Artxiboa laburpen hitzeka: errepublika

IV. Xake Txapelketa errepublikazalea. Parte hartze handia, eguraldi aproposa eta giro ederra

(leer en castellano)

Atzo, maiatzaren 17, Bidasoaldeko Errepublikazaleen IV. Xake Txapelketa burutu zen, 70 bat xake jokalari gaztetxoen parte hartzearekin. Gure elkarteak Bidasoaldean xakearen sustapena bultzatuz gogotsu burutzen dituen ekintzetako bat den hau, Nicolas Guerendiain irungo errepublikar elkarteak antolatu zuen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean burutu zen. Gazteentzako xake txapelketa hau, bide batez, zendutako Ricardo Sánchez Urolateguiren omenezko ekitaldia ere bada.

Txapelketaren zuzendaria Julio García Cabero izan genuen, Iñaki Dorronsoro, Gemma Larbide eta José Luis Uranga laguntzaile izan zituelarik. Epaile lanetan Oscar Holgado eta Mikel Tafall aritu ziren. Irungo Errepublikar Elkarteko ordezkariak sari banaketan aritu ziren eta txapelketa amaitu zuten 59 lagunek etxera sari politak eraman zituzten. Benjamin Txikietan Xabier Gallego izan genuen txapeldun, Benjaminetan Oier Eleta, Alebinetan Ander Tafall eta Infantiletan Cecilia Perez.

Txapelketa burutzen lagundu zuten guztiei eskerrak ematen dizkiegu eta parte hartu zuten guztiei zorionak!

Jarraian txapelketako datu guztiak ematen dizkizuegu

Txikien Sailkapena

Txikiak: emaitzen taula

Benjaminen Sailkapena

Benjaminak: emaitzen taula

Alebinen Sailkapena

Alebinak: emaitzen taula

Handien Sailkapena

Handiak: emaitzen taula

Bihar, igandea, maiatzaren 17an burutuko den Bidasoaldeko IV. Xake Errepublikazale Txapelketaren izen emate epea bukatuko da

(leer en castellano)

1.931. urteko apirilaren 14ean II. Errepublikaren aldarrikapena egin zeneko 83. urtemuga dela eta Nicolas Guerendiain irungo errepublikar elkarteak maiatzaren 17an  antolatzen duen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean “Ricardo Sánchez Urolategui oroigarria” haur eta gazteentzako xake txapelketa antolatzen laguntzen du gure klubak.

Cartel

Txapelketan izen emateko ondoren ematen dizuegun loturako formularioa bete: hemen.

Izen emateko azken eguna: maiatzaren 4an.

Egitaraua

Lekua: Erromes Plaza (Irun).

Eguna: Maiatzak 17.

Partaideak: Benjaminak, Alebinak eta Infantilak

Joku erritmoa: Denborarik gabe.

Sistema: Suitzarra.

ORDUTEGIA:

16:00 Hasiera.

20:00 Sari Banaketa.

________________________________

Bidasoaldeko IV. Xake Errepublikazale Txapelketaren izen emate epea iriki da

(leer en castellano)

1.931. urteko apirilaren 14ean II. Errepublikaren aldarrikapena egin zeneko 83. urtemuga dela eta Nicolas Guerendiain irungo errepublikar elkarteak maiatzaren 17an  antolatzen duen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean “Ricardo Sánchez Urolategui oroigarria” haur eta gazteentzako xake txapelketa antolatzen laguntzen du gure klubak.

Cartel

Txapelketan izen emateko ondoren ematen dizuegun loturako formularioa bete: hemen.

Izen emateko azken eguna: maiatzaren 4an.

Egitaraua

Lekua: Erromes Plaza (Irun).

Eguna: Maiatzak 17.

Partaideak: Benjaminak, Alebinak eta Infantilak

Joku erritmoa: Denborarik gabe.

Sistema: Suitzarra.

ORDUTEGIA:

16:00 Hasiera.

20:00 Sari Banaketa.

________________________________

Xake egun errepublikano polita ospatu dugu, parte hartze handi eta eguraldi aproposarekin

(leer en castellano)

Erreportaje azkarra: gaur burutu den txapelketaren berri ematen dizuegu, ondorengo egunetan gertatutakoaren informazio zabala eta argazkiak jarriko dizuegu.

Gaur, maiatzaren 4a, Bidasoaldeko Errepublikazaleen III. Xake Txapelketa burutu da 56 xakelari gaztetxoen parte hartzearekin. Gure elkarteak gogotsu darrai xakearen sustapenean eta Guerendiain irungo errepublikar elkarteak maiatzaren 4an  antolatu duen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean, gazteentzako xake txapelketa antolatu du. eta bide batez, pasa den urtean zendutako Ricardo Sánchez Urolategui xakezale porrokatuaren omenezko ekitaldia bilakatu da. Parte hartzea ugaria izan da eta eguraldiak lagundu duela ezin uka.

Txapelketaren antolatzaile nagusia Julio García Cabero izan da, epaile lanetan Oscar Holgado, Iker Arri eta Mikel Tafall aritu direlarik. Sari banaketan elkarteko presidentea izan dugu, Irungo Errepublikar Elkarteko ordezkariekin batera eta partaide guztiek etxera sari polita eman dute. Benjamin Txikietan Aitor Gallego izan dugu txapeldun, Benjaminetan  Josu Manterola, Alebinetan Patxi Moreno eta Infantiletan Ibai Dorronsoro.

Txapelketa burutzen lagundu duten guztiei eskerrak ematen dizkiegu eta parte hartu duten guztiei zorionak!

Jarraian hiru mailetan izan ditugun podiumak ematen dizkizuegu.

