Aurtengo ekainaren 8 eta 9an Erdiaroko Azoka ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala taldeak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.
Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak Parrokiaren alboan kokatuko dira (eguraldi txarra egiten badu Udaletxeko arkupetara joango gara).
Partidak larunbat eta igandean izango dira, goizeko 12:00etatik 14:0etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta bertaratutako jendearen arabera handituko dugu. Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Anima zaitezte!
2013ko Erdiaroko Azokako ekintzei buruzko Informazioa: Triptikoa PDFn
2012ko ekitaldiaren post-a eta argazkiak: hemen