Artxiboa laburpen hitzeka: Espainiako 14 urte azpiko Erkidego Autonomikoen Selekzioen Txapelketa

Patxi Morenok Espainiako 14 urte azpiko Erkidego Autonomikoen Selekzioen Txapelketako 2. taularik onearen saria lortu du. Euskadik merituzko 10. postua eskuratu du

(leer en castellano)

Gaur San Javier, Murcian amaitu da Espainiako 14 urte azpiko Erkidego Autonomikoen Selekzioen Txapelketa eta bertan txapela Andaluziak, faboritoak, lortu du. Bigarren postua Kataluniarentzat izan da eta hirugarrena madrildarrentzat.  Zorte pittin bat falta izan zaio Nafarroari eta azkenean 4. postua lortu du.

10352978_1466203260357375_7322981074523394776_n
Txapeldunen podiuma. Katalunia (2. postua), Andaluzia (1. postua), Madril (3. postua)

Amaierako sailkapena

Sailkapena  Erki. Auton.
Pos. Ran. Izena Fed. Ptk. MatPnt GamPnt Buc_M
1 1 Andaluzia ESP 12,0 12 17.5 42
2 5 Katalunia ESP 10,0 10 18 39
3 2 Madril ESP 8,0 8 16 44
4 3 Nafarroa ESP 8,0 8 15.5 35
5 6 Galizia ESP 7,0 7 14.5 43
6 4 Valentzia ESP 7,0 7 13 34
7 10 Murtzia ESP 6,0 6 11 36
8 14 Kantabria ESP 6,0 6 11 31
9 12 Gaztela eta Leon ESP 6,0 6 10 38
10 13 Euskadi ESP 5,0 5 10.5 34
11 9 Gaztela – Mantxa ESP 5,0 5 10.5 27
12 7 Asturias ESP 5,0 5 10 27
13 8 Aragoi ESP 5,0 5 9.5 43
14 11 Extremadura ESP 4,0 4 8.5 31
15 15 Errioxa ESP 2,0 2 4.5 34

Euskadik, lan txukuna burutu eta gero, merituzko 10. postua lortu du, taldea osatu duten lau jokalariei esker:  Adrián Martinez (4 puntu), Patxi Moreno (5,5 puntu), Leire Camacho (2 puntu) eta Irene García (1 puntu).

11014637_1465000497144318_9032219129945361312_n
Euskadiko jokalariak: Adrián Martínez, Patxi Moreno, Leire Camacho eta Irene García, ordezkari lanak egin dituen Ibon Martínekin

Gure taldekidea den Patxi Morenok txapelketako 2. taulako jokalari onenaren saria eraman du, 6 partidetan 5,5 puntu egin eta gero. Emaitza honi esker 118 punto Elo irabazten ditu.

10644960_1466203483690686_8404187569848300033_n
Patxi taulaka saritutako besteekin batera

Zorionak guztiei egindako lanarengatik!!

Jarraian Ibon Martín eta FEDA antolatzailearen webgunetik hartutako argazkiak:

Txapelketako informazio osatua info64.org: hemen

Txapelketari buruzko informazioa FEDAren webgunean:

Antolatzailearen txapelketako facebookeko argazkiak

Jarraina, txapelketari buruz Michael Rahalek  egin dituen bideoak ikusgai, zabaltzeko baimena eman baitigu:

Mila esker Michael!

Advertisements

Patxi Moreno Espainiako 14 urte azpiko Erkidego Autonomikoen Selekzioen Txapelketan dugu. Zarauzkko emakumezkoen txapelketaren oihartzunak

(leer en castellano)

cartel_selecciones_sub-14_San_JavierGaur San Javier, Murcian hasi da Espainiako 14 urte azpiko Erkidego Autonomikoen Selekzioen Txapelketa eta gure klubeko kide den Patxi Morenok bertan dago Euskadiko talden jokatzen Adrián Martínez, Ignacio Zoco, Leire Camacho eta Irene Garcíarekin batera.

11402956_124744471191506_2408220854597008765_n
Patxi Moreno 2015eko Hondarribiko Erdi Aroko Azokan
EUSKADIKO SELEKZIOA
M. Tit. Izena Fed. FIDE Nac. F.Nac.
1 Martinez Fernandez, Adrian ESP 1872 1849 2001
2 Moreno Estebanez, Patxi ESP 1581 1536 2002
3 Zoco Gallardo, Ignacio ESP 1555 1562 2002
4 Camacho Larrondo, Leire ESP 0 0 2001
5 Garcia Bolanos, Irene ESP 0 0 2003
 

Txapelketak ondorengo egutegia izango du:

Egutegia

1. Txanda 2015/06/22 10:00
2. Txanda 2015/06/22 17:00
3. Txanda 2015/06/23 10:00
4. txanda 2015/06/24 10:00
5. txanda 2015/06/24 17:00
txanda 6 25/06/2015 09:00

Sorte on!

Txapelketako informazio osatua info64.org: hemen

Txapelketari buruzko informazioa FEDAren webgunean:

Deialdia.

Hotelak

Arautegi teknikoa.

Zuzeneko partidak

Argazkiak

Zarautzko II Emakumezkoen txapelketa

Bestetik Julia Gallegok igandean, ekainak 21,  Zarauzko malekoiko Marina Txikin burututako txapelketaren informazioa eta argazkiak bidali dizkigu: 6 jokalariek joan etorriko liga egin zuten, hamar minututako partida azkarretako erritmoan. Txapelketa amaieran sailkapena ondorengo izan zen:

Amaierako Sailkapena:
1. Daniela Velte
2. Elisabeth Agirre
3. Camen Vicente
4. Asun Segura
5. Arantza Cuevas
6. Marisa Sarria