BENJAMIN TXIKIAK
Izena T-1 T-2 T-3 T-4 T-5 Guztira
1. Gallego Aitor 1 0 1 1 1 4
2. Gallego Xabier 0 0 1 1 1 3
3. Rodrigo Oier 1 1 0 0 1 3
 BENJAMINAK
Izena T-1 T-2 T-3 T-4 T-5 Guztira
 1. Manterola Josu 1 1 1 1 0,5 4,5
 2. Etxepare Martin 1 1 1 1 0,5 4,5
 3. Sein Aritz 1 1 1 0 1 4
 ALEBINAK
Izena T-1 T-2 T-3 T-4 T-5 Guztira
 1. Moreno Patxi 1 1 1 1 1 5
 2. Tafall Ander 1 1 1 0 1 4
 3. Catalan Ander
1 0 1 1 0 3

Maila hauetako parte hartzaile eta emaitzak ikusteko sakatu hemen:  2013_III. Txap._Errepublikarra

Ondoren infantiletan gertatutakoaren berri ematen dizuegu:

INFANTILAK

Postua Izena                         Puntuak     Buch.-M Buch. Progr.

  1    Dorronsoro, Ibai                5          7.5  13.5   15.0
  2    Uranga, Ander                   4          9.0  14.5   12.0
  3    Basurko, Pablo                  3.5        8.0  14.5   10.0
  4    Kerexeta, Markel                3          7.5  12.0    8.0
 5-7   Lizarralde, Jon                 2.5        9.5  15.0    8.0
       Azurmedi, Aitor                 2.5        8.0  15.0    9.5
       Irigaray, Jon                   2.5        8.0  13.5    8.5
 8-10  Arias, Gabriel                  2          7.5  14.5    7.0
       Estomba, Paul                   2          5.0   8.5    6.0
       Indo, Aitor                     2          5.0   8.0    4.0
11-12  Elgorriaga, Aimar               0.5        7.0  11.5    1.0
       Arias, Nikolas                  0.5        6.5   9.5    1.0



Bidasoaldeko III. Xake Errepublikazale Txapelketa

(leer en castellano)

1.931. urteko apirilaren 14ean II. Errepublikaren aldarrikapena egin zeneko 82. urtemuga dela eta Nicolas Guerendiain irungo errepublikar elkarteak maiatzaren 4an  antolatzen duen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean “Ricardo Sánchez Urolategui oroigarria” haur eta gazteentzako xake txapelketa antolatzen laguntzen du gure klubak.

cartel

EGUNA: Maiatzak 4.

IZEN EMATEKO EPEA:Apirilak 26

LEKUA:Frontoi Txikia eta Urdanibia Plaza (Mosku). IRUN.

PARTADIEAK: Benjaminak, Alebinak eta Infantilak

JOKU ARAUAK: Denborarik gabe. Suitzar SISTEMA.

Izen ematea: kabero53@hotmail.com helbidera mezua bidaliz.

ORDUTEGIA:

16:00 Hasiera.

20:00 Sari Banaketa.

2012ko edizioko informazioa gure webgunean

Xake egun errepublikano polita ospatu genuen, etxeko Ibai Dorronsoro eta Ander Tafall irabazle izan zirelarik mutilen artean, eta Judith Goenanga eta Haizea Tornay nesketan.

Ibai Dorronsoro eta Ander Tafall

Joan den larunbatean, Maiatzak 5, Bidasoaldeko Errepublikazaleen II. Xake Txapelketa burutu da 36 xakelari gaztetxoen parte hartzearekin.

(leer en español)

Infantil mailan, gure taldeko Ibai Dorronsorok irabazi zuen txapelketa, neskarik onenaren postua Judith Goenaga azkoitiarrak lortu zuelarik. Ander Uranga gure taldekidea txapeldunorde suertatu zen. Aitor Jimenez, Pablo Basurko eta Jon Irigarayk ere lan txukuna burutu zuten.

Alebin-benjamin adinekoen mailan ere txapela gure taldeko jokalariak lortu zuen,  Ander Tafallek hain zuzen ere, neskarik onenaren saria berriz arrasatera eraman zuen Haizea Tornay-k. Bi irabazleen txapelketa ezin hobea izan zen, 5 saiotan hutsik egin gabe.

Gaztetxoenen arteko partidak maila altuakoak izan zen, Urko Iriondo, Markel Kerexeta, Josue Goenaga eta Nora Gallardoren parte hartzea goraipatuz, baita ere Aritz Urbieta, Ander Oregi, Jon Lizarralde, Mikel Herrero, Paul Fernandez, Martin Etxepare, Jon Lizarralde, Miren Porta eta Aitor Azurmendi. Honako hauek ere lortu zuten garaipenen bat: Odei Lete, Yago Bidaurreta, Aimar Fernandez, Unai Porta, Oier Campo, Yunai Landart,  Julen Beraza, Mia Donnart, Oier Arribas, Arianne Coca, Beñat Iruretagoyena, Ainhoa Kintas, Mikel Perez, Josu Uncilla, Erlantz Garate eta Joar Garate.

Zorionak denoi!

This slideshow requires JavaScript.

Bidasoaldeko Errepublikano Xake II Torneoa

 

EGUNA: Maiatzak 5.

IZEN EMATEKO EPEA:Apirilak 20

LEKUA:Frontoi Txikia eta Urdanibia Plaza. IRUN.

PARTADIEAK:benjaminak,alebinak,infantilak eta kadeteak.

JOKU ARAUAK: Denborarik gabe. Suitzar SISTEMA.

Izen ematea: kabero53@hotmail.com helbidearen bidez.

ANTOLAKUNTZA OROKORRA:

9:30 IZEN EMATEA.

10:00 Sailkapen Fasearen hasiera.

14:00 Bazkari-Poltsen banaketa.

16:00 Finalak.

20:00 Sari Banaketa.