Artxiboa laburpen hitzeka: Eibarko Unibertsitate Egoitza Zentroa

Pazko Astean Euskadiko banakako Txapelak jokoan

(leer en castellano)

Gaur hasita eta larunbatera arte jokatuko da Eibarko Unibertsitate Egoitza Zentroan Euskadiko Kadeeteen txapelketa Banaka. Bertan Gizpukoako txapelduna den Ibai Dorronsoro gure taldekidea lehian izango dugu eta hainbat jokalari gipuzkoar izango ditugu bertan: Jose Luis Muñoz, Unai Elias, Cecilia Perez, Markel Kerexeta eta Jone de la Hoz. Gure ordezkariari eta beste guztiei, Zorte On!

IMG-20150408-WA0008
Ibai Dorronsoro (Argazkia M.Larreategi)

Gainera, asteartean hasita eta larunbatera arte, toki berean, Jubenilen Banakako Euskadiko Txapelketa ere jokoan dago eta gure taldekiderik izango ez badugu ere, Gipuzkoa ordezkatzen Aritz Abalia, Juan Luis Alfaro, Markel Zuloaga, Asier Fernandez, Judith Goenaga, Carlos Sanchez eta Xabier Garmendia arituko dira.

(Argazkiak: Mikel Larreategi)

Kadetearen emaitzak, parte hartzaileak, e.a. (ChessResults): hemen

Jubenilaren emaitzak, parte hartzaileak, e.a. (chessResults: hemen

Informazio gehiago antolatzailea den Euskadiko Xake Federazioaren webgunea: hemen

*********************************

Horretaz gain, azken urteotan ohikoa den bezala, pazko astean, Euskadiko absolutoa jokoan dago. Astelehenean hasi eta igandera arte, apirilaren 6tik 12ra, Zornotzako Zelaieta Zentroan burutuko da XXX. edizio hau gure klubeko ordezkaririk gabe. Aurtengo partaideak:

Argazkiak (Zornotzako Xake Elkartea)

FIDE FEDA FVA
01. Alejandro Franco (G) 2447 2487 2446 IM
02. Mikel  Huerga (N) 2434 2432 2383 IM
03. Santiago Gonzalez (G) 2429 2428 2413 IM
04. Iñigo Argandoña (G) 2427 2393 2336 IM
05. David Astasio (A) 2401 2404 2350 FM
06. Patrice Etchegaray (G) 2400 2399 2364 IM
07. Alejandro Ruiz (B) 2397 2400 2330 FM
08. Sergio Trigo (B) 2347 2310 2245 FM
09. Javier Marchena (B) 2316 2226 2186 FM
10. Igor Villalta (A) 2242 2240 2204
11. Luis D. Jimenez (N) 2225 2176 2057
12. David Diez (B) 2198 2188 2149
13. Alain Prieto (B) 2181 2171 2190
14. Luis J. Arias (B) 2140 2140 2164
15. Fco J. Ladron de Guevara (A) 2112 2114 2111
16. Eihartze Buiza (B) 2107 1992 2002
17. Miguel A. Gonzalez (A) 2101 2140 2149
18. Hector Sanchez (G) 2099 2114 2111
19. Asier Urretavizcaya (G) 2094 2084 2088
20. Jesus Hernandez (B) 2008 1989 2006
21. Jon A. Goiria (B) 2003 1984 1999
22. Iker Iraneta Unzue (N) 1995 1998 1985
23. Jorge Arce (A) 1973 2014 2035
24. Angels Cucarella (B) 1949 1947 1971

Bertan gertatzen dena jarraitzeko Zornotzako Xake Elkarteko webgunea: hemen

Informazio gehiago antolatzailea den Euskadiko Xake Federazioaren webgunea: hemen

Advertisements