Artxiboa laburpen hitzeka: eh-4

Gaur Batalla por Equipos AJEDREZVASCO-ren bosgarren asteko azken txapelketa jokatu da. Gure taldeak A multzoan zazpigarren postua lortu du. Covid en Khamouma-k lortu du A multzoan garaipena eta B multzoan Buruntza-k. BEranduago 3ªBATALLA CAMPAL X COMUNIDADES jokatu da eta Euskal HErriak Marlaxkako ordezkaritza zabalarekin 3. postua lortu du. Zorionak!!!! gogoan izan Bihar EH-4 Txapelketa jokatuko dugula, beste gonbidatuekin eta, igandean 3er Open Escolarra burutuko dela. Animatu zaitezte!!! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.

 

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

Batalla por Equipos AjedrezVasco XXXV

Gaur arratsaldeanBatalla por Equipos AJEDREZVASCO Euskadiko Kluba/Taldeen txapelketaren bosgarren asteako azkeneko partida jokatu da Lichess.org plataforman. Aresitan aipatu bezala, bertan bi multzo egin dira eta egunero, astelehenetik ostiralera jokatuko den txapellketa honetan, egunero A taldeko sailkapeneko 3 azkenak eta B taldeko hiru lehenak multzoz aldatuko dira. Aste honetan partidak 18:30ean hasiko dira eta erritmoa 2 minutu + 1 segundo jokaldiko partidako izango da. Gaurko egunean gure taldeak A taldean jokatu du eta zazpigarren postua lortudu (gaurko txapelketako informazioa hemen). Gaurkoan A taldean Covid en Khamouma-k irabazi du eta  B multzoan  (informazioa hemen)  Buruntza-kZorionak!!!

3ªBATALLA CAMPAL X COMUNIDADES

Gaur arratsaldean 20:15etik aurrera Lichess-en Marlaxkako ordezkaritza zabalarekin Erkidego Autonomikoen arteko txapelketa hau jokatu da non 606 jokalari bildu dira eta Euskal Herriko taldeak oso txukun egin eta gero 3. postua lortu du. Lehen postua Andaluziak lortu du eta bigarrena Galiziak. Txapelketaren informazio osoa: hemen.

 

Larunbata arratsaldean 18:30ean Martintxo Xake Taldea (Gasteiz), Santurtzi Xake Taldea, Oberena (Iruñea) eta Hondarribia Marlaxka taldeen arteko anaitasun txapelketa jokatuko da Lichessen.  hauetaz gain, gonbidatu, Jaengo Marmolejoko Dama Morena taldea,  Salou Chess Club (eta bere xake eskola den Club Escola D’escacs Salou – Tarragona) taldea, Kolombiako Rhinos-Elite taldea, Escuela de Talentos (Argentina) eta Cartagenako (Murtzia) Club Deportivo Ajedrez Lapuerta taldeak konbidatu izango ditugu. Txapelketako lotura hemen.

Eta hitz eman bezala igandean burutuko den 3er Open Escolar  txapelketarako informazioa ematen dizuegu.

Txapelketak, beste aste batez arrakasta izan du. Hori dela eta, izaten ari den harrera handia duen bitartean, igandeetan elkartuko gara txikiei tarte bat egiteko eta beren xakeaz gozatzeko. Gustatzen zaizkizuen eta jolastera animatzen zaituzteten proposamen berriak bilatzen jarraitzne dugu. Horrek animatu egiten gaitu eta, zuentzat aukera berriak bilatzera bultzatzen gaitu.

Zalantzarik gabe, parte-hartzaileak dira protagonista eta hori da txapelketa guztiak handi egiten dituenak. Berriro lortuko duzue 200 parte-hartzaileetatik gora biltzea? Baietz espero dugu! Igandean, ordu berean, zuen zain egongo gara pasahitz berarekin (kartelean dago). Hona hemen aste honetako txapelketen estekak.

SUB10: https://lichess.org/tournament/iertrGvw
SUB12: https://lichess.org/tournament/VxvLFAdE
SUB14: https://lichess.org/tournament/x51torn0
 
Asteburuko EH-4 txapelketari eta 2. Open escolara txapeketari buruzko gaur apirilak 27 Bidasoko Hitzan agertutako erreportajea. Eskerrik asko Hitza eta Rebeka Ruiz:  Hemen
 

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) http://www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05