Artxiboa laburpen hitzeka: eskualdea

Kopa Escolar txapelketako finalean Marlaxkako Xake Eskolako ikasleen lan txukuna

(leer en castellano)

Gaur, urtarrilaren 26a, goizez, Irungo B. Fiantxeto 2019 klubak antolatuta, Irungo Espacio Palmera Montero Gunean Kopa Eskolarreko finala burutu da.  Bertan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak  izan ditugu:

Sailkapen txapelketan gertatu zen antzera, gaurkoan gure lagunek partida txukunak burutu dituzte eta baita txapelketa ona egin ere bai. Gure eskolan denbora daramatenek goi postuetan amaitu dute gaurko txapelketa eta hasi berriek ere oso maila altuan jokatu dute eta espero zitekeen baino emaitza hobeagoak egin dituzte. Beren emaitzak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu.

Zorionak guztioi!

Jarraian Palmera Monteron Mikel Tafallek egindako argazkiak:

Kopa Escolar txapelketan Marlaxkako Xake Eskolako ikasleen lan txukuna

(leer en castellano)

Zutik: Aitor, Danel, Goretti, Jon, Luken eta Oihan. Eserita: Gorka, Iker, Danel eta Hodei

Gaur, urtarrilaren 17a, arratsaldez, Irungo B. Fiantxeto 2019 klubak antolatuta, Hondarribiko Klink elkartean Kopa Eskolarreko sailkapen txapelketa burutu da.  Bertan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak  izan ditugu:

Guztiek partida txukunak burutu dituzte eta baita txapelketa ona egin ere bai.  Gure eskolan denbora daramatenek goi postuetan amaitu dute txapelketa eta hasi berriek ere oso maila altuan jokatu dute eta espero zitekeen baino emaitza hobeagoak egin dituzte. Beren emaitzak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu.

Zorionak guztioi!

Jarraian Klink elkartean Mikel Tafallek egindako argazkiak:

2019 Urteko Kirol Federatuaren Sarietan Anaitasuna Kakuteko presidentea den TXELU FERNANDEZek xakeko saria jasoko du. Zorionak!

(leer en castellano)

Gipuzkoako Kirol Federazioak, otsailaren 6an, 2019ko Urteko Kirol Federatuaren Sariak banatuko ditu. Ekitaldia, Donostiako Aquariumean ospatuko da, 18:30ean. Sari hauetako laugarren ediziorako Gipuzkoako Xake Federazioak oraintze jakinarazi digu, aurten, urteetan burututako lanaren merituagatik aurten Anaitasuka Kakuteko presidentea den Txelu Fernandezi emango diotela. Hondarribia Marlaxka familia osatzen dugun guztion partez:

ZORIONAK TXELU!!!!

Txelu eta taldekideak ekintza anitz horietako batean antolaketa lanetan

Sari honek lau urte ditu eta gure taldeak 2017an jaso zuen. Aurreko edizioetako omenduak ondorengoak izan dira:

Berriozar xake klubaren III. eskola txapelketan Marlaxkako Xake Eskolako ikasleen lan txukuna

( leer en castellano)

Gaur, urtarrilaren 5a, Berrriozar herriko Kulturgunean goizez, Berriozarko Xake Klubeko III. Eskola Txapelketa burutu da Adrian Ortega arbitro nagusi izan dela. Sub 8, Sub 10, Sub 12 eta Sub 16 mailak dituen Txapelketa hau FNA Nafarroako Xake Federazioak antolatutako zirkuito eskolarraren parte da. Bertan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan ditugu: Iker Tafall eta Gorka Tafall. Biek partida txukunak burutu dituzte eta baita txapelketa ona ere bai. Beren emaitzak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Hauen aita den Mikel Tafallek ere gurasoen txapelketan txukun aritu da, bost partidetan lau puntu lortuz. Jarraian Eskolarraren maila bakoitzeko sailkapenerako lotura ematen dizuegu:

Gorka Tafallek bere adinekoetan hirugarren postua lortu du

Zorionak antolatzaileei!

Gure eskualdeko xakearen egoera (1980)

(leer en castellano)

bidasoal aldizkaria 1980ko irailaren 6a

Gure elkarteko lagun handia den Matías Guilló-k  1980ko iraileko Hondarribiko jaiei buruzko aldizkaria pdf formatuan pasa digu.

“Hondarribiko Jaiak 1980″ Bidasoa aldizkaria PDFn

Aldizkari horretan garaiko argazkiez gain, urte horretako Jai Nagusien inguruko informazio interesagarri anitz duzue ikusgai. Besteak beste, 44. orrialdean, duela 30 urte gure eskualdean xakearen egoera azaltzen zuen gure lagun eta La Salleko jokalaria izandako Pedro Mª Pastor Pons-en idatzia ere duzue.

xakeabidasoaldean 1980Post honen bidez gure eskualdeko xakearen historiaren inguruko argazki, dokumentu, istorio eta beste duzuenei gurra bidaltzeko gonbitea egiten dizuegu.

Eta bide batez, Matiasi eskerrak ematen diogu eta Pedrori besarkada bat bidaltzen diogu, aspaldian Bidasoaldetik kanpora bizi baita.

Gozatu!