiko Mendeluko auzo jaietan gaur

(leer en español)

Xake partidak Mendeluko Jaietan

Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaieak burutu dira eta gure klubak aldibereko partidetako erakustaldi batekin parte hartu du. Gaur, igandea, San Isidro jaien barnean, Klubeko Asier Cuestak, bertaratutako guztien aurka, adina guztietako mutil eta neska, gizon eta emakume, Dama eta Xake aldibereko partidak burutu ditu, Patxi Morenoren languntzarekin. Giroa aparta izan da. Datorren urtean berriro ere!

Bertaratuakoei mila esker!

Igande honetan aldibereko xake partidak Hondarribiko Mendeluko auzoko jaietan

(leer en español)

Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaietako egitarau zabalean, gure elkarteak berriro ere lagunduko du, eta hurrengo igandean, 2018ko Maiatzaren 20an, 11:00etik 12:00ak bitarte gure elkarteko kideek, Eguzki eraikinaren inguruan jarritako mahaietan aldibereko xake partidak jokatuko dituzte, bertara hurbiltzen direnen aurka.

Anima zaitez!

 

Aldibereko xake partida ekitaldi animatua Hondarribiko Mendeluko auzo jaietan gaur

(leer en español)

Xake partidak Mendeluko Jaietan

Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaieak burutu dira eta gure klubak aldibereko partidetako erakustaldi batekin parte hartu du. Gaur, igandea, San Isidro egunaren bezpera, Klubeko Iker Arri bertaratutako guztien aurka, adina guztietako mutil eta neska, gizon eta emakume, Dama eta Xake aldibereko partidak burutu ditu, asier Cuestaren languntzarekin. Giroa aparta izan da. Datorren urtean berriro ere!

Bertaratuakoei mila esker!

Asteburu honetan, aldibereko xake partidak Hondarribiko Mendeluko eta Irungo Katea-Landetxa-Ventaseko auzo jaietan

(leer en español)

Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaietako egitarau zabalean, gure elkarteak berriro ere lagunduko du, eta hurrengo igandean, 2017ko Maiatzaren 14an, 11:00etik 12:00ak bitarte gure elkarteko Iker Arrik, Eguzki eraikinaren inguruan jarritako mahaietan aldibereko xake partidak jokatuko ditu, bertara hurbiltzen direnen aurka.

Eta larunbatean, maiatzaren 13an, Irungo Katea-Ventas-Landetxa auzoan, auzoko jaietan Óscar Díezek ere aldibereko partidak jokatuko ditu 10:30etik aurrera.

Anima zaitez!

Datorren igandean, maiatzak 15ean, Aldibereko xake partidak Mendeluko jaietan

(leer en español)

Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaietako egitarau zabalean, gure elkarteak berriro ere lagunduko du, eta hurrengo igandean, 2016ko Maiatzaren 15ean, 11:30etik 13:00 bitarte gure elkarteko Iker Arrik, Eguzki eraikinaren inguruan jarritako mahaietan aldibereko xake partidak jokatuko ditu, bertara hurbiltzen direnen aurka.

 Anima zaitez!

13138998_875739255869847_2201252783045468124_n

Mendelu auzoko jaietan xake erakustaldia

(leer en castellano)

Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaiak burutu dira eta gure klubak xake erakustaldi batekin parte hartu du.

Pasa den igandean, 2015eko maiatzaren 17an, goizean, gure elkarteko Ander Tafall eta Patxi Moreno gazteak, azken Gipuzkoako Infantil txapelketan 1. eta 2. postua lortu dutenak, bertaratu ziren guztien kontra xakean aritu ziren.

(Argazkiak eta bideoa: asier Cuesta)

IMG-20150514-WA0004

Antolatzaileen esanetan “dena oso ondo joan da, etorritako jokalari gazteak makina batzuk dira eta egon den eguraldi kaxkarrerako jendearen parte hartzea txukuna izan da”.

Mendelu auzoko jaietako aldibereko xake partiden argazkiak

(leer en castellano)

Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaieak burutu dira eta gure klubak aldibereko partidetako erakustaldi batekin parte hartu du.

Pasa den igandean, 2014ko maiatzaren 11n, goizean, gure elkarteko Patxi Moreno eta Ander Tafall gazteak, azken Gipuzkoako Alebin txapelketan 2. eta 3. postua lortu dutenak, bertaratu ziren guztien kontra xakean aritu ziren.

Antolatzaileen esanetan “dena oso ondo joan zen, etorritako jokalari gazteak makina batzuk dira eta jendearen parte hartzea handia izan da”.

Gogoan izan, datorren larunbatean, maiatzaren 17an, Irungo Santiago Pilotalekuan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Bidasoaldeko Xake Errepublikazale txapelketa –  “Ricardo Sánchez Urolategi” oroigarria – jokatuko dela.

Ajedrez

Informazioa eta Egitaraua

Maiatzaren 11n, igandean, aldibereko xake partidak Mendeluko jaietan

(leer en castellano)

20131219_190907 (385x640)Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaietako egitarau zabalean, gure elkarteak berriro ere lagunduko du, eta hurrengo igandean, 2014ko Maiatzaren 11an, 12:00etatik 13:00 bitarte gure elkarteko Ander Tafall gazteak, azken Gipuzkoako Alebin txapelketan 3. postua lortu duenak, gure taldeko jokalaria ere den Mikel Tafall bere aitaren laguntzaz, Eguzki eraikinaren inguruan jarritako mahaietan aldibereko xake partidak jokatuko dituzte, bertara hurbiltzen direnen aurka.  

Anima zaitez!