Artxiboa laburpen hitzeka: eskola

Abuztuan ostegunero klubean bilduko gara

(leer en español)

Kasino Zaharreko zuzendaritzak jakinarazi digunez, egoitza abuztuan ere irekiko da,

hortaz, piezak ez ditugu beren kutxetan sartuko, xake taulak prest izango ditugu eta abuztuko ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean klubean elkar ikusiko dugula jakinarazten dizuegu.

Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu!

Garaipena lortu dute gure gazteak Kutxa 2012. Txapelketa ospetsuan!

Bidasoa-Marlaxkako gaztetxoak ongi merezitako saria jaso dute asteburuan Azkoitiko Udal frontoian, giro eder eta antolakuntza ezinhobean, Kutxa 2012 Txapelketa-ko finalaren parte hartzearekin batera.

(leer en español)

Ibai Dorronsoro, Ander Uranga, Pablo Basurko eta Jon Irigarayk osatutako taldea garaile suertatu da Infantil mailan. Elizalde eta Billabona-Tolosa taldea izan dira bigarren eta hirugarren.

Taldea osorik,  Julio García entrenadorearekin, garaipena ospatzen.

Zorte okerragoa izan du Ander Tafall, Mikel Herrero, Martin Etxepare eta Odei Letek osaturiko talde alebin gazteak: aurreneko kanporaketan gero txapeldun izango zen aurkaria topatu ondoren, podium-era igotzeko aukerarik gabe gelditu dira.

Asteburu ona, beraz, urte osoko lanaren sari jasotako ekintza eder batean igarotakoa. Zorionak!

Gipuzkoako eskolarte txapelketa amaitu ondoren, Bidasoaldeko II Errepublika Txapelketa datorkigu

Gipuzkoako 2012 Eskolarteko Infantil eta Alebin Xake Txapeleketak bukatu berri dira asteburu honetan, eta oraingoan ere Bidasoaldeako neska-mutilen parte hartzerik ez da izan. Hurrengo urteari begira, gure asmoa txapelketa honetan gure eskualdeko ordezkaritzaren parte hartzea berreskuratzea izango da, horretarako Federakuntza, eskola eta Udaletxeekin elkar lanean arituz.

(leer en español)

Aurtengo irabazleak hauek izan dira:

Infantilak

  1. Ramon Elduayen (Zubiri-Manteo)
  2. Oier Otxoa (Anoetako ikastola)
  3. Unai Elias (Jose Mari Iparragirre Institutua)

Alebinak

  1. Juan Jose Aroztegi (La Salle San Jose)
  2. Liher Urrutia (Arrasate Herri Eskola)
  3. Eneko Mateos (Kurtzebarri)

Gogoratu asteburu honetan, Irunen, Bidasoaldeako II Errepublika Xake Txapelketa ospatuko dela.

Larunbatean, hilak 5, Urdanibia Plazan elkar ikusiko dugu!

Europako Parlamentuak “Xakea Eskoletan” programa onartu du

2012ko martxoaren 13an Europako Parlamentuak Estrasburgon,  “Xakea Eskoletan” Xakearen Europako Batasuneko  programa onartu du.

(leer en español)

Ekimenaren bultzatzaileetako batzuk: ezkerretik eskuinera: J. Montalto, J. Callewaert, S. Binev, G. Kasparov, S. Danailov eta H. Takkula.

50/2011 idatzizko adierazpena  Eurodiputatuen gehiengoak izenpetu du eta bertan Europako eskoletan xake ikasgaia sartzea  babesten da kontzentrazioa, pazientzia eta pertseberantzia sustatzen dituelako. Horrela, Xakea Eskoletan ekimena aurrera atera ahal izateko beharrezkoak diren diruak hornitzeko eskatzen dio Bruselari.

 Adierazpena:

http://www.europarl.europa.eu/sides/getDoc.do?pubRef=-//EP//TEXT+TA+P7-TA-2012-0097+0+DOC+XML+V0//ES&language=ES

Izenpetzaileak:

http://www.europarl.europa.eu/sides/getDoc.do?type=PV&reference=20120315&secondRef=ANN-03&language=ES

 

Xake 2.0: Xakea euskaraz ikasi eta irakasteko jaio den webgunea!

(leer en español)

Ekimen interesgarria Goierri aldetik datorkigun hau: Euskaraz xakeri buruz erabil ditzakegun materiale eta baliabide desberdinak batzeko asmoa duen webgunea, bereziki haur eta ikasle gazteei zuzendua.

Xake 2.0 euskaraz

Web-a Urretxuko Udalak eta Goierri Kirol Elkarteak bultzatu eta garatu dute, eta gure webguneko loturen artean behin betiko tokia egin diogu. Anima zaitezte bisita egitera, merezi du eta!

Bidasoaldeko Errepublikano Xake II Torneoa

 

EGUNA: Maiatzak 5.

IZEN EMATEKO EPEA:Apirilak 20

LEKUA:Frontoi Txikia eta Urdanibia Plaza. IRUN.

PARTADIEAK:benjaminak,alebinak,infantilak eta kadeteak.

JOKU ARAUAK: Denborarik gabe. Suitzar SISTEMA.

Izen ematea: kabero53@hotmail.com helbidearen bidez.

ANTOLAKUNTZA OROKORRA:

9:30 IZEN EMATEA.

10:00 Sailkapen Fasearen hasiera.

14:00 Bazkari-Poltsen banaketa.

16:00 Finalak.

20:00 Sari Banaketa.