Artxiboa laburpen hitzeka: ESKOLARTEKO INFANTIL PROMESEN TXAPELKETA

Gasteizko Eskolarteko Infantil Promesen Txapelketan Ivan Iturraldek, Patxi Morenok, Ander Tafallek eta Josu Manterolak osatzen zuten Gipuzkoa taldea garaile

(leer en castellano)

Atzo, apirilaren 17a, arratsaldean, Vitoria-Gasteizko San Viator Eskolan ESKOLARTEKO INFANTIL PROMESEN TXAPELKETA – Jesús María Carrera Vea-Murguía Oroigarria jokatu zen 30 eskola-talde parte hartu zutela. Talde bakoitzean 7-14 urte bitarteko lau lagun jokatu zuten. 5 txandetako Suitzar sisteman, jokalari bakoitzak partidako 20 minutu zituela. Bertan Lukas Iruretagoiena arbitro nagusia izan zen.

Gipuzkoa: Ivan Iturralde, Josu Manterola, Ander Tafall eta Patxi Moreno
Gipuzkoa: Ivan Iturralde, Josu Manterola, Ander Tafall eta Patxi Moreno

Gure taldekide bi, Ander Tafallek eta Patxi Morenok, lagun oso onak dituzten Gros Xake Taldeko Ivan Iturralde eta Josu Manterola jokalariekin bat, Gipuzkoa izenarekin parte hartu zuten. Txapelketako giroa aparta izan zen eta bertaratutako jokalari guztiek lehian gogor aritu ziren eta baita partida ederrak egin ere, laguntasunez betetako xake arratsalde politarekin gozatuz. Gure ordezkariek lan txukuna egin zuten eta ondorioz, Burgos eta Gaztelako taldeen aurretik lehen postua lortu zuten.

Zorionak!

1. Gipuzkoa (Batez besteko Eloa :1675, Des 1: 19 / Des 2: 15)
M. Izena Elo 1 2 3 4 5 Ptk. Partidak
1 Ivan Iturralde Echeverria 1571 1 1 1 1 0 4,0 5
2 Patxi Moreno Estebanez 1778 1 1 1 1 1 5,0 5
3 Ander Tafall Villanueva 1589 1 1 1 1 1 5,0 5
4 Josu Manterola Ubillos 1761 1 1 1 1 1 5,0 5
Los jugadores del equipo Gipuzkoa con sus dos botilleros de lujo: Mikel Tafall y Kandido Manterola
Gipuzkoa taldeko kideak luxuzko botileroekin: Mikel Tafall eta Kandido Manterola

 5 txanden ondoren azken sailkapena

Rk. H.Z. Taldea Partidak   +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3
1 27 Gipuzkoa 5 5 0 0 19,0 15 46,5
2 5 Burgos 5 4 1 0 16,0 13 53,5
3 7 Castilla 5 3 1 1 15,5 10 50,5
4 6 Martintxo 5 3 1 1 14,0 10 57,5
5 1 San Viator A 5 3 1 1 13,0 10 58,5
6 3 Arrasate/Arlutz 5 3 1 1 13,0 10 45,0
7 20 Marianistas 5 3 1 1 12,5 10 50,5
8 19 Balmaseda 5 3 0 2 12,5 9 48,0
9 9 Enrok2 5 3 1 1 12,0 10 43,5
10 17 Escuela FADA B 5 2 1 2 12,0 7 36,0
11 13 Ikasbidea 5 2 1 2 11,5 7 34,5
12 10 Abendaño 5 3 0 2 11,0 9 37,5
13 12 Urkide 5 2 1 2 10,5 7 45,0
14 16 San Viator B 5 2 1 2 10,5 7 44,5
15 21 Calasanz 5 2 1 2 10,0 7 47,0
16 24 San Prudencio 5 1 3 1 10,0 6 40,0
17 8 San Martin 5 2 0 3 9,5 6 34,5
18 14 Virgen Niña 5 1 3 1 9,0 6 45,5
19 26 Lakua 5 1 3 1 8,5 6 47,0
20 23 Coras 5 1 3 1 8,5 6 42,5
21 11 Lopez de Gereñu 5 1 1 3 8,5 4 37,5
22 29 Iruña 5 5 2 1 2 8,0 7 49,0
23 15 Zabalgana 5 2 0 3 8,0 6 40,5
24 2 Escuela FADA A 5 2 1 2 7,5 7 55,0
25 18 Luis Dorado 5 1 1 3 7,5 4 44,0
26 4 Luis Elejalde 5 1 1 3 5,5 4 38,5
27 22 Mercedarias 5 1 0 4 4,5 3 45,0
28 25 Arambizkarra 5 0 1 4 4,0 1 39,5
29 28 Veracruz 5 0 1 4 4,0 1 39,5
30 30 Combinado 5 0 1 4 4,0 1 29,5

Oharra:
Des1: points (game-points)
Des2: Matchpoints (3 for wins, 1 for Draws, 0 for Losses)
Des3: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)

Txapelketako informazioa Chess-Results: hemen

Jarraian Mikel Tafallek egindako argazkiak:

Advertisements