Artxiboa laburpen hitzeka: ekainaren 13 eta 14

Xake anitz 2015eko Hondarribiko Erdi Aroko Azokan

(leer en castellano)

Aurtengo ekainaren 13an eta 14ean Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatu da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatu ditu goiz eta arratsaldez.

ErdiArokoAzoka_2015-kartela_B (301x420)

Erdi Aroko azokako egitaraua PDFn

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, Kasino Zaharreko lorategian kokatu ziren. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta beste gauza asko egiteko parada izan ziren, Arma Plaza, Gipuzkoa Plaza, Bretxa, Harategi kalea eta denda kalean zeuden postu ugariak egoki osatuz.

Taldeko jokalariek (Andoni, Orube, Iker Arri, Ramon Nogues, Asier Cuesta, Patxi Moreno, Ander Tafall eta Carlos Pascual; laguntzaile moduan Jon Irigaray, Mikel Tafall eta Goio Uriarte)  asteburuan bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu zituzten (gogoan izan igande goiza ARNASA, elkarteari dedikatu geniola).

Bertaratutako guztiei mila esker!

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailarekin adostutako ordutegia ondorengoa bazen ere, goizetan 12:00-14:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 bitartean, gure jokalariek ordutegia handiagotu zuten bertaratutako jendeari jokatzeko aukera emateko.

Larunbateko txaparrada handi jarraia kenduz, asteburuan zehar eguraldi aparta izan genuen eta bertaratutako klubekoen aburura aurtengo kokapena oso ona izan da eta giroa aparta!

CAM00603 (420x315)

2014ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

Advertisements

datorren asteburuan 2015eko Hondaribiko Erdi Aroko Azoka. Igande goiza Arnasari eskainiko diogu. Anima zaitezte!

(leer en castellano)

Aurtengo ekainaren 13an eta 14ean Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.

ErdiArokoAzoka_2015-kartela_B (301x420)Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, azken momentuko aldaketarik ez badago, pasa den urtean egin zuten  antzera, Kasino Zaharreko lorategian kokatuko dira. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta beste gauza asko egiteko parada izango duzue.

Erdi Aroko azokako egitaraua PDFn

20140615_122814-640x360Partidak larunbatean eta igandean izango dira, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta bertaratutako jendearen arabera handituko dugu. Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Marlaxka-Xake-Taldea

Bestetik, ARNASA, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari laguntza emango diogu datorren igande goizean Hondarribian bere burua agertzera eman dezan.

logoarnasa

Gure mahaien ondoan beren ordezkariek jarrita izango duen stand informatiboan dibulgaziozko lanak egiten dituzten bitartean, klubeko Patxi Moreno eta Ander Tafall, Euskadiko Infantil mailako txapelduna eta hirugarrena, bertaratzen direnen kontra aldibereko partidak jokatzen ariko dira . DSCN0001 (420x281)

Parte hartu nahi baduzu, baina xakean oso gutxi badakizu, lasai etorri, elkartekoak bertan izango baikaituzu, maisu gazte hauei aurre egiten laguntzen!

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

Anima zaitezte!

dscn0145

2014ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen