Artxiboa laburpen hitzeka: Eibarko-hiria-33-xake-txapelketa

Eibarko Hiria 33. Xake Txapelketa: Errenteriako Fomento Cultural Txapeldun

(leer en castellano)

Gaur, uztailaren 1a, larunbata, arratsaldeko 16:00tatik aurrera jokatu da, Mikel Larreategi arbitro internazionalaren zuzendaritzapean,  Eibarko Untzaga plazan Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 33. Xake Txapelketa Eibarko Klub Deportiboak antolatuta. Euskal Herri guztiko 14 talde ezberdinen parte hartzearekin, elkartetik 4 jokalari joan dira. Patxi Moreno, Ramon Nogues, Asier Cuesta eta Eduardo Tellechea.

Ramon, Asier, Edu eta Patxi

Gaueko 20:30 arte, arratsalde osoan zehar, 5 minutuko partidak jokatu dituzte bertaratutako jokalariek lau jokalariez osatutako taldekako partidatan eta eguraldiagatik Untzaga plazako arkupeetan lehia estuan aritu dira. Txapelketa amaieran sailkapena ondorengo izan da:

  1. FOMENTO CULTURAL – 42 Puntos
  2. EASO – 41,5 Puntos
  3. GROS – Puntos
  4. ZARAUTZ – 35 Puntos
  5. ALFIL – 34 Puntos
  6. IZEAGA – 33 Puntos
  7. EIBAR A – 27 Puntos
  8. HONDARRIBIA MARLAXKA – 26 Puntos
  9. ABADIÑO – 23,5 Puntos
  10. ARRASATE – 19,5 Puntos
  11. ZORNOTZA – 19 Puntos
  12. BILLABONA – 13 Puntos
  13. EIBAR B – 8,5 Puntos
  14. SANTURTZI – 6,5 Puntos
Txapelketo argazki batzuk (Ramon Nogues, Asier Cuesta eta Mikel Larreategi):

Mahai bakoitzeko jokalari onenen zerrenda hauxe izan zen:

  • 1. mahaia: Luis Olaizola (Gros XT)
  • 2. mahaia: J. Carlos Lakunza (Easo)
  • 3. mahaia: Oscar Díez (Izeaga)
  • 4. mahaia: Iñigo Galarza (Fomento)

Arratsalde eder baten ondoren, xake egun zoragarriari amaiera emateko, sari banaketa eta gero, talde antolatzailearen egoitzan anaitasun afari animatua izan dugu

Eibarko Klub Deportiboko xakeko gure lagunei antolaketagatik Zorionak!

Gure taldekideak Eibarko Club Deportivoko ordezkariekin (Mikel Larreategi eta Jon Arana)

 

Lotura interesgarriak

Club Deportivo Eibar egindako kronika: hemen

Club Deportivo Eibar taldeko webgunean Informazio osatua eta argazki-galeria: hemen.

Club de Ajedrez Santurtzi taldeak Facebooken egindako kronika: hemen