Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.
Gaur goizean, 2019ko irailaren 1a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua IX. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatua.
Euskal Herriko paraje ezberdinetatik etorritako 50 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak suitzar sisteman 6 partida jokatu ditu, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituela. Bi Nazioarteko Maisu (MF) eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako beste 13 jokalarik parte hartu dute. Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea) epaile nagusia izan da, Javier Oyarzabal eta Juanjo Guerrero lagun izan dituela.
Jarraian Hondarribia-Marlaxkako taldekideen argazkiak:
Sailkapeneko lehenengo hamarrak
Sei txandetan izandako lehia gogorraren ondoren, Marlaxkako FJ Torresek txapelketa irabazi du. Jarrain sailkapen nagusiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu:
R. | H.Z. | Izena | FIDE | Kluba | Ptk | D1 | D2 | D3 |
1 | 11 | TORRES GANUZA Francisco Javier | 2032 | Hondarribia-Marlaxka X.K. | 5,5 | 17 | 23 | 2366 |
2 | 3 | ABALIA PATIÑO Aritz | 2176 | Easo X.T. – Donostia | 5 | 14,5 | 23 | 2271 |
3 | 1 | FM ALONSO ARBURU Juan Ignacio | 2375 | Batalla – Irun | 5 | 14,5 | 22,5 | 2297 |
4 | 15 | JUEZ VILLAR Erik | 1991 | C.Iriondo – Zarautz X.E. | 5 | 11,5 | 17,5 | 2003 |
5 | 9 | MORENO ESTEBANEZ Patxi | 2083 | Hondarribia-Marlaxka X.K. | 4,5 | 16,5 | 23,5 | 2264 |
6 | 6 | KRUG CORTEGOSO Rodolfo Martin | 2144 | Hondarribia-Marlaxka X.K. | 4,5 | 13,5 | 20,5 | 2062 |
7 | 5 | MUÑOZ AVILA José Luis | 2153 | Gros X.T. – Donostia | 4,5 | 13 | 21 | 2036 |
8 | 27 | CANTABRANA GAROÑA Alex | 1757 | Easo X.T. – Donostia | 4,5 | 13 | 18 | 2048 |
9 | 2 | FM CRUZ-LOPEZ CLARET Carlos | 2295 | Batalla – Irun | 4 | 14,5 | 22 | 2017 |
10 | 10 | CORRAL SIERRA Javier | 2042 | Eguzki – Urnieta | 4 | 14,5 | 21,5 | 1906 |
Ondorengo loturan (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue: hemen

Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotzia, Alvaro Minondo Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea, Agurtzane Perez Gipuzkoako Xake Federazioko idazkaria eta txapelketako zuzendari den Goio Uriarte aritu dira sariak banatzen. Jarraian IX. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.
Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea) + 150€ + Jaizkibel Amaharri liburua + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Francisco Javier Torres Ganuza.
2. Sailkatua: Garaikurra (Hondarribiko Udala) + 75€ + Jaizkibel Amaharri liburua + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Aritz Abalia Patiñó.
3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia) + 50€ + Jaizkibel Amaharri liburua + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Juan Ignacio Alonso Arburu.
Bestelako Sariak:
Marlaxkako lehen sailkatutako jokalariari. Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Patxi Moreno Estébanez.
16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Alexander Larrañaga Juaristi.
1700 Elo azpiko lehen sailkatua. Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Leyre Abrisqueta Zudaire.
Lehen sailkatutako emakumezkoari. Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Julia Urroz López.
60 urtetik gora lehen sailkatua.Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Hiruzta Txakolin Botila: José Antonio Pordomingo Gutierrez.
Bestalde, txapelketan solidaritatearentzat ere tartea izan da, gure klubak eta txapeletara hurbildutako batzuk guztira bildutako 90 €rekin Paradores eta Juegaterapia antolatu duten Gregorio Marañon ospitalea kolorez eta magiaz betetzeko ekimenean parte hartu baitugu.
Sari banaketaren hasieran Hondarribiko Paradorean bi lagunentzako gau bateko egonaldia eman da. Jarraian Txantxangorri jatetxean bi lagunentzako afaria eta Eroski Centerrek oparitutako jakiez osatutako 3 loteen zozketa egon da. Epaileei beren lan txukuna eskertu asmotan Hiruzta txakolin botila bana oparitu zaie. Sari banaketa ondoren jokalari guztiek Kasino Zaharrean jarritako luntxaz gozatzeko parada izan dute.
Guztioi berriro gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutu dela: Beraiei mila esker!
Senosiain Carnicería Charcutería