Artxiboa laburpen hitzeka: ekainaren 11n eta 12an

Xake anitz 2016ko Hondarribiko Erdi Aroko Azokan. Informazioa, argazkiak eta bideoak

(leer en castellano)

Aurtengo ekainaren 11n eta 12an Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatu da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatu ditu goiz eta arratsaldez.

ErdiArokoAzoka_2016-kartela web

2016ko Erdi Aroko Azkokako Egitaraua PDFn

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, Kasino Zaharreko lorategian kokatu ziren. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta bertan antxinako eskrima erakustaldia ikusi, eta beste gauza asko egiteko parada izan da, Arma Plaza, Gipuzkoa Plaza, Bretxa, Harategi kalea eta denda kalean zeuden postu ugariak egoki osatuz.

Andoni, Orube, Iker Arri, Ramon Nogues, Asier Cuesta, Patxi Moreno, Ander Tafall eta Carlos Pascual Taldeko jokalariek, Jon Irigaray, Mikel Tafall eta Goio Uriarte laguntzaile moduan, asteburuan bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu zituzten

Igande goizean, ARNASA, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteko gure lagun bisita izan genuen. Gure mahaien ondoan beren ordezkariek jarrita izan zuten stand informatiboan dibulgaziozko lanak egin zituzten bitartean, klubeko Patxi Moreno eta Ander Tafall, Euskadiko Infantil mailako txapelduna eta bigarrena, bertaratu zirenen kontra aldibereko partidak jokatzen aritu ziren.

Gure bi jolarari gazteek, bertaratutako kazetariei Bullet erakustaldia eman zieten.

Hitza aldizkarian ARNASA elkartiari eta ekimenari buru egindako kronika eta bideoa: hemen

 

logoarnasa

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailarekin adostutako ordutegia ondorengoa bazen ere, goizetan 12:00-14:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 bitartean, gure jokalariek ordutegia handiagotu zuten bertaratutako jendeari jokatzeko aukera emateko.

Bertaratutako guztiei mila esker!

logo marlaxka caballito

2015eko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2014ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen